Sinbolismoa eta Modernismoa: Poesiaren Iraultza

Hizkuntza eta literatura4,86 KB

Charles Baudelaire

7 urte zituela bere ama alargun geratu eta inoiz onartu ez zuen aitaorde militar batekin bizi behar izan zuen; harreman gatazkatsu hori zela eta, barnetegi batean sartu zuten. Gaztaroan Parisera joan zen zuzenbidea ikastera eta han, “poeta madarikatua” izendapenari eginez, gaugiroan, prostituten munduan eta drogen kontsumoan murgildu zen. Bizitza bohemio hori zela eta, familiak kezka handiak bizi izan zituen beti. Baudelairek gai, jarrera eta ideia berriak ekarri zituen poesiara:

  • “HIRIA”: Hiria da leku poetiko berria, ez natura. Hiritarrak sustrairik gabeak dira eta harridura sentitzeko gaitasuna saldu dute. Indiferentzia eta axolagabetasuna dira nagusi hirian. Hirian dena erosi eta sal daiteke. Hiria zurrunbilo moduko bat da eta gizakiak ezin du hori modu ordenatuan barneratu.
  • “SPLEEN-A”: Denboraren joanaren eta monotoniaren aurrean sentitzen den emozioa da. Poeta honek gogaitu eta larritu egiten du. Burges bizitza ordenatuari kontra egiten diona.

Baudelairen ondorengo sinbolismoa

Sinboloek alde bi dituzte: objektu erreala edo materiala eta alde intelektuala edo hitzak eragiten digun asoziazio mentala (iradokia). Bestaldeko errealitate iradoki horretara eramango gaituen zubia da poesia. Poeta pertsona berezia da eta sinbolo hauek hautemateko gai da. Sinbolistek, aurreko guztiaz gain, poesiaren musikaltasuna landuko dute.

Paul Verlaine

Aurreko poeten erretorika handinahia baztertu eta eguneroko hizkuntzako esapideetara jo zuen, baita poesiaren musikaltasuna jorratzera ere. Bere poesian ez dago gogoeta sakon eta intelektualik; poesia arina eta musikala da berea. “Hirik gabeko erromantzeak”.

Arthur Rimbaud

Oso goiz hasi zen idazten eta gazterik utzi zion idazteari (16-20 urte bitartean). Verlainek osaturik zuen poeten taldean sartu zen, baina azkenean istilu batean bi tiro emanda zauritu zuen Verlainek. Rimbaud nihilista zen; jainkoari, familiari eta gizarte arauei uko egiten zien. Gizarte amoral (burgesiaren moral faltsua ez zuen maite) bat sortzeko biderik ikusten ez zuenez, idazteari utzi zion. “Denboraldi bat infernuan”.

Stéphane Mallarmé

Ez zuen Rimbaud eta Verlainen bizimodu nahasia izan. Bere olerkiak hermetiko eta ulergaitzat jotzen dira, beste hizkuntzetara itzultzeko oso zailak, baina bestalde, interpretazioei irekiak.

Dekadentismoa

Izendapen hau erabili izan da aurrez ikusi ditugun poeten bizitza-jarrerak definitzeko. Izen hori kanpotik ezarri zieten, baina beraiek harro onartu zuten “dekadentistak” zirela. Plazerra maite zuten, hedonistak ziren. Gehiegikeria maite zuten, bai janzteko eran eta baita sexualitatea mugara eramaten ere. Gainera, fede gabezia eta SPLEEN edo bizitzak sortutako larritasun sakon bat sentitzen zuten. Honen guztiaren aurrean bi irtenbide:

  • Bizimodu konbentzionaletik kanpo, bizitza ikuspegi estetizista batetik begiratu eta gauzen edertasun ezkutua bilatu.
  • Aukeratutzat edo elitetzat hartu euren burua, ongiaren eta gaizkiaren gainetik bizi, nahiz eta ingurukoen zentsura eta bazterketa jasan.

Modernismo hispanoamerikarra

Frantziako sinbolismotik edan arren, lehenengo aldiz bertakoa den mugimendu literario bat sortuko da Hispanoamerikan. XIX-XX. mendeen transizioan modernismoa jaioko da bertan; Espainian eragingo du eta ez alderantziz. Beraz, literatura hispanoamerikarrak bere heldutasuna lortu du eta XX. mendeko literatura bikainaren oinarriak jarri. Bultzatzaile nagusiak Rubén Darío (Nikaragua, 1867-1916) eta José Martí (Kuba, 1853-1895) dira. Modernistek espainiar katolizismotik urrundu eta sustrai amerikarrak indartzea bilatzen dute.

Ezaugarriak:

  • Bizitzaren aurrean atsekabea, heriotzari kultua, bakardadea, melankonia, gaua, misterioa, irudimena.
  • Perfekzio formala, neurri luzeak dituzte gustuko, artea artearengatik.
  • Sinbolismoaren eraginez musikaltasuna.

Rubén Darío

Nikaraguan jaio zen baina lanbidez diplomatikoa eta kazetaria zenez, Europa eta Amerikan barrena bideratu zuen. Parisen sinbolistak ezagutu zituen eta euren eragina jaso zuen. Hala ere, Nikaragua eta Frantziako errealitatea hain urrunak izanik, sinbolismoaren eragina errealitate latinoamerikarrera egokitu zuen. “Urdina”: Modernismoaren abiapuntua; sentsualitatea, maitasuna, idealismoa, natura eta denboraren igarotzea ageri da.

Edgar Allan Poe

Poe postromantikoa da. Esperientziak kontatzearen aurrean idazkerari ematen dio garrantzia. Esaterako, “Belea”-ren ingelesezko bertsioan, R soinuaren aliterazioaren inguruan eraikitzen du ipuina. Poema narratibo baten aurrean gaude. Poerengan emakumearen gaia errekurrentea da eta bere bizitzako emakumeak hil zitzaizkionez, ipuineko emakumeak fantasmagorikoak eta gaixo itxurakoak izango dira.

Deskargatu

PDF Word HTML