XVIII. Mendeko Aldaketa Politiko eta Ekonomikoak

Historia2,98 KB

Aldaketa Ekonomikoak

Politika Ekonomiko Berriak

Antzinako Erregimena

  • Merkantilismoa ezarri zen.
  • Metal preziatuen esportazioak debekatu ziren.
  • Merkataritza sustatu zen.
  • Esportazioak bultzatu eta inportazioak oztopatu zituzten; produktuak metropoliei soilik saldu eta erosten zizkieten koloniak lortzen zituzten.

XVIII. Mendea

Ideia ilustratuek merkantilismoa baztertzeko politika ekonomiko berriak sortu zituzten: fisiokrazia eta liberalismo ekonomikoa.

Hazkunde Demografikoa

Antzinako Erregimena

  • Biztanleen hazkundea urria zen.
  • Jaiotza-tasa altua zen (ez zegoelako kontrol-sistemarik).
  • Heriotza-tasa altua zen, batez ere janari faltagatik.
  • Hazkundea negatiboa ere izan zitekeen.

XVIII. Mendea

  • Europako biztanle kopurua igo egin zen.
  • Heriotza-tasa gutxitu zen, elikadura hobetu zelako.
  • Gerren kopurua murriztu zen.

Aldaketa Politikoak

Monarkia Absolutuaren Aurkako Kritikak

Antzinako Erregimena

  • Monarkia absolutua ezarri zen, eskubide jainkotiarrean oinarrituta.
  • Erregearen boterea jainkoarengandik zetorrela defendatzen zen; horregatik, botere legegilea, judiziala eta betearazlea bere eskuetan metatzen zituen.
  • Ekonomia eta armada gidatzen zituen.
  • Erregeen boterea parlamentuen bitartez mugatzea helburu zuten sistema politiko parlamentarioak oso urriak ziren.

XVIII. Mendea

Ilustratu batzuek absolutismoa kritikatu zuten:

  • Voltairek erregearen boterea parlamentuaren bidez mugatzea proposatu zuen.
  • Montesquieuk botereen bereizketa defendatu zuen.
  • Rousseauk subiranotasuna nazioaren edo herritar guztien eskuetan dagoela baieztatu zuen.

Despotismo Ilustratua

XVIII. mendearen erdialdean, erregeek ideia ilustratu batzuk bereganatu zituzten:

  • Absolutismoa eta Ilustrazioko aurrerapen-ideiak bateratzen saiatu ziren.
  • Erregeak botere guztia metatzen jarraitu zuen, baina zoriontasuna eta aurrerapena lortzeko erreformak egin zituen.
  • Hezkuntza sustatu, ospitaleak ireki, nekazaritza babestu eta industria zein merkataritza bultzatu zituzten.

Nazioarteko Harreman Berriak

Antzinako Erregimena

  • Europarrak hegemonia eta gailentasuna lortzeko borrokatu ziren.
  • Austriako etxeak hegemonia hispaniarra inposatu zuen.
  • Gerra ugari sortu ziren.
  • Frantziaren mesedetan, monarkia hispaniarrak Europako hegemonia galdu zuen.

XVIII. Mendea

  • Kontinentean oreka europarraren printzipioa nagusitu zen.
  • Europako potentziek indarrak orekatuta egon behar zutela defendatu zuten.
  • Britainia Handiaren borrokek eta garapenak munduko kolonia-potentzia nagusi bihurtu zuten herrialdea.

Deskargatu

PDF Word HTML