Produktu Teknologikoen Garapena eta Merkaturatzea

Ekonomia4,51 KB

Oinarrizko kontzeptu teknologikoak

  • Teknologia: Gizakiari bere ingurune material edo birtuala aldatzeko aukera ematen dioten ezagutza eta tekniken multzoa.
  • Produkzioa: Kontsumo-beharrak asetzeko erabiltzen diren baliabideak.
  • Merkatua: Bi aldeen arteko trukea egiteko sistema eta salneurria.
  • Produktu teknologikoa: Behar baten inguruan sortzen da. Produktu berriek bi ezaugarri dituzte: azkar sortzen dira eta berritzaileak dira; jarduera teknologikoa geldiezina da.

Produktuen planifikazioa eta diseinua

Diseinu-prozesua eta garapena

  • Beharren azterketa: Produktua definitzea; zeintzuk diren asetuko dituen beharrak eta beste produktuekin konparatzea.
  • Ideiak sortzea: Produktu berria zehaztea eta ezaugarriak aztertzea.
  • Bideragarritasuna: Idearik onena aukeratzea.
  • Prototipoak garatzea: Produktuaren ezaugarriak ezagutzea du helburu. Prototipo bat sortzen da simulatzeko eta akatsak ikusteko.
  • Ekoizpena: Fabrikaziora bideratutako ekintzen multzoa.

Etengabeko hobekuntza eta kalitatea

  • Etengabeko hobekuntza estrategiak: Enpresa guztiek beren produktuak hobetzeko teknikak erabiltzen dituzte, bezeroen feedbacka bilatuz. Hobekuntzak ez dira inoiz bukatzen.
  • Kalitate kontrola eta kudeaketa: Helburuak betetzen diren edo ez ziurtatzen da. Produktuen kalitatean maiz neurketak egiten dira.
  • Normalizazioa: Zehaztapenak ezarri eta aplikatzeko prozesua da, produktuak hobetu daitezen eta munduan zabal daitezen.

Merkaturatzea eta logistika

Merkaturatzea: Produktuaren azken garapen-etapa da, eta helburua produktua salgai jartzea da.

Merkatuaren oinarrizko legeak

Merkatu-ekonomia eskaintza eta eskariaren legean oinarritzen da:

  • Eskariaren legea: Eskari-kopurua prezioa igotzen denean murrizten dela dio.
  • Eskaintzaren legea: Eskaintza-kopurua prezioa handitzen denean handitzen dela dio.

Merkaturatze proiektuak eta 4P-ak

Ondasun eta produktuei irteera ematea du helburu. Ingelesezko 4P-ek hartzen dute parte: Product (produktua), Place (lekua), Promotion (sustapena) eta Price (prezioa).

Logistika eta banaketa

Produktua ekoizpen-puntutik kontsumo-puntuetara eramaten da. Plangintza eta garraioa barne hartzen ditu:

  • Eskariaren planifikazioa.
  • Biltegi-ahalmena eta mantentze-lana.
  • Eskariak prozesatzea.
  • Banaketaren diseinua eta plangintza.
  • Prozesuaren jarraipena.

Produktuen bizitza-zikloa

Produktuak ez dira betirako. Etapa hauek dituzte:

  • Hazkundea: Produktuak arrakasta badu, hazkundea ematen da.
  • Helduaroa: Hazkundearen ondoren, salmentak mantendu egiten dira.
  • Beherakada: Salmentak gutxitu egiten dira.
  • Desagertzea: Dirua galtzen bada, produktua desagertu egiten da.

Metodologia berritzaileak

Design Thinking

  • Enpatizatzea: Bezeroa aztertu elkarrekintzaren bidez.
  • Definitzea: Jasotako informazioa bateratu eta aztertu, behar nagusiak identifikatzeko.
  • Ideiatzea: Taldean ideiak bota (brainstorming).
  • Prototipatzea: Prototipo bat egitea.
  • Frogatzea: Bezeroari prototipoa erakutsi, frogatu eta ebaluatzeko, egindako kritikekin hobetzeko.

PDCA Zikloa

Prozesuak etengabe hobetzea helburu duen kudeaketa-metodologia da. Lau urrats ditu:

  1. Planifikatzea (Plan): Arazo bati aurre egiteko helburuak ipini.
  2. Egitea (Do): Planteatutakoa egiten hasi.
  3. Egiaztatzea (Check): Emaitzak aztertu.
  4. Doitu (Act): Ikasitakoa aplikatu eta nola egin dugun baloratu.

Produktu motak

  • Izaeraren arabera: Ondasunak (jostailuak, janaria), zerbitzuak (medikua) eta prozesuak (bidaiatzea, eraikuntza).
  • Erabileraren arabera: Kontsumo-ondasunak eta produktu industrialak.
  • Kontsumitzailearen ikuspuntutik: Beharrezkoak, bereziak eta ez-bilatuak.

Deskargatu

PDF Word HTML