Platon eta Sokrates: Ezagutza eta Errealitatearen Munduak

Filosofia eta etika3,62 KB

Platonen Filosofiaren Oinarriak: Ezagutza eta Errealitatea

Ezagutza Motak: Doxa (Iritzia) eta Episteme (Zientzia)

Platonek bi mundu bereizten zituen, eta horietako bakoitzari ezagutza mota bat zegokion:

1. Mundu Sentikorra eta Doxa (Iritzia)

Zentzumenen bidez lortzen dugun mundu sentikorra imitazio inperfektua da, ez baita benetako errealitatea. Ezagutza mota hau Doxa (iritzia) da, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Subjektiboa eta erlatiboa.
  • Oinarririk gabekoa.
  • Galderei erantzuten die, baina ez da zergatia azaltzeko gai.

Platonen ustez, ezaugarri hauek kontuan hartuta, ezinezkoa da benetako ezagutza lortzea bide honetatik.

2. Mundu Ulerkorra eta Episteme (Benetako Ezagutza)

Lor dezakegun benetako ezagutza Episteme (zientzia) da, eta arrazoiaren bidez lortzen da. Ezaugarri hauek ditu:

  • Objektiboa eta unibertsala.
  • Fidagarria eta azaltzeko gai da.

Mundu ulerkorra, benetako errealitatea, ezagutu behar da, eta horretarako arrazoia behar da. Ezagutza mota hau politikoek edo agintariek eduki behar dute, iritzi apaletan oinarritutako erabakiak hartu ezin dituztelako. Platonen helburu nagusia, alegia, Hiri Justu bat lortzea zen, eta mundu ulerkorra ezagutzean lortzen da bertutea.

Ideien Teoria (Esentzia Subsistenteak)

Ideiak esentzia subsistenteak eta iraunkorrak dira. Gauza bakoitzari bere izatea ematen diote. Ideiak ez dira adimenaren irudiak; beraz, existitzen dira, ez dute inoren beharrik, eta pentsamenduarekiko independenteak dira.

Bi Munduen Arteko Lotura: Imitazioa eta Parte-hartzea

Bi munduen arteko harremana imitazioaren eta parte-hartzearen bidez azaltzen da. Mundu sentikorreko izakiak badira, Ideien imitazioak edo parte-hartzeak direlako. Adibidez, gauza onak, ederrak eta justuak dira Ongiaren, Edertasunaren eta Justiziaren Ideietatik parte hartzen duten neurrian.

Sokratesen Eragina Platonen Filosofian

Platonek, Sokratesek bezala, bere helburu nagusitzat egia unibertsala eta hiri justua lortzea zuen. Ondo jokatzeko, egia ezagutu behar dugu, eta agintariak jakintsuak izateko, ezagutza ezagutu behar dute.

Metodo Maieutikoa eta Dialektika

Metodo maieutikoaren bidez, dialektikaren (elkarrizketaren) laguntzaz, egia ezagutu dezakegu, pertsonen barruan dagoelako.

“Ezer ez dakidala bakarrik dakit” eta Ironia Maieutikoa

Orakuluak Sokrates zela pertsonarik bertutetsuena pentsatzen zuen, eta Sokratesek ez zuen hori ulertzen. Bere ustez, berak ez zekien ezer, eta horregatik esaten zuen esaldi ospetsu hau: “Ezer ez dakidala bakarrik dakit”.

Azkenean, konturatu zen Sokratesen esaldia zela pertsona bertutetsua bihurtzen zuena, bazekielako ezer ez zekiela, eta horrek bultzatzen zuen jakituria eta ulertzen ez zituen gauzak ezagutzera. Sokratesek ironia erabiltzen zuen solaskideekin elkarrizketa bat izatean, egia unibertsala ezagutzeko. Ezjakituna bezala jokatzen zuen, eta solaskideek azaltzen zizkioten gauzak, amore eman aurretik eta ezer ez zekitela onartu baino lehen.

Kultur Aniztasuna eta Erlatibismo Morala

Sofistek pentsatzen zuten justizia unibertsalik ez zegoela, ikuspuntu subjektiboak zeudela, eta pertsona bakoitzak bere egia unibertsala zuela, denek balio zutela. Kulturaren ikuspuntua oso garrantzitsua zen, eta eragina zuen pertsonengan.

Bestalde, Sokratesek pentsatzen zuen egia unibertsal bat zegoela. Bere ustez, definizio unibertsalak behar ziren egia hori ezagutzeko, erlatibismo moralari aurre eginez.

Deskargatu

PDF Word HTML