Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931): Analisia

Historia2,97 KB

Primo de Riveraren Diktadura (1923-1931)

Gobernuaren buruzagitza Miguel Primo de Riverak izan zuen 1923tik 1930era. Estatu kolpea emanda eskuratu zuen agintea. 1923tik 1925era Direktorio militarra izan zen agintean. Herrialdea militarizatu nahi izan zuen; horrela, aurre egin nahi zien gizarte gatazkari eta terrorismoari. Bigarren etapa 1925etik 1927ra bitarte izan zen, baina diktadoreak ez zuen gailurra lortu.

Estatu Kolpea

Erregeak Primo de Riverari eman zion gobernua sortzeko ardura; beraz, erregeak ageriko babesa eman zion.

Primo de Riverak Marokoko gatazka konpontzeko, ordena publikoa berrezartzeko eta separatisten auzia amaitzeko asmoa zuen.

Diktaduraren Arazoak

Terrorismoa

Diktadoreak bertan behera utzi zituen berme konstituzionalak eta Espainia guztira zabaldu zuen gerra egoera. Terroristen ekintzak desagerrarazi nahi izan zituen, batez ere Katalunian. Ordena publikoa zuzentzea lortu zuen, eta industriaren egoera hobetzen lagundu zuen.

Nazionalismo Katalana

Primo de Rivera militarra zen, eta ezin onar zezakeen separatismorik. Katalanismo moderatuari eta erradikalari jazarri zitzaion.

Marokoko Auzia

Primo de Rivera bat zetorren Marokotik ateratzeko iritzia zutenekin; baina Marokon esku hartu behar izan zuen. 1924an, ofizialen altxamendu bati aurre egin behar izan zion, eta 1925ean, Frantziarekiko jarduera militar bateratuari esker, espainiarrak Alhucemasko badian lehorreratu ziren. 1926an, Abd-el-Krimek errenditzea onartu zuen. Frantziarekin egindako elkarlanari esker, Primo de Riveraren alde jarri zen armada berriro ere.

Erregimena Instituzionalizatzeko Saiak

Diktadoreak neurri politiko batzuk jarri zituen indarrean: Konstituzioa bertan behera uztea, Gorteak desegitea eta herrialdea gobernatzeko direktorio militar bat sortzea.

Aberriaren Batasuna eta Kontsultarako Batzorde Nazionala

Aberriaren Batasuna alderdia sortu zen, 1924an, diktaduraren erregimenari sostengua eta laguntza eman zion alderdi politiko bakarra.

Batzorde Nazionalak diktadoreari aholkua eta informazioa ematen zion. Konstituzio berria prestatzea zuen zeregin nagusia.

Politika Ekonomikoa

Primo de Riveraren politika ekonomikoaren ezaugarria Estatuaren esku-hartze nabarmena eta ekoizpen nazionalaren babesa eta antolaketa izan ziren. Inbertsio publiko gehiago ere. Politika ekonomikoa nazioarteko egoera onuragarriaren babesean gauzatu zen, eta grebak txikitzea.

Erregimenaren Kontrako Oposizioa

Intelektualak

Unibertsitate inguruko intelektual gehienak erregimenaren kontra jarri ziren. Miguel de Unamuno izan zen intelektual aipagarrienetako bat.

Politikarien Jarrera

Kontserbadoreak eta liberalak, erregek Primo de Riverari sostengua eman ez ziezaion saiatu ziren. Alderdi errepublikarrek bat egin zuten 1926an; hauek diktaduraren kontrako matxinada antolatzen saiatu ziren. 1928an diktaduraren gainbehera hasi zen.

Deskargatu

PDF Word HTML