Pertsiarren Manifestua

Historia5,39 KB

Aurrrean dugun testua, 1814. urtean, Independentzia Gerraren amaitzean eta Fernando VII.aren  itzuleraren ondoren, argitaraturiko testu politikoa da eta, manifestu bat denez publikoa, pertsiarren manifestua izenekoa. Egileak, Fernando VII.rantz zuzentzen diren garai hartako diputatu absolutista multzo bat izan ziren, testuaren bidez Cádizeko Gorteek idatziriko 1812. urteko konstituzioa ezabatu eta absolutismoa berrezarri nahi izan zutenak.

Testua, monarkia absolutua justifikatzeko saiakera bat da, despotismo ilustratuarekin parekatuz, honen berrezarpena eskatzen amaituz, 1812ko konstituzioarekin jaiotako erregimen liberalaren kalterako.

Arazo historikoa, Fernando VII.aren monarkia absolutistaren berrezarpena da, 1812ko Konstituzioaren legedia ezabatuz eta aintzinako erregimenera itzuliz.

Testuan agertzen diren hainbat kontzeptu azpimarratu beharra dago:

-Monarkia absolutua: XVI. eta XVII. mendeen  Europan nagusitu zen sistema politikoa, non erregeari soilik dagokio estatu osoaren aginte osoa, hiru botereak (legegilea, betearazlea eta judiziala) bere esku baitaude, jainkoaren borondatez. Instituzio politiko honetan, beraz, pertsona batek bakarrik gauzatzen du estatuaren burutza eta bere oinordekoei igorriko die dinastia ondoren.

-Cádizko konstituzioa: 1812. urtean Cádiz-en argitaraturiko Espainiako lehen Konstituzioa, zuzendide-estatu batean oinarriturikoa guztiongan boterea duena. Cádizko Gorteetako ordezkariek idatziriko dokumentua da. Pepa izenez ere ezagutu izan da, San José egunean argitaratu izanagatik.

-Gorteak: erdi aro ezkeroztik Iberiar Penintsulako erreinu desberdinak errepresentatzen dituzten gobernu-organo legegileak. Bi ganberaz osatua konstituzio gehienetan, 1812. urtekoan izan ezik, ganbera bakarra baitzegoen.

Napoleonen porrotaren ondoren, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen, 1814. urteko maiatzean. Orduan, Balentzian absolutista batzuen eskutik pertsiarren manifestua jaso eta gero, non liberalek Cádizen aprobatutako guztia ezabatzea eta erregimen zaharrera bueltatzea eskatzen zuten, Fernando VII.ak hau bete zuen balentziako dekretua argitaratuz. Liberalak, beraz, atxilotu edota akabatu zituzten; eta beste hainbat errepresio gogorraren ondorioz, erbestera ihes egin behar izan zuten.



Hortaz, erregimen zaharraren itzulera gauzatu zen. Eta honekin, erregearen babesaz baliatuz, Elizak, aldi liberalaren aurkako gurutzada abiatu eta inkisizioa berrezarri zuen, liberalak salatuz; baino, bere lurrak itzultzeko eskatzean Fernando VII.ak ukatu egin zuen eskaera. Ongasuna erreformatzeko saiakera huts egin zuen, probilegiatuek ez baitzuten nahi zergak ordaindu. Gobernuaren ezintasuna arazo hauek, konpontzeko orduan, lehengo egitura soziala mantentzea saiatuz, monarkia absolutuaren hondamena ekarri zuen.

Honekin batera, liberalek, absolutismoa ezabatu eta konstituzioa berrezartzeko nahian, hainbat estatu kolpe gauzatu zituzten, eta Riegorenaren arrakastaren ondorioz, konstituzioa berriz ezartzea lortu zuten, hirurteko konstituzionala izenarekin ezagutzen dugun garaiari hasiera emanez, non liberalismoaren eta absolutismoaren arteko borrokari hasiera eman zen. Eta bitartean, zenbait hiritan, batzar liberalak sortu ziren.

Garai honek hainbat aldaketa ekarri zituen: inkisizioa desegin zen, Cádizen onartutako sistema fiskala ezarri zen, jaurerriak ezabatu ziren, jesuitak kanporatu ziren eta hainbat eskubide eta askatazun bermatzen zituzten legeak onartu zituzten. Elizak, bere lurren desamortizazioa sufritu zuen eta frainde-ordenak ezabatu ziren. Eraldaketa guzti hauen ondorioz, liberak bi taldetan zatitu ziren. Talde bat Cádizeko gorteetan parte hartu zutenek osatzen zuten, moderatuak zirenak; eta beste taldea, erradikalagoa, Riegoren jarraitzale gazteek. Moderatuek, sufragio zentsitarioa babesten zuten, eta 2 ganbara proposatzen zituzten: bata kongresua eta bestea senatua; subiranotasun nazional erabat mugatua nahi zuten, erregearen papera handitzen zuena. Aurrerakoiek, hau da, progresistek, gizonezkoen sufragio unibertsala, ganbara bakarra eta subiranotasun nazionala aldarrikatzen zuten eta moderatuen aurka agertu ziren.

1821eko udaberrian, boluntario erregentiarrren talde armatu ugari agertu ziren, Fernando VII.aren babesa zutenak. Elizak suspertua, katolizismoa defendatzen baitzuten, matxinadak Nafarroan eta Katalunian hedatu egin ziren; Nafarroan, foruak defendatzeko asmoz.  Liberalak, erradikalizatu eta iraultza hauen aurka agertu ziren, armadaren eta Milizia Nazionalaren laguntzaz. Gatazka hau, gerra zibila ekartzeko zorian egon zen, baino erregeak frantziar armadaren laguntza lortu zuen, honi subiranotasun osoa itzultzeko; liberalek, honen aurrean ezin izan zuten ezer egin eta, ondorioz, Fernando VII.ak hirurteko legeria osoa indargabetu zuen eta absolutismoa berrezarri egin zen, zorigaiztoko hamarkadari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML