Platon eta Aristotelesen filosofia: Errealitatearen ikuspegiak
Platonen ontologia eta ideien mundua
Platonen ontologian, errealitatea bi mundutan banatuta dago: ideien mundua eta mundu fisikoa. Mundu ulergarria osatzen duten ideiek mundu fisikoko gauzen zerizanaren ereduak dira, eta hierarkikoki antolatuta daude. Ongia da garrantzitsuena, ideia guztien artean gorena. Heziketa bitartez egin behar den igoera malkartsuan zehar, iritziak baztertu eta zientzia ezagutzea lortzen duenak gailurrera iritsiko da: ongia ezagutzea lortuko du. Hauek dira, hain zuzen ere, gobernari lana egingo dutenak, hiri zuzentzeko prestakuntza lortu baitute, izatearen goreneko maila eskuratu dute. Azken urratsa ematea lortu dutenez gero, dialektikoak izango dira. Beraz, adimen gaitasun handienekoak agintari izanda eta gainerako gizarte klaseek bere gaitasunen arabera zeregin aproposetan arituz, harmonia eta oreka nagusituko dira hirian. Horrela, Platonek bere helburu nagusia beteko du: hiri perfektua lortuko du. Sokratesek bat zetozen Platonek esandakoarekin. Metodo dialektikoaren aldekoa zen Sokrates. Bere ikasle onena bezala, elkarrizketa bitartez, hasierako jakinezaren aitorpena lortu nahi du, erantzun egokiak lortu arte; definizio aldaezinak eskuratu arte. Biek diote ezagutzea ez dela zerbait berria bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea, eta horretarako ezagutza maila batetik bestera igotzea ezinbestekoa da. Heziketa beharrezkoa da. Beraz, goreneko ongia lortu duenak, hau da, jakintasuna eskuratzea lortu duenak, ezin du nahita txarto jokatu bi filosofo hauen ustez, jada benetako jakinduriaren jabe baita. Intelektualismo moralaren aldekoak dira maisu eta ikasle.
Aristotelesen errealitate bakarra eta zentzumenen garrantzia
Bestalde, Aristoteles ez dago guztiz ados bere maisuak esandakoarekin. Aristotelesentzat errealitate bakarra dago, eta zentzumenen bitartez izakien baitan dauden esentziak eskura daitezke. Ez da errealitatea bi mundutan zertan banatu. Aristotelesek teoria hileformikoaz baliatzen da, hain zuzen ere, mundu sentikorrean dauden aldaketak azaltzeko. Honen arabera, forma eta materia bat egiten dute, errealitate bakarra osatzen dute, formak materia bati era banaezinena lotuta baitaude. Errealitate honen ezagutza, gainera, esperientzia bitartez bereganatuko da, nahiz eta Platonen ustez esperientzia sentikorra guztiz engainagarria izan.
Ondorioak: Idealismoa vs. Arrazionalismoa
Beraz, egia da gobernari izateko prestakuntza berezia jaso behar dela, eta horretarako bidea heziketa dela, baina ez nago guztiz ados Platonek proposatutakoarekin, askotan idealismoa nagusitzen baita bere teorian. Arrazoi hau dela eta, arrazionalagoa iruditzen zait Aristotelesek errealitatearen inguruan aurkeztutako teoria, honek errealitate bakarrean oinarritzen baita. Bestalde, zentzumenei eskaintzen dien garrantziaren aldekoa naiz ere, gure ezagutza prozesuan, zentzumenak adimena bezain funtsezkoak baitira.