Uraren ezaugarriak eta uraren kutsadura: oinarrizko gaiak
GAIA: URAREN EZAUGARRIAK
Erabilerak
Kontsumorako (hiriko edo etxeko hornidura, industria, nekazaritza eta abeltzaintza), beste batzuk (energia elektrikoaren ekoizpena, ur-ingurunea, akuikultura, aisia eta estetika, nabigazioa).
Propietateak
FISIKO-KIMIKOAK
- Bero espezifiko altua (bero latentea handia): urtze- eta lurruntze-bero altua. Organismoen eta klimaren termoerregulatzaile termikoa da. Izaki bizidunetan izerdiaren bidezko bero-galerak oso garrantzitsuak dira. Klimaren baitan, ur-lurrunak eta CO2-ak garrantzi handia dute: egunez beroa xurgatu eta gauez askatzen dute.
- Konduktibitate termiko handia: materialen beroa garraiatzeko ahalmena neurtzen du. Izaki bizidunetan garrantzi handia du.
- Urtze- eta irakite-tenperatura altuak: bere homologoekin konparatuta altuak dira H zubien ondorioz; bestela, -70 ºC-tan irakingo luke.
- Ez ohiko dentsitate-aldaketa: solidoa likidoa baino baxuagoa da. Izotzak isolatzaile gisa jokatzen du, eta izoztean urak tamaina handitzen du, arrokak deskonposatuz eta lur emankorrak faboratuz.
- Gainazal-tentsio altua: likidoa sustraietan gora doa, landareen hazkuntzarako abantaila dena.
- Biskositate baxua: tenperatura handitzean uraren biskositatea txikitzen da, eta mikroorganismoen mugikortasuna areagotzen da.
- Ahalmen disolbatzaile altua: zenbait konposaturekin (azidoak, baseak eta metalak) erreakzionatzeko gai da; sustantzia oso ezberdinekin H zubiak eratu ditzake; tamaina molekular txikia du, eta horrek disgregazioa eragiten du; momentu dipolar altua dauka, soluto polarren ioiak dispertsatzeko balio duena; konstante dielektriko altua du.
ORGANOLEPTIKOAK
Zentzumenekin antzematen direnak:
- Tenperatura: 0-30 ºC bitartean egon ohi da. Ur-masetan tenperatura-gradienteak sortzen dira, eta lurpeko tenperaturak egonkorragoak dira.
- Zaporea: zapore freskagarria, gatz- eta gas-kantitate egokiei esker. Konposatu batzuen kontzentrazio altua denean, zapore desatsegina izan dezake. pH baxua bada, zapore garratza du; pH altua bada, xaboi-gustua; optimoa 6-7 bitartekoa da.
- Usaina: konposatu lurrunkorren ondorioa da. Industria- eta hondakin-urek usain txarra dute, konposatu organokloratuak direla eta.
- Kolorea: ur-gordailu handietan kolore urdina du, argiaren absorbzio selektiboari esker. Hala ere, kolore ezberdinak izan ditzake konposatuen arabera (konposatu ferrikoek gorria, materia organikoak marroi-beltza...).
- Uhertasuna: fenomeno optikoa da. Urak partikula esekiak dituenean sortzen da; partikulak organikoak edo ez-organikoak izan daitezke. Partikula gehiago, uhertasun handiagoa.
Ur naturalen sailkapena
- Ur atmosferikoak: airean dauden gasak disolbatuta dituzte (CO2, SO2, O2...). Mineral eta substantzia organiko gutxi dituzte.
- Ibai-urak: zeharkatutako eremuaren araberakoak dira. Ibai-tarteen arabera aldatzen da konposizioa; estuarioetan, gune berezietan, estratifikazioa eta koagulazioa gertatzen dira.
- Laku-urak eta urtegiak: sakonera 8 m baino handiagoa denean, estratifikazio termikoa gertatzen da. Gainazaleko geruzan (epilimnion) substantzia oxidatuak aurkitzen dira; sakoneko guneetan (hipolimnion) substantzia erreduzituak.
- Lurpeko urak eta edafikoak: ur-lur trukaketa prozesuak garrantzitsuak dira. Ioi metaliko batzuen adsortzioa gertatzen da. Lurzoruan iragaztean, materia esekirik eta kolorerik ez dute, eta mineralizazio handia dute.
- Itsasoko urak: beste sistema batzuen eragina jasaten dute (atmosfera, ibaiak, glaziarrak). Laku-urak bezala, estratifikazioa gertatzen da. Gatz-kontzentrazio handia dute, pH balio egonkorra, eta oxigeno disolbatua sakoneraz jaisten da. Materia organikoa ugaria da gainazalean.
GAIA: URAREN KUTSADURA
Uraren kalitatearen aldaketa da, giza-jardueren ondorioz (gizakiak eragindakoa), giza kontsumorako, industriarako, nekazaritzarako, arrantzarako eta aisiarako, etxeko animalientzat eta bizitzarako desegokia edo arriskutsua bihurtzen duena.
Uren kutsatzaileak
- a) Agente fisikoa: beroa.
- b) Konposatu ez-organikoak: gatzak (anioiak eta kationak), azido- eta base-ak, elementu toxikoak (metalak, ez-metalak), elementu erradioaktiboak, gasak, substantzia mineral ez-disolbatuak.
- c) Konposatu kimiko organikoak: karbohidratoak, koipeak, hidrokarburoak...
- d) Bioelikagaiak: N dituzten konposatuak, P dituzten konposatuak.
- e) Mikroorganismoak: bakterioak, birusak, onddoak, alga-ak.