Proiekzioak eta Ikuspegiak: Gida Teknikoa
Proiekzioak
Proiekzioa hiru dimentsioko objektuak bi dimentsioko plano batean irudikatzeko erabiltzen den metodoa da.
Marra proiektanteak, erdigunea, pieza, proiekzioa eta plano proiektantea dira elementu garrantzitsuak. Hiru proiekzio mota nagusi daude: konikoa, axonometrikoa eta zilindriko-ortogonala.
Proiekzio Konikoa
Erdigunea puntu zehatz batean kokatzen denean.
Proiekzio Axonometrikoa
Erdigunea infinituan kokatzen denean eta piezari gutxienez hiru aurpegi ikusten dizkiogunean. Hiru mota daude: isometrikoa, kabailera eta trimetrikoa.
Proiekzio Isometrikoa
Hiru ardatzen arteko angeluak berdinak direnean, 120º-koak.
Proiekzio Kabailera
Bi ardatz artean angelu zuzena dagoenean. Hirugarren ardatza horizontalarekiko 45º-ko angelua osatzen duenean, ardatz horretako neurriak erdira murrizten dira.
Proiekzio Trimetrikoa
Hiru ardatzen arteko angeluak desberdinak direnean.
Proiekzio Zilindriko-Ortogonala
Erdigunea infinituan kokatzen denean eta piezari aurpegi bat bakarrik ikusten diogunean.
Ikuspegiak
Ikuspegiak proiekzio zilindriko ortogonalaren aplikazio bat dira.
Objektu batek sei ikuspegi ditu: goitik, behetik, eskuinetik, ezkerretik, aurretik eta atzetik. Beheko eta atzeko ikuspegiak ez dira normalean erabiltzen.
Geratzen diren ikuspegiak honela izendatzen dira:
- Alzado: Aurretik ikusten duguna. Altuera eta zabalera agertzen dira. Planoetan erdian kokatzen da.
- Planta: Goitik ikusten duguna. Zabalera eta lodiera agertzen dira. Planoetan alzadoaren azpian kokatzen da.
- Profilak: Alboetatik ikusten ditugunak. Altuera eta lodiera agertzen dira. Planoetan alzadoaren alboetan kokatzen dira. Ezkerretik ikusitakoa eskuinean eta eskuinetik ikusitakoa ezkerrean.
Eskuineko Profila: Altuera eta lodiera.
Alzado: Altuera eta zabalera.
Ezkerreko Profila: Altuera eta lodiera.
Planta: Zabalera eta lodiera.
Ezkutuko Ikuspegiak
Azaldutako sistema europarra da. Sistema honetan, ikusten dena kontrako planoan irudikatzen da.
Beste sistema bat dago, amerikarra, non ikusten dena alde bereko planoan irudikatzen den.
Hau adierazteko ikur batzuk daude.