Potentzia handiak, Lehen Mundu Gerra eta Errusiar Iraultza

Historia10,28 KB

Gaia: Inperialismoa, gerra eta iraultza

Potentzia handiak XIX. mendearen bigarren erdian

Liberalismoa eta autoritarismoa Europan

Sistema politiko autoritarioa zuten herrialdeak: Alemania eta Austria-Hungariako inperioak

Ezaugarriak:

  • Agintzen zuen monarka batek, eta ia botere guztiak zituen.
  • Parlamentua zuten, baina monarkak hartutako erabakiak errespetatu behar zituzten.
  • Armadak botere handia zuen.
  • Etnia eta kultura aniztasun handia zuten.
  • Biztanleriak ia ez zituzten eskubiderik.

Erregimen liberala zuten herrialdeak: Erresuma Batua eta Frantzia.

Botere politikoa:

  • Botere banaketa handitu zen, eta gobernuak parlamentuak kontrolatzen zuen.
  • Eskubide berriak onartu ziren: adierazteko eta elkartze askatasuna.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen.
  • Langileek botoa emateko aukera zuten.

Errusiar autokrazia

  • Errusiar inperioan autokrazia zegoen, eta tsar batek agintzen zuen, botere guztiak zituelarik.
  • Nobleziak lursail handien jabea zen eta jopuak zituen.
  • Alexandro II.a tsarrak jopuen emantzipazioa egin zuen.
  • Etnia aniztasun handia zegoen, eta tsarrek politika bat ezarri zien: errusiartzea.

Estatu Batuak, potentzia berri baten sorrera

XIX. mendeko lehen erdian, Estatu Batuetako lurraldeak hedatu ziren, eta Ozeano Barea eta Atlantikoaren artean zeuden lurrak hartu zituzten: mendebalderako konkista deitu zitzaion.

  • Hegoaldeko estatuak esklabotzaren alde zeuden, nekazaritzako lanaz arduratzen zirelako.
  • Iparraldeko estatuak esklabotza indargabetu zuten eta Abraham Lincoln presidentea aukeratu zuten.

Hegoaldeko 11 estatuak banandu ziren eta konfederazio bat sortu zuten, eta Sezesio Gerra hasi zen iparraldearen eta hegoaldearen artean. Iparraldekoak irabazi zuten eta esklabotza indargabetu zen.

Orduan biztanle beltzek eskubide politikoak eskuratu zituzten, baina hegoaldeko gobernuek arraza-bereizkeriaren aldeko politika ezarri zuten.

Japoniako Meiji aroa

Meiji aroa 1868an hasi zen Japonian.

Teknologia modernoarekin hasi ziren, eta industrializazioa hasi zen Japonian.

Japoniako industria nagusiak: ehungintza eta industria ziren, eta Europa eta Estatu Batuekin merkataritza akordioak egin zituzten.

Lehen Mundu Gerraren ondorioak

Galera demografiko eta material handiak

  • Lehen Mundu Gerrak 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu baino gehiago eragin zituen.
  • Ondorio latzena Alemania izan zen.
  • Frantziako ipar-ekialdean, Belgikan eta Italiako iparraldean suntsiketa handia egon zen.
  • Gastuak ordaintzeko prestamoak eskatu zituzten atzerrian, eta gerra amaitu eta gero, Europako herrialdeek deuda asko izan zuten.

Parisko Bakea

  • Parisko Bakea herrialde irabazleek ezarritako itun multzoa da; garrantzitsuena Versailles da.
  • Parisko Konferentzian erabaki nagusiak Estatu Batuek, Frantziak, Erresuma Batuak eta Italiak hartu zituzten.
  • Parisko Bakearen itunen helburu nagusiak:
    • Alemania ez suspertzea, potentzia handi bihurtzeko.
    • Irabazleen artean botereen oreka lortzea, gatazka posible guztiak saihesteko.
    • Errusia isolatuta edukitzea.
  • Nazioen Elkartea sortu zen, Woodrow Wilson presidentearen Hamalau Puntuetan oinarritutako nazioarteko erakundea. Helburua bakea mantentzea eta herrialdeen arteko gatazkak konpontzea zen.

Lurralde-aldaketa

Alemaniako, Austria-Hungariako eta Otomandar inperioak desagertu ziren.

  • Alemaniak bere koloniak itzuli zituen eta mandatu bihurtu ziren.
  • Austria-Hungariako inperioa lau herrialdeetan banatu zen: Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
  • Otomandar Inperioak Siria eman zion Frantziari, Irak eta Palestina Erresuma Batuari, eta Turkiako Errepublika bilakatu zen.
  • Finlandiak, Estoniak, Letoniak eta Lituaniak independentzia lortu zuten.
  • Polonia Errusiako, Austriako eta Alemaniako lurralde batzuk eskuratu zituen.
  • Errumaniak Transilvania lortu zuen.

Gerraren beste ondorio batzuk

Alemaniak gerra-ordain ikaragarriak izan zituen.

  • Armadako kideak gutxitu zituzten, desmilitarizazioa onartu zuelako.
  • Alemaniak ez zuen inoiz ituna sinatu, eta baldintza gogorrek alemaniarren mendekua nahia indartu zuen.

Errusiar Iraultzaren jatorria

Errusia tsarista XX. mendearen hasieran

XX. mendearen hasieran:

  • Monarkia absolutua zegoen.
  • Tsarrak estatuko botere guztia zeukan.
  • Parlamentu bat zegoen, Duma.
  • Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen. Biztanleen %80 nekazaria zen eta miserian bizi ziren.

