XIX. mendea Espainian: Gertaera nagusiak

Historia3,82 KB

Independentzia Gerra (1808-1814)

Frantziak Portugal inbaditzea erabaki zuen, Portugal Ingalaterrarekin aliatu zelako, Frantziaren etsairik garrantzitsuenarekin. Bide batez, Espainiako zenbait hiri okupatu zituzten.

Fernando VII.aren erregealdia (1814-1833)

Absolutismoaren berrezarpena (1814-1820)

Gerran onartutako Konstituzioa eta erreformak indargabetu zituen erregeak. Liberalen buruzagiak kartzelatu edo hil zituzten, nahiz eta batzuek ihes egin.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

1812ko Konstituzioa aldarrikatu zen. Beste bi neurri ere hartu zituzten: preso politikoak askatzea eta gorteak biltzeko hauteskundeak antolatzea.

Absolutismoaren azken aldia

Ekonomia-krisia egon zen zenbait arrazoirengatik:

  • Ogasunak ez zuelako dirurik
  • Amerikako inperioa galtzeagatik
  • Nobleak haserretzeagatik

Hiritarrek hainbat pronuntziamendu egin zituzten.

Isabel II.aren erreinaldia (1833-1868)

Liberalen garaipena Gerra Karlistaren ondoren

Bi talde. Ezaugarriak:

  • Moderatuak: erregearen estatusa sendotzearen eta erreforma mugatuak ezartzearen aldekoak
  • Progresistak: erreforma sakoneko politikaren aldekoak

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

Isabel II.aren monarkiaren krisia

Zergatiak:

  • Arazo ekonomikoak eta gosea zirela-eta, landan eta hirietan matxinadak izan ziren.
  • Gobernuaren autoritarismoa gehiegizkoa zenez, burgesia eta militarrak erregimenetik aldendu. Gobernuak sarraskiak ere eragin zituen.
  • Erreginak eskandaluzko bizia zeramala eta gobernuaz gutxi arduratzen zela.

Behin-behineko gobernua (1868-1871)

  • 1868ko Konstituzioa konstituzionalizatzen da: eskubideen adierazpen zabala egin eta gizonen sufragio unibertsala ezarri.
  • Monarkiari eusten zion, eta Serrano jenerala erregeorde izendatzen zuen.

Amadeo Savoiakoa errege (1870-1873)

Monarkikoak, Eliza, errepublikanoak eta biztanleriaren zati handi bat zituen kontra, atzerritarra zelako.

Lehen Errepublika (1873-1874)

Bi talde errepublikanoen arteko gatazka: batzuek errepublika federala nahi zuten, eta besteek errepublika unitarioa. Hau Mugimendu Kantonalistak isolatu zuen. Kantonalismoa zela-eta, Katalunian, Malagan eta Cartagenan errepublika independenteak sortu ziren.

Monarkia Konstituziogilearen itzulera (1876-1898)

Bi oinarri:

  • 1876ko Konstituzioa: moderatuen eta progresisten printzipioak hartzen zituen baitan. Eskubide eta askatasun zerrenda zabala zituen. Estatu konfesionala zen, eta gorteek eta erregeek subiranotasuna partekatzea aldarrikatu zuten.
  • Boterearen txandakatzea: kontserbadoreen eta liberalen artean. Hauteskundeen ustelkeriaren ondorioz monopolizatu zuten gobernua kontserbadoreek eta liberalek. Lehenbizi, erregeak aukeratu zuen zer alderdik osatuko zuen gobernua, eta gero hauteskundeek. Hemen tranpa egiten zen.

Oposizioko indarrak

  • Anarkistak (Katalunian eta Andaluzian) CNT erakundearekin
  • Sozialistak
  • Nazionalistak

Liberalismoaren krisia (1898-1931)

Alderdi liberalek eta kontserbadoreek boterea galdu zuten, eta alderdi abertzaleek, errepublikanoek, sozialistek eta sindikatuek eskuratu zuten.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Bere erabakiak:

  • Konstituzioa eten egin zuen
  • Gorteak desegin zituen
  • Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu zituen

Marokoko Gerra amaitu zen

Egoera ekonomikoa

1920ko hamarkadan ekonomia oparotasuna eman zen.

Oposizioa

1927tik aurrera, intelektualak, ikasleak, langile-taldeak eta abertzaleek erregimen autoritarioa kritikatzen hasi ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML