Wittgenstein eta Ortega y Gasset-en Ideiak Aztertuz
EGITASMOA: Wittgensteinen Lengoaiaren Mugak
Lehenengo Wittgensteinen helburua, lengoaiaren mugak aztertzea zen arazo linguistikoak gaindituz. Asmo honetan, filosofiaren helburua ez da teorikoa izan, praktikoa baizik. Filosofia ekintza analitiko bezala ulertzen da. Lengoaia formalizatua, logikoki perfektua eraiki nahi du eta logikaren bidez, esanahi zehatza duen lengoaia lortuko du. Logika, lengoaia logikoki perfektua lortzeko oinarria izango da. Anbiguotasunaren kontra doa, hitz bakoitzari, esanahi bat dagokio.
Ezaugarri Orokorrak
Enpirikoki (esperientzia sentikorren bidez) ezagutzen den errealitatea, lengoaiaren bitartez adierazten da, horrela izanda, lengoaia, errealitatearen irudia da. Proposizio bat zentzuduna izateko, esperientzia sentikorrekin kontrastagarria izan behar da, hots, egiazkoa edo gezurrezkoa izateko aukera. Proposizio zentzudunak ikuspuntu enpirikotik posiblea den gertakaria adierazten du. Proposizio zentzudunek errealitatearekin forma logikoa dute amankomunean.
Lengoaia logikoki perfektua eraikitzeko, lengoaia deskribatzailea izan behar da, zientifikoa. Wittgensteinek, lengoaia deskribatzailea bakarrik kontuan hartzen du, galderak, aginduak, etab. baztertuz, faltsuak edo egiazkoak izateko posibilitaterik ez baitute.
Metafisikaren edo filosofia tradizionalaren kontrako jarrera zuen Wittgensteinek. Esperientzia metafisikoa ezin da esan, lengoaiatik kanpo baitago eta ez da errealitate enpirikoari buruzko ezagupena, bizipena baizik. Esperientzia hauek, oso inportanteak dira baina isiltasunez erakusten dira. Esperientzia metafisikoak errealitate enpirikoarekiko erreferentziarik dute, beraz, zentzugabekeriak dira.
Lengoaia logikoki perfektuan, errealitatea, lengoaia eta pentsamenduaren artean lotuta daude. Errealitatea: gertatzen dena eta ikuspuntu enpirikotik gerta daitekeena da. Lengoaia: errealitatearen irudia edo pentsamenduaren adierazpena. Pentsamendua: errealitatearen interpretazioa. Lengoaia logikoki perfektua izateko, hiru arlo hauen arteko erlazioa zehatzak eta haien arteko korrespondentzia zuzena izan behar da. Gauza bakoitzeko izen eta kontzeptu bat bakarrik. Lengoaia ideal hau posiblea da logikan oinarrituta dagoelako. Hiru arlo hauek egitura logikoa dute amankomunean (isomorfismoa). Logika ezinbestekoa da lengoaia ideal hau eraikitzeko.
WITTGENSTEIN (FILOSO ANALITIKOA)
Positibismo Logikoaren (1. W filosofia) bi ardatzek (enpirismoa eta lengoaia logikoki ideala) krisialdi bat ezagutu.
- Enpirismoak, onartu gabe, metafisika bat inplikatzen; epistemologia enpirikoa ezin frogatu enpirikoki. Errealitatea pentsamendutik kanpo arazotsu; errealitatea subjektuak interpretatua, eratua, hautatua baita. Egiaztapen irizpide bera ez egiaztagarria enpirikoki demostragarria; abiapuntu filosofikoa. Lege zientifiko edo proposizio unibertsalak arazotsu; partikularretik ezin enpirikoki kontrastatu unibertsala.
- Sistema logikoei dagokienez, haien sistemetan Russell eta Gödel gainditu ezinezko antinomiak aurkitu. Lengoaia logikoki perfektuaren ametsa suntsitu.
