Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Berrezarpena

Historia2,81 KB

Pertsiarren Manifestua

Testuinguru Historikoa eta Helburua

Aurrean dugun testu historikoa azalpen-argudiozkoa da. Edukiari dagokionez, politikoa da, eta 1814ko apirilaren 12an idatzi zen Madrilen. Fernando VII.arentzat idatzi bazen ere, publikoa da, manifestua baita. Beraz, hedapen nazionala du, eta talde bat da egilea: Espainiako absolutista batzuk, hain zuzen ere.

Testuak Fernando VII.aren itzulera eskatzen du, eta absolutismoaren ezaugarriak goraipatzen ditu. Hori guztia egiteko, idazleak Pertsiarren metafora erabiltzen du; ondoren, absolutisten aurkezpena, absolutismoaren tradizioa eta Cadizko Konstituzioa azaldu behar dira.

Pertsiarren Metafora

Testuak Pertsiarren tradizio bat azaltzen du: Pertsiar errege bat hiltzen zenean, 12 eguneko anarkia zegoen. Horrela, herritarrek monarkiaren beharra ikusten zuten, batez ere ilustratuek eta iraultzaileek.

Cadizko Konstituzioa eta Fernando VII.aren Itzulera

Hori guztia ulertzeko, lehenik eta behin, zer gertatu zen ikusi behar dugu. 1812an, Cadizen, konstituzio bat aldarrikatu zen Espainian, herrialdea gobernu konstituzional bihurtuz; hau da, erregeak konstituzioaren menpe zegoela onartu behar zuen. Era berean, herritarrek legeak egiteko aukera zutela onartu behar zuen, boto-eskubidea izanez.

Baina 1813ko abenduan, Valençayko Itunaren onarpenarekin, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen, Frantzian gatibu egon ondoren. Erregea iristearekin batera, Cadizko Konstituzioa indargabetu zuen, eta absolutismora itzuli ziren. Une horretan, diputatu absolutistek Pertsiarren Manifestua idatzi zuten, eta hori ikusita, erregeak armada iraultzailearen aurkako diputatuek aurkeztutako idazki publikoa onartu zuen. Horrek, Espainiako estatua, pauso bat emanez, absolutismora itzuli zuen.

Manifestuaren Ondorioak eta Absolutismoaren Berrezarpena

Manifestu hori sinatzean, ez zen bakarrik absolutismoa berrezartzeko erabili, baita Espainiako tradizioa onartzeko ere; hau da, honako hauek berrezarri ziren:

  • Inkisizioa
  • Gremioak
  • Erregimen feudala, non jendeak ez zuen ez boto-eskubiderik ezta libre izateko eskubiderik ere.

Fernando VII.a ez zegoen bakarrik absolutismoa defendatzen, Europako hainbat herrialdek Aliantza Santua sortu baitzuten. Aliantza Santuak absolutismotik aldentzen ziren herrialdeetan esku hartzen zuen, gerra bidez, Errusiarekin, Austriarekin eta Prusiarekin batera.

Hori ikusita, hainbat pertsona erbesteratu egin ziren.

Amaiera

Horrek, Gortean, gauza txar asko ekarri zituen; hurrengo urteak Espainiak izandako urte nahasienak izan ziren. Esan dezakegu ez zela ideia ona izan hori gertatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML