Rifeko Gerra: Espainiaren Ipar Afrikako Interesak eta Aste Tragikoa
Espainiaren Ipar Afrikako Lurraldeak (1900-1909)
1900etik aurrera, Espainiak Ipar Afrikan hartutako lurraldeak finkatu zituen:
- 1906ko Algecirasko Biltzarra: Europako hainbat herrialdek parte hartu zuten.
- 1912an Espainia eta Frantziaren arteko ituna: Protektoratua Marokon bientzat.
- Protektoratua: Indigenek administratutako estatu bat da, baina metropoliak babestua.
- Espainiari Rif lurraldea egokitu zitzaion (iparraldeko inguru menditsuan).
Espainiak Maroko eskualde hori baketu eta antolatu nahi zuen arrazoi hauengatik:
Etekin Ekonomikoak
Etekin ekonomikoak aterako zituela uste zuelako: meategiak, trenbide-inbertsioak.
Armadaren Izen Ona Berreskuratzea
Batez ere armadaren izen ona berreskuratzeko Kubakoaren ondotik. Gainera Marokon parte hartzen duten militarrek goi karguak lehenago lortzen dituzte, soldata hobeak...
Nazionalismo Espainiarra eta Prestigio Internazionala
Nazionalismo espainiarra, prestigio internazionala bilatzen zen, berriro potentzia koloniala izan nahi zuen, Kubako galeren ondotik (1898an Kuba, Puerto Rico eta Filipinak).
Ceuta eta Melillako Segurtasuna
Ceuta eta Melillako segurtasuna ziurtatu.
Elizaren Justifikazioa
Elizak gerra hau justifikatuko du “islamaren aurkako gurutzada” gisa.
Rifeko Erresistentzia eta 1909ko Gertaerak
Rifeko biztanleek ez zituzten espainiarrak ondo hartu eta kabilatan antolatu ziren (Kabilak Beduino eta Berbere tribu batzuei deitzeko erabiltzen den hitza da), Abd el-Krim buru zutela. Hauek behin eta berriz erasotzen zieten.
1909an Rifeko biztanleek armada espainiarra mendean hartu zuten Barranco del Lobo deitutako eskualdean, soldadu asko hilez.
- Gobernuak soldadu kopurua handitzea erabaki zuen.
- Erreseerbistak bidali zituen, baina haietako asko ezkonduta zeuden eta aita familiakoak ziren.
- Erregimentua Bartzelonatik atera behar zen eta horrek herritarrak suminsu zituen.
Aste Tragikoa (1909ko Uztaila)
1909ko uztailaren 18an tropak Marokorako itsasoratzen ari zirela gerraren aurkako mobilizazioa hasi zen.
Uztailaren 24an greba batzorde bat antolatu zuten errepublikar lerrouxista, sozialista eta anarkistek eta 26rako greba orokorra deitu.
Grebak herri matxinada bat piztu zuen, gizartean pilatutako ezinegon guztiak lehertuz.
Kaleko istiluak ugaritu ziren, barrikadak altxatu eta ordena publikoko indarren aurkako enfrentamenduak gertatu ziren, baita elizaren aurkako sentimendua komentuak errez.
Agintariek gerra egoera deklaratu zuten eta errefortzuak bidali zituzten.
Hildako eta zauritutako asko gertatu zirenez matxinada erradikalizatu zen.
Gainera ez zegoen zuzendaritzarik eta hainbat talde bere kasa zebiltzan.
Zapalkuntza eta Ondorioak
Maurak zapalketa latzari ekin zion:
- 216 gerra kontseilu
- 1700 lagun epaitu
- 17 heriotza zigor (5 bakarrik gauzatu ziren). Horien artean matxinadan parte hartu ez zuen anarkista bat, eskarmentu gisa.
Aste tragikoaren zapalketa bidegabeak protesta ugari eragin zituen, bai atzerrian eta baita barnean ere.
Maurak dimititu zuen.