Uhin Elektromagnetikoak eta Argiaren Hedapena

Fisika2,62 KB

Uhin Elektromagnetikoak

Maxwellek garatu zuen eremu elektromagnetikoaren teoria. Uhin elektromagnetikoak zeharkakoak dira, eta elkarren artean eta hedapen-norabidearekiko perpendikularrak diren eremu elektriko baten eta eremu magnetiko baten hedapena dira, izatez, inolako euskarri edo ingurune materialaren premiarik gabe.

  • Geroago Hertz fisikariak egiaztatu zuen.

Uhin elektromagnetikoaren ezaugarriak

  • Karga elektriko azeleratuek sortzen dituzte.
  • Espazioaren egoera elektromagnetikoaren aldakuntza periodikoaren hedapena dira.
  • Ez dute inolako euskarri materialaren premiarik.
  • Eremu elektrikoa eta magnetikoa sinusoidalki aldatzen dira denboraren funtzioan. Horregatik, uhin harmonikoei dagozkien ekuazioak betetzen dituzte.
  • E eta B bektoreen moduluek erlazio bat betetzen dute.
  • Uhin elektromagnetikoaren abiadura hedapena gertatzen deneko ingurunearen araberakoa da.
  • Abiadura, uhin-luzera eta maiztasunaren arteko erlazioak.

Espektro Elektromagnetikoa

Uhin elektromagnetiko guztien multzoa da, beren uhin-luzeraren edo maiztasunaren arabera ordenaturik. Uhin elektromagnetiko guztiak izaera berekoak dira.

Espektroko uhin talde desberdinak

Argiaren Hedapena Lerro Zuzenean

Argi-izpia uhin-gailurraren perpendikularra den lerro zuzena da, uhinaren hedapen-norabidea determinatzen duena. Argiaren hedapen zuzenak azaltzen du itzalaren eta argi-itzalaren eraketa (adibidez, eklipsea).

Hedapen Abiadura

Mendeetan zehar argiaren abiadura infinitua zela pentsatu arren, gaur egun badakigu finitua dela, beste abiadura ezagunak baino azkarragoa izan arren: c = 3·10⁸ m/s.

XVII. mendearen amaieratik aurrera, bi motatako metodoak erabili ziren abiadura hori neurtzeko: metodo astronomikoak eta metodo lurtarrak.

Dispertsioa edo Sakabanaketa

Substantzien errefrakzio-indizea uhin-erasotzailearen uhin-luzeraren menpekoa da. Ondorioz, uhin-luzera desberdinak dituen argi-izpien sorta batek material errefraktatzaile bati erasotzean, errefrakzio-mota bakoitza angelu desberdinez desbideratuko da. Fenomeno horri deritzo argiaren sakabanaketa.

  • Argi zuriaren espektroa: Argi zuria osatzen duten erradiazioak angelu desberdinez errefraktatu behar dira prisman.
  • Ostadarraren eraketa: Argiak airean dauden euri-tanten barnean jasandako errefrakzioaren kausazko sakabanaketaz sortzen da.

Sarri, bi ostadar zentrukide ikusten dira. Barnealdekoak kolore bortitzagoak ditu eta kanpoaldekoak kolore ahulagoak.

Deskargatu

PDF Word HTML