Sozietateen Izen-emate eta Legezko Tramiteak: Gida Euskalduna

Ekonomia4,17 KB

Sozietateen Izen-emate eta Legezko Tramiteak

Izen Sozialaren Ziurtapen Negatiboa

Izen sozialaren ziurtapen negatiboa eskatzen denean, eskaera-orrian dauden datuak:

  • Ziurtapenaren interesduna edo onuraduna: eskaeran sustatzailearen edo sustatzaileetako baten izen eta abizenak jarri behar dira.
  • Izen soziala: eskaera bakoitzean gehienez 5 izen jarri behar dira, lehentasun-ordenaren arabera.
  • Forma juridikoa: izen sozialarekin batera, forma juridikoa edo horren laburdura jarri behar da.

Izen Sozialaren Ziurtapen Negatiboa Eskatzeko Bideak

Izen sozialaren ziurtapen negatiboa eskatzeko hiru bide:

  • Zuzenean, Merkataritza Erregistro Zentraleko bulegoetara bertaratuta.
  • Postaren bidez.
  • Posta elektronikoaren bidez, Merkataritza Erregistro Zentralaren web orrian dagoen imprimakiaren bidez.

Ohar Sinplearen Ezaugarriak

Ohar sinplearen ezaugarriak:

  • Ohar sinpleak izaera informatzaile hutsa du, eta izena eskuragarri dagoen ala ez adieraztera mugatzen da.
  • Kontsulta horren edukiak ez du baldintzatzen erregistratzaileak eman behar duen kalifikazioa, ziurtapena egiten duenean.
  • Kontsulta hori bide telematikoz ere egin daiteke.
  • Alderdi hauek azaltzen dira: dagoeneko inskribatuak dauden sozietateak, une horretan izena erreserbatua duten sozietateak, eskatzeko bideak ziurtapen negatiboa eskatzeko bide berak dira.

IFZ Eskatzeko Dokumentuak

IFZ eskatzeko dokumentuak:

  • Lurraldeen arabera dagokion imprimakia, bazkide guztiek sinatuta.
  • Sozietatea eratzeko eskrituraren kopia sinplea edo fotokopia.
  • Bazkide eta administratzaile guztien NANaren fotokopia.

Erregistroetan Inskribatzeko Dokumentazioa

Erregistroetan inskribatzeko dokumentazioa:

  • Eratzeko eskrituraren lehen kopia.
  • Izen sozialaren ziurtapen negatiboa.
  • Ondare Eskualdeten eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaindu izanaren agiria.
  • Sozietatearen behin behineko IFZ.

Jarduera Motak

HIRU JARDUERAK:

Sailkatutako Jarduerak

Sailkatutako jarduerak: Hauek gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak bezala sailkatutako jarduerak dira. Alde batetik, pertsonei edo beren ondasunei eragozpenak edo arriskuak sor diezazkietelako, eta bestetik, ingurumenari kalteak eragin diezazkioketelako, lizentziapean gelditzen dira.

Kaltegabeko Jarduerak

Kaltegabeko jarduerak: Horiek gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak bezala sailkatuta ez dauden jarduerak dira. Adibidez, ileapaindegiak, arropa-dendak, mertzeriak, zapata-dendak, bidaia-agentziak, prensa-saltokiak…

Jarduera Salbuetsiak

Jarduera salbuetsiak: Horiek gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak diren jarduerak dira, baina ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragin txikia dela eta, sailkatutako jarduera-lizentzia eskatzetik salbuetsita daude.

Gizarte Segurantzan Enpresaren Inskripzioa

Gizarte Segurantzan, enpresaren inskripzioa egitea:

Bakarkako Enpresariak

Bakarkako enpresariak:

  • Eskaera egiteko TA 6 imprimaki-eredu ofiziala.
  • Enpresaren titular bezala identifikatzen duen dokumentu originala edo horren kopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko Zergan alta-dokumentua.

Sozietateentzat

Sozietateentzat:

  • Aurreko ataleko hiru dokumentuak.
  • Sozietatea eratzeko eskritura erregistratua edo dagokion erregistroaren ziurtagiria.
  • Inskripzio-eskaera sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

Derrigorrezkoak Diren Enpresa-liburuak

Derrigorrezkoak diren enpresa-liburuak: Akta-liburua, Egunkari liburua, Inbentarioa eta Urteko Kontuen liburua.

Deskargatu

PDF Word HTML