Asmo orokorra lengoaiaren mugak aztertzea, arazo linguistikoak gainditzeko; lengoaia arruntaren erabilpenaren analisiaz baliatzen. Lengoaia arrunta onartzen giza komunikazioko helburuak betetzeagatik; munduko gertaerak islatzeaz gain, iraganaz etorkizunaz mintzatzeko, aholkuak aginduak emateko, galderak egiteko balio.
Lengoaia erabiltzen testuinguru desberdin partikularretan. Ez logika orokorra, erabilpen partikularren arauak; erabiliaz ikasten. Hitzen esanahia testuinguruetako erabilpenak ematen; hitz bat ezagutzeko ez bere esanahiaz galdetu, bere erabileraz. Guztiagatik, lengoaia testuinguruen eta egoeren arabera zatitzen, esanahia erlatiboa (erlatibismo linguistikoa).
Arazo linguistikoak lengoaia testuinguru partikularretik kanpo erabiltzeagatik, zentzugabekeriak sortzen. Lengoaia filosofiko, etiko, erlijiosoa testuinguru partikularretik at, zentzugabekeriak sortzen. Lengoaiaren erabilerak analizatzean lengoaia hauetan zentzu absolutuan erabilitako proposizioak zentzugabeak bihurtzen, absolututasunak lengoaia testuinguru partikularrik gabe erabiltzea suposatzeagatik.
Filosofiak ez zeregin teorikorik, praktikoa. Lengoaiaren analisiaz arduratzen, haren mugak aztertuz arazo linguistikoak saihesteko. Joko linguistikoen teoria: ez logika orokor batean oinarritutako lengoaia bakarra, lengoaiaren erabilpen (joko linguistiko) asko. JL testuinguru desberdin eta partikularretan lengoaia erabiltzeko erak. Lengoaia jarduera desberdinetarako erabiltzen dugun tresna, bakoitzak joko linguistiko bat. Zenbaki mugagabean, erabilpenaren arabera sortu desagertu.
LENGOAIA LOGIKOKI PERFEKTUA
1. Wittgensteinen helburua, lengoaia logikoki perfektua eraikitzea zen eta horretarako, lengoaiak, errealitateak eta pentsamenduak forma berdina (isomorfismoa) eduki behar zuten. Errealitatea, Wittgensteinen ustez gertatzen dena edo gerta daitekeena (zentzuen bidez kontrastagarria dena) lengoaiari dagokionez proposizio zentzudunak izango dira, hauek egiazkoak edo gezurrezkoak izan arren. Eta hauek pentsamenduari dagokionez, proposizio zentzudunen esanahiak izango dira, Errealitatearen barnean mundua dago eta han dena gertatzen da, hau da, egiazko proposizio guztiak . Egiazko proposizioen esanahiak, pentsamenduan egongo dira. Gertakariak, gauzen konbinaketak dira, eta hauek, lengoaian, proposizioak izango dira. Azkenik, lengoaian, gauzak izenen bitartez azaltzen dira eta lengoaia logikoki perfektua izateko esanahi bakarreko kontzeptuak izan behar dira. Wittgensteinek atomismo logikoa defendatu zuen eta gauzak atomoz osatutak daudela zioen. Beraz, Wittgensteinek izena nahi zuen lengoaia logikoki perfektua sortzeko; proposizio zentzudunak (kontrastagarriak) kontuan hartuz eta zentzugabeak baztertuz, kontzeptu bakoitzeko esanahi bakarra anbiguetatea sahiesteko, gero, esan dugun bezala, errealitateak, lengoaiak eta pentsamenduak egitura logiko berdinak izan ditzaten.
ORTEGA ETA GASSET: Ideiak eta Sineskerak
Ortegak zioenez gizaki bat ulertu nahi badugu ideiak aztertu behar ditugu. Ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenadak dira eta ideiez hornituik gizakiak aurkezten zaizkion beharrizan guztiak konpontzeari ekiten dio. Ideia nozioak esanahi ugari ditu erabiltzen den testuinguruaren arabera. Ortegak hau zehazten du. Bi ideia mota:
- Sineskera-ideiak (sinesteak): Lehenengoak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaeko osatzaile legez agertzen zaizkigunak, geure burua munduan kokatzeko modua automatikoki luzatzen digutenak. Ez dugu haien alde egiteko beharrik sentitzen barneratuta baititugu. Haien baitan bizi gara. Elikatzen gaituzten sineskerez ere ez gara konturatzen. Sineskerek errealitatearen beraren egoeraren berri ematen digute, beraria gogoetatu beharrik ez dugun errealitatea. Sineskerek gu gaituzte, hots, guk dauzkagu ideiak. Hauek arnasten dugun airea bezalakoak dira eta ez dugu haietaz pentsatu beharrik. Sineskerak jasoak ditugu, gu existitu aurretik bazeudelako. Komunak dira. Azken batean, giza bizitza sineskera jakin batzuek osatzen dute, gizabanako bakoitzak bere arazoei bilatzen dizkien irtenbide zehatz bihurtu dituelako.
- Burutazioak: Gizabanakoa bere sinesteez aparte aurkakoak baina berarenak bezain sinesgarriak ere badaudela ohartzen denean, orduan galtzen die legea eta mirespena betiko sineskerei, eta ahitu egiten zaio arbasoenganako fedea. Ohiko bere sinesteek errealitatea izateari uzten diote, eta gizakia harri eta zur geratzen da, aztoratuta. Ordura arteko sineskerak burutazio hutsak iruditzen zaizkio, elkarren aurkako borrokan dauden asmakizunak. Gizakia zalantzetan murgiltzen da. Sineskera batek hutz egin dionez ez da gehiago inongo sineskerietatik fidatuko. Zalantzak eta sineskerak bezala bertan gaude. Benetakoa denean gu geu erabat hartzen gaitu murgilduta gaude eta azaltzeko ortegak mintzaira arruntera jotzen du. Ezberdintzen dira sinesteak eta zalantzak bakoitzean gauden moduan. Zalntzan bagaude baina ziurtasun faltarekin eta sineskerietan ziurtasunez. Etengabeko zalantzan bizi ezin garenez egoera horretatik ateratzeko, hurbilen dugunari eusten diogu, arrazoimenari. Modu honetan sortzen da filosofia, gizakiak sineskerekiko uste ona galtzen duenean.
Ortegaren burutazio-ideiei dagokienez gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizun dira eta horietaz ohartzen denean eztabaidatzera ere irits daiteke, ez delako haien barnean murgildurik sentitzen. Zalantza beti egongo da ideietan eta horregatik aldeztu behar ditu etengabe, sineskera bihurtu arte. Sinesteak ez ditugu aldeztu behar eta horregatik ez dugu balioesten sinesteekin bat egitea eta haien arabera jokatzea. Ideiekin aldiz ados bizi izatea balioesten dugu. Ideietan bizi ez garelako eta ahalegin berezia egin behar dugu. Sineskerak ideiak bihurtzera hel gaitezke, haiei buruz gogoeta kontzientea egiten dugunean. Larriki zaurituko da sineskerei dagokien erasoezintasuna.
PROPOSIZIO MOTAK: Lengoaia eta Errealitatea
Lengoaia errealitatearen irudi logikoa da. Hizkuntza errealitatearen irudia da. Zentzuz osatutako propozisioak figuratiboak dira. Lengoaia propozisien multzoa da eta lenguaza logikoki perfektua lortzeko asmoz, elementuen zehastasuna bilatzen du. Beraz, proposizio bakoitza errealitateko gertaera baten isladapena da. Lengoaia arruntak ez du errealitatearen eta pentsamenduaren egitura logikoa kontuan hartzen, esanahien arteko nahasteak gertatuz.
Proposizio Zentzudunak eta Zentzugabeak
- Zentzudunak: gertakari posiblea errepresentatzen duenean, beraz, egiazkoa edo faltsuak izateko posibilitatea daukate. Wittgensteinek egiaztapen irizpidea jarraitzen du, hau da, posibilitatea badauka zentzduna da. Proposizio zentzuduna egiazkoa da, beraz, errealitateari buruzko zerbait ezaten digute eta hauen gainean lengoaia logikoki perfektua eraikitzen da. Wittgensteinen lengoaiaren eredua deskribatzailea, zientifikoa eta positiboa da.
