San Agustin: Zoriontasuna, Fedea eta Arrazoimena
Zoriontasuna San Agustinen Filosofian
Denok nahi dugu zoriontsu izan. Agustinen ustez, zoriontasuna lortzea da gizakiaren azken helburua (eudaimonismoa). Baina desioaren nahiak asez lortzen ditugun ondasunak galkorrak dira (gauza materialak, plazera, grinak...) eta ez digute ematen etengabeko zoriona, barruko zoriona; alde batetik, galtzeko beldurrez bizi garelako eta, bestetik, lortu ahala beste gauza bat nahi dugulako. Benetako zoriontasuna, Agustinen ustez, ondasun iraunkorrak izatean datza. Agustinen planteamenduan, zoriontasuna desioen menpe jartzea akats larria da; beraz, planteatutako tesiaren aurka egingo luke.
Zoriontasun-momentuak lor ditzakegu soilik, zeren ez baita posible ongizate ideal eta iraunkorra izatea: Utopia.
Laburpena: "Ama filosofiaren"
Komeni ez dena izatea txarragoa da nahi dena ez izatea baino. Herritarrek, filosofoek izan ezik, esaten dute nahi duen moduan bizi dena zoriontsua dela, baina Agustinek esaten du ezetz.
Laburpena: "Gauza bat"
Jainkoaren jabe direnak dira benetan zoriontsuak. Baina ondo bizi direnak edo Jainkoaren nahiak betetzen dituztenak ez ezik, arima gaitzetik garbi dutenak batez ere dira zoriontsuak.
Laburpena: "Gauza nabaria"
Nahi duena ez daukana ez da zoriontsua. Akademikoak egia bilatzen saiatzen dira hura lortzeko asmoz, baina ez dute aurkitzen; beraz, ez dira zoriontsuak. Akademikoak jakintsuak ere ez dira, jakintsu izateko zoriontsu izaten jakin behar delako.
Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzeko Sinetsi
- Eliz gurasoen helburua fedea eta arrazoimena ados jartzea zen; Erdi Aroan eskolastikak mantendu zuen auzia.
- San Agustinen ustetan, gizakiak zoriontsu izan nahi badu, egia bilatu behar du; hau da, Jainkoa. Egia oso beharrezkoa da arimaren lasaitasuna eta atsedena lortzeko. Beraz, egiaren bilaketa zoriontsu izateko bide espiritual bat da.
- Arrazoia eta fedea batera egon behar dira, gizakiak ezagutu nahi duelako zoriontsu izateko, baina horren ziurtasuna nahi du.
- Egia Jainkoa da.
- "Sinesten dut ulertzeko, ulertzen dut sinesteko".
- Hasieran, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen; ondoren, fedeak arrazoia gidatu eta argitzen du eta, era berean, arrazoiak fedearen edukiak argitzen ditu.