Sobietarren Ofentsiba eta Afganistango Gerra (1979)

Historia2,95 KB

Sobietarren "Ofentsiba"

Estatu Batuen nagusitasuna ahuldurik zegoen. Vietnamgo Gerrako porrotak desagerrarazi egin zuen AEBren armada garaiezina zenaren ideia (AEBk galdu zuelako gerra hori, eta hori ebidentzia zen). 1977-1981 urteen artean ekonomia-egoera larria zen han, petrolioaren prezioa 1973an izugarri igo zelako.

Sobietar Batasuna berriz sendotuta zegoen, Asiako herrialde batzuetan erregimen komunistak ezarri zituztelako (Vietnam, Laos eta Kanbodian). Egoera sobietarren aldekoa zela zirudienez, Moskuk boterea handitzeko aprobetxatu nahi izan zuen.

Hirugarren Munduko Laguntza Estrategikoa

Bestalde, Sobietar Batasunak areagotu egin zuen Hirugarren Munduko mugimendu iraultzaileentzako laguntza. Estrategia hori Asian eta Latinoamerikan gauzatu zen. Afrikan, erregimen marxistak ezarri ziren Angola, Mozambike eta Etiopian; eta Latinoamerikan, 1979ko iraultza sandinistari lagundu zioten Nikaraguan.

Afganistango Gerra

1970eko hamarkadan Afganistango gobernuan zegoen erregimena Sobietar Batasunaren aldekoa zen. Afganistango gerrilla armatu batzuk gobernuaren aurka zeuden, eta 1979an, gobernuak laguntza eskatu zion SESBi.

SESB indartsu %IMAGE% egoeraz baliatu eta herrialdea inbaditu zuen. Helburu estrategikoak:

  • Fundamentalismo islamikoaren hedapena gelditzea, sobietar errepublika batzuetara heda ez zedin.
  • Afganistango gobernuari boterean eustea eta Indiako Ozeanoan eta Persiar golkoan posizioak hartzea.
  • Sobietar Batasunaren eragin-eremutik aldentzeko asmoa zuten beste herrialde batzuk ohartaraztea.

Esku-hartze oso handia izan zen: 100.000 soldadu sobietar baino gehiago eta baliabide militar ugari. Gerrilla horiek ere laguntza ekonomikoak eta armak jasotzen zituzten. Sobietarrei gerrillak garaitzea ezinezkoa egin zitzaienez eta gerra asko luzatu zenez %IMAGE% ekonomia- eta politika-arazo handia bihurtu zen Sobietar Batasunarentzat.

Ondorioak

%IMAGE% SESBen ekonomia kolapsatu egin zuen gastu handiak zirelako. Ez zituzten baliabide nahikoak. Gerrak nazioarteko ondorio handiak ere izan zituen: SESB asko ahuldu zen AEBren kontra. Gainera, bloke komunistako kide batzuk haien kontra joan ziren ez zutelako gerra hori apoiatzen, eraso inperialistatzat hartzen baitzuten.

Deskargatu

PDF Word HTML