Subiranotasun nazionala

Historia7,21 KB

1.1.   BIZITZA

  • Espainiako erregina izan zen (1833-1868). Fernando VII. Eta Mª Kristina Borboikoaren alaba.

  • 13 urte zituelarik adin-nagusikoa kontsideratu zuten eta, gogoz kontra, bere lehengusu Frantzisko Asiskoa, Cadizko dukearekin ezkondu beharra izan zuen.

  • Eskandalu franko izan zen, faboritoenganako zaletasuna zela-eta.

  • Ez zen herriaren gustuko izan eta bi atentatu, behintzat, izan zituen.

Iraultza Loriatsuaren ondoren (1868) erbesteratu eta Parisen bizi izan zen, bere seme Alfontso XII.Arengan abdikatu zuelarik.

 1.2.   BERE ERREINALDIKO BEREIZGARRIAK 

  • Koroa: Botere handiak ditu, ministroak izendatzen ditu, Gorteak desegin ditzake…

  • Alderdi politikoak:

    • Moderatuak: Goi-burgesia, aristokrazia diruduna, sufragio zentsitarioaren aldekoak, konfesionalak, zentralistak, protekzionistak…

    • Aurrerakoiak edo progresistak: Behe burgesia, intelektualak, sufragio zabalagoa (oraindik unibertsala ez!), akonfesionalak, autonomiazaleak, librekanbistak…

  • Ejertzitoa: Politikan parte asko hartzen du: Narvaez, Espartero, O´Donnell…

Konstituzioa: Lau aldarrikatzen dituzten Isabelen garaian. Denetan sufragio murriztua mantentzen da.

1.3.1. Mª KRISTINA BORBOIKOA ERREGINAORDEA (1833-1840) 

  • 1806an jaio zen eta 1878an hil. Francisco I.A, Dos Siciliasko erregearen alaba eta Fernando VII.Arenazken emaztea. Espainiako Erregina eta Erreginaordea izan zen: 

    • Senarra gaixo zegoenean: 1829-1833.

    • Alaba Isabel adinez txikia zen bitartean: 1833-1840.

  • Liberalen alde egin zuen 1. Karlistaldian (1833-39). Bergarako Besarkada

Garai honetan, Errege Estatutua(1834) delakoa atera zuten, konstituzio liberal bat izan gabe, liberalismoaren ezaugarri batzuk onartzen zituen oinarrizko legea. Liberal askok ez zuten onartu estatutu hori, eta berehala hasi ziren bere kontrako pronuntziamendu militarrak. Dena dela, Javier de Burgosek, Sustapen ministroak, erresumako lurraldeko probintzien zatiketa eta antolaketa egin zuen

  • 1833an, aldaketa txiki batzuekin gaur egun dirauena. Probintzia bakoitzean hiriburu bat ezarri zen, bide batez probintziari izena ematen ziona.

  • La Granjako sarjentuen altxamenduan (1836ko udan) 1812ko konstituzioa onartu beharra izan zuen. Bere agintaldian liberal progresistek eta moderatuek txandaka gobernatu zuten. Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta, baretzearren, Errege Estatutua abolitu eta 1837ko konstituzio aldarrikatu zen.

    • Subiranotasun nazionala.

    • 1812koak  baino botere handiagoa koroari.

    • Bi ganbara: Kongresua eta Senatua.

    • Botere banaketa.

    • Hiritarren eskubide zabalak.

    • Erlijio katolikoa mantentzen da. Hala ere, besteak ez dira debekatzen.

  • Gobernuburu Mendizabal progresista zelarik, Desamortizazio Legea (1836) onartu zen. Horrela I. Gerra karlista irabazteko funtsak lortu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML