Persiarren Manifestua: Analisia eta Testuinguru Historikoa
Pertsiarren Manifestua: Sailkapena
- Oinarrizko iturri historikoa da. Edukiaren arabera politikoa da, eta formaren arabera gutun bidezkoa.
- Egileak taldekoak dira: Cadizko Gorteetako diputatu absolutistek idatzi zuten.
- Hasieran testu pribatua zen, Fernando VII.ari bidalia, baina gero publiko egin zen herriak irakur zezan. Nazio mailakoa zen.
- Helburua Antzinako Erregimena berrezartzea eta Cadizko Gorteetako legedia indargabetzea zen.
- 1814ko apirilaren 12an idatzi zen Madrilen. Frantziarrak Espainiatik bota zituztenean, Gorteak Madrilera mugitu ziren eta Fernando VII.a Espainiako tronura itzuli zen. Bere erregealdiak (1814-1833) hiru etapa izan zituen: Seiurteko absolutista, Hirurteko Liberala eta Hamarkada Absolutista.
Analisia
Ideia nagusia Konstituzioaren printzipioak eta Cadizko Gorteetako dekretuak abolitzea eta monarkia absolutua ezartzea da. Lehen paragrafoan Espainiako egoera Persiarren egoerarekin konparatzen dute. Persiarrek erregea hiltzean, hurrengoa aukeratu arte anarkia ezartzen zela azaltzen dute. Bigarren paragrafoan monarkia absolutua gobernu ideala dela eta herriaren interesekoa dela azaltzen dute. Hirugarren paragrafoan lehen aipatutako ideia nagusia azaltzen da, hau da, absolutisten helburua: Konstituzioaren printzipioak eta Cadizen xedatutako dekretuak bertan behera uztea eta, horrela, monarkia absolutua ezartzea.
Hitz bereziak
- Monarkia absolutua:
- Frantziaren menpeko gobernu batetik zetozen diputatu batzuek erregeak botere absolutua izatea nahi zuten. XVIII. eta XIX. mendetako gobernu mota nagusiena zen.
- Konstituzioa:
- Erregimen liberalaren estatuaren lege gorena. Testuan Cadizko Konstituzioari egiten dio erreferentzia.
Testuingurua
Valençayko Ituna sinatu ondoren, Independentzia Gerra amaitu zen eta Fernando VII.a Espainiako tronura itzuli zen. Tronura itzultzean, Konstituzioa ezarrita zegoen eta zin egin behar izan zion. Cadizko Gorteetako diputatu absolutistek Persiarren Manifestua idatzi zioten Fernandori. Horren ondoren, Fernandok Valentziako Dekretua eman zuen eta estatu-kolpea jo zuen botere absolutua berreskuratzeko. Monarkia absolutua berrezarri zen eta Cadizko Gorteetako legeak indargabetu zituen. Espainiako erregeak errepresio handia ezarri zuen eta liberalak erbesteratu behar izan zuten. Espainiaren ogasuna krisian zegoen eta ezinbestekoa zen errege-ogasuna erreformatzea.
Pronuntziamendu militarren segida luze bat hasi zen, eta Rafael de Riego jeneralaren pronuntziamenduari esker, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioari zin egin behar izan zion. Horrela, Hirurteko Liberala hasi zen. Hirurteko Liberalak Antzinako Erregimenarekin amaitu zuen eta Cadizko Gorteetako legeak berreskuratzeko legegintza lana hasi zen. Gobernu liberala ezarri zen eta askatasun politikoen sistema bat garatu zen. Liberalek foru-sistema kendu nahi zuten, eta gerrillak gobernuaren kontra altxatu ziren. Gobernua krisian zegoen eta absolutismoa Europa osoan zabalduta zegoen. Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion, eta Frantziak San Luisen Ehun Mila Semeak bidali zituen Espainiara. Horrela, Fernando VII.ak botere absolutua berrezarri zuen.
Hamarkada Absolutista hasi zen eta Antzinako Erregimenaren legedia berrezarri zen. Hamarkada Absolutistaren amaieran, Fernando VII.ak Berrespen Pragmatikoa egin zuen eta Lege Salikoa baliogabetu zuen, bere alaba Isabel II.ak tronua hartu ahal izateko. Horrek absolutismoa erradikalizatu zuen, hau da, Karlos V.aren tronua hartzearen aldekoak Fernandoren kontra jarri ziren eta horrela hasi zen Lehen Karlistaldia.