San Agustin: Askatasuna, Grazia eta Gaizkiaren Jatorria

Filosofia eta etika2,91 KB

San Agustin: Askatasuna eta Gaizkiaren Jatorria

Askatasunaren inguruko hausnarketa egitean, hiru korronte nagusi bereizten dira:

  • Manikeoentzat: Bi jainko daude, ongiarena eta gaizkiarena; gaizkiaren sorrera jainko gaizkilean dago.
  • Pelagianismoarentzat: Bekatua ez da transmititzen eta salbatzeko ez dugu Jainkoaren beharrik.
  • Agustinentzat: Gaitza gizakiak bere askatasuna txarto erabiltzen duenean sortzen da; beraz, erruduna ez da Jainkoa. Ongiaren sorrera ez dago gizakiaren askatasunean soilik, Jainkoak ere zerikusia baitu.

Askatasuna eta Gizakiaren Esentzia

Hitz egiterakoan, askatasunez hitz egiten dugu. Gizakiaren esentzia aske izatea da. Guretzat, askatasunak aukeramenarekin zerikusia du; Agustinentzat, ordea, garrantzitsuena zer aukeratu behar dugun da: gizakiak Jainkoarenganako joera izan behar du.

Obligazioa eta Jainkoaren Grazia

Ez dago askatasunik obligaziorik gabe. Gizakiaren obligazio nagusia Jainkoa maitatzea da. Gizakia aske eta zoriontsu izango da Jainkoa zerbitzatzen duenean. Gizakia askatasunean sortu zen, Sortzailea maitatzeko gaitasunarekin. Baina jatorrizko bekatuaren ondorioz, askatasun hori galdu zuen. Orain, berreskuratu nahi du, eta horretarako gizakiak Jainkoaren grazia behar du; horri esker berreskuratu baitezake bere askatasuna.

Salbazioa eta Laguntza Divinoa

Gizakiak ezin du bere kabuz bekatutik salbatu; suizidatu ahal da, baina ez da berpiztuko. Horretarako Jainkoaren grazia behar du: ona egiteko Jainkoaren laguntza beharrezkoa da, baina txarra egiteko ez.

Gaizki Motak Agustinen Arabera

Agustinek hiru gaizki mota bereizten ditu:

  • Gaizki metafisikoa: Ongi gorena Jainkoa da eta perfektua da. Izakia izateak ez-perfektua izatea dakar; beraz, ezin dugu esan Jainkoa gaizkiaren arduraduna denik.
  • Gaizki morala: Aukeratzeko askatasuna izateagatik sortu zen bekatua historian. Honen erruduna gizakia da, ez Jainkoa.
  • Gaizki fisikoa: Mina eta heriotza gizakiaren izateari lotuta daude. Agustinek onartzen du gaizki mota hau erraz leporatu ahal zaiola Jainkoari gizakiaren ikuspuntutik, baina ez dakigu Jainkoaren ikuspuntua zein den, ezta sufrimendua salbaziorako behar-beharrezko osagaia den ere (Jesusen heriotza, adibidez).

Gaizkiaren Kontzeptua: Ongi Eza

Agustinentzat, gaizkia ezin zaio Jainkoari leporatu, Jainkoa maitatzea eta ez maitatzea kontraesana delako. Beraz, Platonen azalpena onartu zuen: gaizkia ez da erreala, ongi eza baizik.

Gaitza fisikoa eta morala izan daiteke, baina Jainkoak mundua sortu badu, gaitza ere sortu du? Agustinentzat, Jainkoak sortutako guztia ona da, baina ez da on absolutua, absolutu bakarra Bera baita. Gaitza, finean, ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena da.

Deskargatu

PDF Word HTML