Sozialismoa eta Erregenerazionismoa Euskal Herrian (1886-1900)
SOZIALISMO ERRADIKALA: Facundo Perezagua eta "Greba Handia"
Facundo Perezagua eta Bilboko Elkarte Sozialista
1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista sortu zuen: Bilboko Elkarte Sozialista.
Bilboko Greba Handia (1890)
Sozialistek antolatutako meatzarien lehen greba garrantzitsua (Bilboko Greba Handia) 1890ean izan zen. Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehen greba historikoa izan zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan.
Greben erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen, eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Urte berean, 1890ean, mundu osoan Maiatzaren Lehena ospatzeko deia egin zen. Maiatz hartan egin zen, hain zuzen ere, Bizkaiko meatze inguruko lehen greba.
Greben ondorioak eta Lomaren bandoa
Lomaren bandoa, idazki bat egin zuen, eta barrakoietan itsatsi zuen. Hitz hauekin adierazi omen zuen: "Txerriek ere ez dute halako etxerik merezi".
Greba konponketaren hasiera izan zen. Ondorioz, barrakoiak eta kantinak kendu ziren (denbora gutxian). Sendagile higienistak eta arkitektoak langileentzako etxebizitza eredu egokia aurkitzeko moldatu ziren. Hortik sortu ziren "Etxe Merkeak".
Sozialismoaren bilakaera
1892ko grebak porrot egin zuen.
Tomas Meabe: Abertzaletasunetik ihes egin zuen, eta Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de Clases mintegia eratu zituen.
SOZIALISMO MODERATUA: Indalecio Prieto
Perezaguaren jaitsieraren ordezkari nagusia Indalecio Prieto izan zen, boterea eskuratzeko nahiarekin. Gorteetako diputatu bihurtu zen eta sozialisten eta errepublikanoen arteko hitzarmena sinatu zuen.
ERREGENERAZIONISMOA ETA 98KO BELAUNALDIA
Erregenerazionismo Politikoa
XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara bitartean intelektualek eta politikariek egindako kontzientzia-azterketa eta balantzea izan zen.
Helburua: Politikan duintasuna berreskuratzea, gizartea modernizatzea eta atzerapen kulturala gainditzea.
Joera hori Silvela, Canalejas eta Antonio Maura politikariek defendatu zuten.
Beste mugimendu erregenerazionista bat: 98ko Belaunaldia
Mugimendu honen ordezkari nagusia Joaquín Costa izan zen.
Joaquín Costaren lema eta helburuak
Lemak:
- "Despensa y escuela" (Despentsa eta eskola)
- "Burdinazko zirujau bat"
Helburuak:
- Espainia ilunaren kritika.
- Miseria ekonomikoa gainditzea.
- Jauntxokeria eta oligarkia kritikatzea.
- Analfabetismoa gainditzea.
- Ustiapen handiak desagertzea.