San Agustin: Askatasuna, Gaitzaren Sorrera eta Grazia

Filosofia eta etika2,75 KB

San Agustinen Pentsamendua: Askatasuna eta Gaitza

Erdi Aroko kristau pentsamenduan, eta Agustin horren lekuko dugu, jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuta du. Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua teologikoa da.

1. Askatasuna eta Borondatea

Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioek sortutako sintesia da. Bi korronte horien aurrean kokatzen da:

  • Manikeoen aurka: Gaitzaren sorrera gizakiaren askatasunean dago.
  • Pelagianoen aurka: Onaren sorrera ez dago giza askatasunean soilik; gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du, Agustinen idazlanetan azaltzen denez.

Agustinen pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria, baina Kristok berrerosia da. Abiapuntu hori kontuan izan gabe, ezin uler daiteke San Agustinek askatasunaz dioena. Egiaz, gizakia askea da, aukeramena (borondatearen autodeterminazioa) erabili ahal duelako. Gizakia askatasunean sortua izan zen, bere Sortzailea maitatzeko gaitasunarekin.

Baina jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askatasuna galdu zuen eta aukeramena berreskuratzeko aukera izan nahi du. Agustinen ustez, gizakiak bekatua egin zuen aukeramen edo borondate horregatik, gaitza sortuz. Gizakia graziari esker da aske eta lor dezake bere askatasuna.

Horrek ez du esan nahi graziak giza nahimenaren aurka jokatzen duenik, zeren eta graziari esker gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du. Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du Jainkoaren graziarik gabe Jainkoa bera maitatu. Hau da, gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

2. Gaitzaren Sorrera eta Izaera

Agustin bizitza osoan gaitzaren arazoaz kezkatuta ibili zen. Gaitza munduan etengabe ikus daitekeen zerbait da. Horrela ditugu naturaren gaitz fisikoak eta gaitz moralak.

Gaitz Fisikoa: Izaki Sortuen Ustelgarritasuna

San Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun ikuspegitik ikusten du. Ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan; gauzak ustelkorrak dira, zeren halakoak izango ez balira, ez lirateke existituko. Beraz, existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez guztiz onak. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da.

Gaitz Morala: Aukeramenaren Erabilera Okerra

Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daukalako. Hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia baita.

Deskargatu

PDF Word HTML