Supergizakia eta Jainkoaren Heriotza Nietzcheren Filosofian

Filosofia eta etika2,64 KB

Supergizakia

Supergizakia: Jainkoaren heriotzaren ondoren agertzen den gizaki berria da, dekadentziaren gailurra den nihilismoa gainditu duena. Supergizakiak, errealitatea den modukoa izan nahi du: latza eta problematikoa. Supergizakiak, balio zaharrak suntsitzeko eta berriak sortzeko ahalmena dauka. "Azken gizakia" (dekadenteak), ordea, ez du suntsitzeko indarrik ezta sortzeko ahalmenik. Supergizakiak botere-nahia du eta horren bidez jaunen balioen sortzaile da. Supergizakiak bizitza gorantz eramango du, sen vital nagusiak errespetatuko baititu (gorputza, sexualitatea...)

Eraldaketaren Urratsak Nitzcheren arabera

Jainkoaren heriotzaren ondorioz gertatuko den eraldaketaren urratsak, ondoko irudien bidez azaltzen ditu Nietzschek:

  • Metafisika idealistaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. Gizaki mota honek ez du bizitzan erraztasunik izan nahi; agindu astunak, zorrotzak bete nahi ditu, Jainkoaren esanekoa agertzeko helburuarekin. Etsi-etsian bizi nahi du eta "izan beharra" bere bizitzaren helburua da: Nik egin behar dut.
  • Basamortuan zehar doala, gamelua lehoi bihurtzen da. Lehoiak bere zama arintzea lortzen du, ordura arte estutzen duten larriminak bizkar gainetik kentzen ditu. Bere aurreko ergelkeriaz jabeturik, moralarekin lehian sartzen da, indarrez sartu dioten bizimoduaren aurka. Behartuta onartzen zuen lege moral idealistaren lekuan bere nahia jartzen du lehoiak: Nik egin nahi dut.
  • Hala ere, lehoiak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko. Horregatik lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik baitu sormen askea balio berriak sortzeko. Umea, supergizakia da; Ni naiz.

Jainkoaren Heriotza

Jainkoaren heriotzak, Jainkoak adierazten zuen guztia jadanik ez zaigula balio edota ez dugula behar esan nahi du. "Jainkoa" agortuta dagoela; Nietzsche izan da lehenengoa horretaz ohartzen, baina bere atzetik, gizateria osoari tokatuko zaio konturatzea. Kristautasuna desenmaskaratu du eta bere gezurra ez da sostengatzen.

Ondorioak

Jainkoa oztopo bat izan da gizakiaren garapenerako, gizakiak bere mugak gainditzen joateko. Orain gizakiak ateak zabalik ditu bere indar sortzaileak hedatzeko mundu honetara. Jainkoaren heriotzak gizakia askatu egiten du, balio edo moral tradizionalaren zama gainetik kenduta, gizakia bere patuaren etorkizunaren jabe eta erantzule bihurtzen da. Jainkoak utzitako lekua gizakiak berak har dezake orain, balioen sortzaile moduan. Izan ere, leku hori gizakiari itzuli behar zaio. Jainkoari atxikitzen zaizkion indarrak, ustez gizakiaz harandik daudenak, gizakiak berak dituen ahalmenak besterik ez dira.

Deskargatu

PDF Word HTML