- Zentzugabeak: ez dute esperientziarekiko kontrsatatzeko posibilitaterik eta ez digute errealitateari buruzko ezagupenik ematen. Zergatik sortzen dira? Lengoairik gabe erakusten dena (mistikoa) esatzen saiatzean, hau da, esperientzia metafisikoa (edo mistikoa delakoa) lengoairik gabe erakusten da. Ondorioz, filosofian ezin dugu ezer esan eta metafisika tradizionala prpozisio zentzugabeaz osatuta dago, filosofiaren propozizioak lengoaia oker erabiltzearen ondorioak izanik. Propozizio metafisikoek ezin dena esan saiatzen dira esaten. Azkenik, I. Wittgensteinen filosoifiaren zeregina ez da teorizatzea, esperientzia filosifikoa ezin baita esan; honen ardura guztiz praktikoa izanik.
- Proposizio logikoak: logikarenak eta matematikarenak dira. Ez digute munduari buruzko ezer esaten, baina lengoaiaren bidez forma logikoa erakusten dute. "Abesten ari naiz edo ez naiz abesten ari". Honek errealitatean ez du erreferentziarik, ez du ezer esaten, baina lengoaiaren bidez forma logikoa erakusten du.
TRACTATUSEN FILOSOFIA: Hizkuntzaren Izaera eta Mugak
Bi zeregin ditu: hizkuntzaren izaera nolakoa den ikertzea, munduari buruzko zerbait esateko aukera izateko moduan, eta mugak ezartzea esanahidun hizkuntza eta esanahirik gabekoa bereizteko. Traktatusen munduaren egituratik hizkuntzaren eta logikaren egiturarako ibilbidea azaltzen da. Wittgensteinen analisia apriorizkoa da, hizkuntzaren eta munduaren egiturak ezagutarazten dizkigun logikatik abiatzen da, logikatik ontologiara heltzen. Tractus egiten duen analisian bi alderdi:
- Hizkuntzaren funtzioa: Horrek hizkuntza eta munduaren arteko harremana aztertzen du eta irudiaren teoria eragin zuen.
- Hizkuntzaren egitura: Horrek proposizioen arteko harremana aztertzen du eta egia funtzioaren teoria sortu zuen.
Objetuak ezin dira irudikatu, izendatu baizik. Hizkuntzak proposizioak ditu, hauek munduari buruzko esaldiak dira. Gure hitzkuntza arruntaren proposizio zehaztugabeak aztertuz, proposizio sinpleagoetara iristen gara eta horietatik beste batzuetara, oinarrizkoetara. Oinarrizko proposizioek izen konbinazioak dira, baina ez izen arruntenak, geroago analisirik egin ezin zaien izenen konbinazioak, hau da, zerbait sinpleari, zatirik gabekoari buruzko izenak. Izen batek aipatzen duenari objetua deitzen zaio, hauek sinpleak dira. Hizkuntzaren analisi logikoan, objetuen izatea apriori ezagutzen da: sinplearen ideia konplexuaren barruan dagoela uste izatetik eratorritako beharra da. Bestalde pentsa daiteke izen baten esanahiak adierazten duela objetu sinpleen izatea. Uste hori izatea da, oinarrizko proposizioek zentzua izateko baldintza.
Munduaren Egitura
Tractusen lehen tesia: Mundua kasua den guztia da, hau da, gertakariak. Beraz, mundua gertakarien osotasuna da, ez gauzena. Bigarren tesia: hau da kasua edo gertakaria: gertakari atomikoak izatea edo egotea. Gertakari atomikoa beste gertakari batzuez osatuta ez dagoena da, eta objetu konbinazio baten emaitza da. Munduaren eta hizkuntzaren arteko harremanak isomorfikoak dira, objetu bati hura izendatzen duen izena dagokio. Era berean, gertakari bati hura margotzen duen proposizioa dagokio. Gertakariaren eta proposizioaren forma logikoa berdin-berdina da.