Paleolitoa Nafarroan: Historia, Ezaugarriak eta Artea
Paleolitoa: Harri Aroaren Hasiera
Paleolitoa harri aroaren aldirik luzeena da (bizpairu milioi urte gutxi gorabehera).
Behe Paleolitoa
Garai honetan, gizakiak harrizko eta hezurrezko lanabesak lantzen zituen. Klan txikietan antolatzetik, ehiztari-taldeetan antolatzera pasa ziren (harrapariak eta nomadak). Elikagaiak ehizatik, arrantzatik eta basoko fruituetatik lortzen zituzten; baliabideak agortzean, beste leku batera mugitzen ziren.
Nafarroan, K.A. 200.000 eta 8.000 bitartean, klima leuna eta hezea zen. Zuhaitz gutxi zeuden, batez ere belarkiak. Faunari dagokionez, belarjaleak, haragijaleak eta sarraskijaleak zeuden. Neandertalak, talde txikietan, Ebro haranetik jaitsi ziren eta, azkenean, desagertu egin ziren (Ega, Arga, Aragoi, Irati ibaietan eta Urbasa mendian harrizko lanabesak, aurpegibiko aizkorak eta harri kozkorrak aurkitu dira).
Erdi Paleolitoa (K.A. 75.000-35.000)
Aldi glaziarra egon zen, tenperatura oso baxuekin eta zelaiak tundraz beteta. Neandertala, txikia baina sendoa, ehiztaria zen. Kanpamentuetan antolatzen ziren eta ehiztatutakoa elikatzeko, janzteko eta tresnak egiteko erabiltzen zuten. Harrizko lanabesak perfekzionatu zituzten, mota gehiago eta txikiagoak eginez. Sua aurkitzeak izugarrizko aldaketa ekarri zuen. Nafarroan ez dira garai honetako gizakien hondarrak aurkitu.
Goi Paleolitoa (K.A. 35.000-11.000)
Bi arraza biziraun zuten: Neandertala (azkenean desagertuko zena) eta Cromagnon (Pirinioan eta inguruko mendietan finkatu zena). Gaur egungo gizakiaren antzekoa zen, garun garatua zuen, jantziak egiten zituen eta helburu erlijioso, erritual eta mitikoak zituen. Kobazuloetan bizi ziren eta labar-artean aurrerapenak ekarri zituzten.
Lanabesak eta Artea
- Lanabesak: Koskobilon, Zatoian, Urdazurin, Ultzaman eta Etxaurin aurkitu dira.
- Higikorra: Euskarri batean landu eta leku batetik bestera mugi daitekeen edozein objekturi esaten zaio (Urbasan, Abauntzen eta Zatoian aurkituak).
- Labar-artea: Leizeetan egindako margoak dira, normalean animalia basatiak irudikatzen dituztenak; ehizarekin lotutako errito espiritualak egiten zituzten. Nafarroan, soilik Alkerdin aurkitu da pintura multzo bat.