XIX. mendearen amaieran:

  • Industrializazio ahul bat hasi zen.
  • Proletariotza hasi zen.
  • Indar politiko klandestinoak agertu ziren, gizarte-talde eta ideologia politiko desberdinak zituztenak:
    • Alderdi Sozialista Iraultzaileak lurren kolektibizazioa defendatzen zuen.
    • Alderdi Demokrata Konstituzionalistak Errusia monarkia konstituzionalista bihurtzea nahi zuen.
    • Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratak marxismoa defendatzen zuen. Bitan zatitu zen: mentxebikeak eta boltxebikeak.

1905eko iraultza

Tropa japoniarrek armada garaitu zuten, ekonomia-krisiaren eraginez.

1905eko iraultza Igande Odoltsu izenez ezagutzen den egunean hasi zen, hildako eta zaurituak ugari egon zirelako.

Nekazariak eta langileak sobietetan bildu ziren.

Aldaketa nagusia gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez Duma bat aukeratzea izan zen. Baina tsarrak gobernatzen jarraitu zuen.

1917ko iraultzak eta gerra zibila Errusian

1917ko otsaileko iraultza

  • 1914an Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen, eta grebak eta manifestaldiak egon ziren.
  • 1917ko iraultza otsailaren 23an hasi zen.
  • Lema “bakea eta ogia” zen.
  • Otsailaren 25ean greba orokorra piztu zen.
  • Otsailaren 27an behin-behineko gobernua sortu zen.
  • Langileek, nekazariek eta soldaduek sobietak osatu zituzten, eta boltxebikeen kontrolpean geldituziren.

Behin-behineko gobernuaren porrota

  • Gobernuak Errusia gerran jarraituko zuela erabaki zuen, baina porrotak ez zuen zirenamaitu.
  • Leninek Aprilekoa Tesietan jasotako programa bat aurkeztu zuen: Errusia bakea sinatzeko, eta nazionalitateen autonomia eta boterea sobieten eskuetara pasatzeko.
  • Porrotek herri-matxinadak eragin zituzten, eta gobernuak estatu-kolpea jasan zuen.

1917ko urriko iraultza

Sobietek Negu Jauregia hartu zuten eta boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zuela.

Gerra zibila eta gerrako komunismoa

  • Iraultzaren aurkakoek Armada Zuria osatu zuten.
  • Boltxebikeek Armada Gorria.
  • Bi armadak gerra zibilean aurrez aurre jarri ziren.
  • Boltxebikeen garaipenarekin amaitu zen gerra.
  • Gatazkan zehar gobernuak gerrako komunismoa ezarri zuen eta boltxebikeek Alderdi Komunista izena hartu zuten; diktadura komunista ezarri zen.

Errusiako iraultzaren eragina

  • Frantziako Iraultzak izan zuenaren antzeko eragina izan zuen.
  • Iraultza horietako bat izan zen Alemaniako Iraultza Espartakista.
  • Alemanian erregimen komunista ezartzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten.

Gaia

1920ko hamarkada: susperraldi ahula

Hazkunde ekonomiko desberdina

  • Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Estatu Batuena zen, finantza-zentro nagusia New Yorkekoa zelarik.
  • Europako ekonomiak berrerokitzeko prozesua luzea eta zaila izan zen: hondamendiagatik, inflazioagatik (*) eta langabeziaren hazkundeagatik.
  • Krisialdia handia izan zen Alemanian, eta prezioak garestitzea eta moneta baliogaltzea ekarri zuen: hiperinflazioa.
  • 1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu eta bizi-kalitatea hobetu zen Europako herrialdeetan.

(*) Prezio mailaren igoera orokor egonkorra; normalean KPI erabiliz neurtzen da.

1920ko hamarkadako urte zoriontsuak Estatu Batuetan

  • Industria asko hazi zen Estatu Batuetan: automobilgintza, industria elektrikoa…
  • Bizi-kalitatea hobetu zen eta horren ondorioz kontsumo-gizartea sortu zen. Publizitatearen bidez ezagutzen zen eta epeko erosketen bidez ordaintzen zuten; bizimodu amerikarra mundu osora hedatu zen.
  • Aisialdirako moduak ere aldatu egin ziren: zinema, masa-kirola…, prentsa eta irratia asko hedatu ziren.

Nazioarteko politika

  • Frantziaren eta Alemaniaren arteko gatazka oso handia zen.
  • Noiz? Gatazka hori larritu egin zen, Alemaniak Frantziari kalteak ordaindu ezin izan zizkionean.
  • Egoera horretan, Frantziako armadak bere egin zuen Ruhr, ikatza eta altzairuaren ekoizpenarekin. Orduan alemaniar langileek grebak eginez erantzun zuten, eta ekoizpena etengo zen.
  • Arazoari irtenbidea emateko, Estatu Batuek Dawes Plana abiarazi zuten. Mailegu bat eman zioten Alemaniari, zorra ordaintzeko.
  • Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak hobetu ziren. Lokarnoko Ituna sinatu zuten eta Alemania Nazioen Elkartean onartu zuten.
  • Lokarnoko espirituak itun horren ondorioz jaiotako bakezaletasun-joerari egiten dio erreferentzia.

Deskargatu

PDF Word HTML