Physi eta Nomos: Naturaren eta Kulturaren Arteko Harremana

Filosofia eta etika4,04 KB

PHYSI ETA NOMOS

K.a. V mendeko filosofo greziarrek gizakiak zer garen arrazionalki azaldu nahi izan zutenean, honako bi kontzeptu hauek erabili zituzten: Physi eta Nomos.

Physi

Physi: natura. Batetik, gizakia naturaren parte dela adierazten du. Bestetik, izaki naturalek mugimenduaren eta atsedenaren printzipio bat dutela ondorioztatu zuten. Dinamika propio dute, hau da, bere izateko era. Horregatik gertatzen zaizkie zenbait gauza, eta ez beste zenbait.

Nomos

Nomos: gizarte-araua edo lege juridikoa zentzu mugatuan. Nomosa gizatalde baten sinesmenen multzoa da. Kulturaz arau-, lege-, ohitura-, erritu-, eta portaera-multzoaz ari da. Aintzinako greziarrak ohartu ziren nomosa hitzarmenezkoa dela, herri bakoitzak bere kultura propioa duelako.

Eztabaida Filosofikoa

K.a. V. mendeko eztabaida filosofikoa bi hitz horiek kontrajartzen ardaztu zen. Physia den eredu izaki guztiek egokitu behar luketela uste zuten. Nomosa, berriz, erantzia zen. Jean Jaques Rousseau filosofoak natura eta kultura (physi eta nomos) elkarren aurkakoak direla defendatu zuen. Pentsalari suitzarraren arabera, zientzien, tekniken, arteen eta oro har kulturaren aurrerabideak gizakiaren berezkoena eta egiazkoena galdu eta hutsaldu du. Kulturak gure gaitasun naturalen endekapena eragin du.


NATURA ETA KULTURA GAUR

Gaur egun ez dugu naturaren eta kulturaren arteko lotura lehenago aipatutako moduan ulertzen; eraldaketa hauek:

  • Naturari buruz dugun ezagutza eraketa kulturala da. Naturaren kontzeptuak berak kultura aurresuposatzen du. Kultura lehenagokoa eta funtsezkoa da natura baino.
  • Jada ez dugu naturara jotzen gure arazoen konponbideak bilatzeko; natura ere arazo bilakatu da. Dena den, beharrezkoa da natura zaintzea.
  • Natura ez da jada gida gaitzakeen eredu baliagarria; ekintza-aukera anitz ditugu.
  • Planetako bazter gutxi geratzen dira esplotatzeko eta ekonomikoki ustiatzekoko. Giza arrastoa ia leku guztietan dago, beraz, hitz egin daiteke naturaz zentzu hertsian, edo dena dago kulturak zipriztinduta?


KULTURAREN NOZIOA

Kultura hitza, bi zentzu hauetan erabil daiteke:

  • Zentzu zabalean, gizateriaren ondare sozialaz ari da: gizakiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dugun ezagutza-multzoa. Ezin da kulturarik gabeko gizaki bati buruz hitz egin antropologia kulturalaren ikuspuntutik.
  • Zentzu hertsian, berriz, giza talde bakoitzean, ondare sozialak hartu dituen molde bereziez ari da.

Fenomeno Kulturalaren Bereizgarriak

  • 1. Kultura fenomeno soziala da. Kulturak berezkoa du talde baten osagai komuna izatea, eta hizkuntza bidez irauten du, horrela, identitate indibidual eta kolektibo bat sortzeko.
  • 2. Kulturaren ezaugarria da haien dinamismoa: etengabe aldatzen dira. Aldatzen ez den kultura bat, azkenean desagertu egiten da. Aldaketak taldearen bizimodua errespetatzen dute, eta horrela sortzen dira tradizioak.
  • 3. Hizkuntza kulturalaren funtsezko osagaia da. Humboldten arabera, hizkuntza bakoitza munduaren ikuspegi baten ordezkaria da.
  • 4. Teknika da kulturaren beste oinarrizko osagai bat. Gizakiek ez dugu gorputzean aldaketa garratzitzurik jasaten; natura aldatzen dugu teknikaren bidez.
  • 5. Gizakiaren ezaugarri anatomiko eta fisiologiakoak funtsezko oinarri dira kulturarentzat. Ernaldia laburtzeak eta jaiotzen garenean gure nerbio-sistema hain heldugabea izateak bide egiten diote kulturaren sorkuntzari. Kultura eta natura, elkarren kontra egotetik urrun, osagarriak dira gizakiarengan.
  • 6. Gizakiaren alderdi naturalak, biologikoak, eragina du kulturan baina ez du determinatzen. Kultura baldintza biologiko eta naturaletara egokitzeko modu bat da.

Deskargatu

PDF Word HTML