Platonen Arima, Bertutea eta Estatu Ideala
Pitagorikoen Eragina eta Arimaren Hilezkortasuna
Pitagorikoen eraginez, arimaren hilezkortasunean sinesten du: gorputza besterik ez da hiltzen. Hori gertatzen denean, gorputza hiltzen denean, arima gorputzetik askatzen da, eta gorputzak berak dakartzan lotura guztietatik: beharrak eta pasioak (gosea, egarria, desio sexuala, oinazea...). Gorputza da arima ideietatik urrun mantentzen duen espetxea. Arimaren helburu nagusia gorputzetik askatzea da.
Baina arazo bat sor liteke: heriotza bakoitzaren ondoren, arima behin eta berriz, betiko, haragituko balitz, sekula ez litzateke erabat libre izango. Platonek irtenbide bat aurkitu zion: arima gizakiarengan haragitzen denean, lehen aipatutako bederatzi graduak pasako ditu, eta, azkenean, filosofo izatera iritsiko da; orduan, hil ondoren, arima ez da berriz haragituko, eta zoriontsu biziko da betiko ideien munduan.
Arimaren Zatiak eta Oreka
Alderdi arrazionalari dagokio nagusitasuna. Horrek irritsezko alderdiaren joerak bere mende hartu behar ditu, alderdi suminkorraren adoreaz baliatuz. Oreka hori lortzen duen arima benetan harmoniatsua eta justua izango da.
Jarrera zuzena, ongia ezagutzeak ekarri: jakinduria eta justizia. Horrek gainetako bertute guztiak ekartzen ditu.
Sokratesen moral intelektualistaren isla ikus daiteke ikuspegi horretan; inork ez du jakinaren gainean gaizki jokatzen. Gizakiak ongia bilatzen du; beraz, jakiten duenean zer den, ongi jokatuko du.
BERTUTEAK ETA HIRI LIBERALAK
Platonen Doktrina Politikoa
Platonen doktrina politikoak arimari eta bertuteari buruzko ikusmoldeak ditu oinarri. Platoni interesatzen zaiona estatuak nolakoak izan beharko luketen zehaztea da. Bere esperientzien garrantzi handia, Greziako agintariei eta herritarrei sumatutako jokaera zantarrengatik, Sokratesen kondenagatik eta Sirakusako espetientziagatik. Estatu guztiak gaizki gobernatuta daudela irizten zuen, eta gobernari-lana egingo zuten agintariek prestakuntza aproposa eta berezia jaso behar zutela. Gogoeta politiko horiek Errepublika liburuan daude bilduta. Polis perfektuan bizi direnentzat bideratu behar den hezkuntzarik egokienaren ildo nagusiak proposatzen ditu.
Zuzentasuna Hiriaren Oinarri
Komunitatearen jatorria eta helburua zuzentasuna da. Zuzentasunik ezean, ez dago elkartean behar bezala bizitzerik. Hirikideak dagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotzen zaienean, orduan gauzatuko da zuzentasuna hirian. Hainbat dira, eta denak oso garrantzitsuak, hirietan sortzen diren egitekoak, nork bere gaitasunen arabera zeregin aproposenak hautatu behar dituelako, kontuan hartuta estatuaren sorburuko xedea ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrizanei erantzutea da.
Bestalde, gizakiek elkarrenganako beharrizana dutenez, elkarkidetzan bizi eta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute. Horrexegatik biltzen dira hiriaren babespean, guztion beharizan ekonomikoak berdintzeko, nork bere abileziak elkartearen zerbitzura jarriz.
Hirian beharrizan berriak sortu ahala, beste lanbide batzuk ere sortuko dira. Halako batean, hiriaren hazkundearen eskutik, ondoko lurraldeak ere indarrez hartu beharko dira. Platonen ustez, gerraren zergatiak ekonomikoak dira.