Osasun-dokumentazioa eta dokumentu-kudeaketa

Psikologia eta soziologia3,03 KB

1. Dokumentu klinikoak

1.- Dokumentu klinikoak, zeri buruzkoak dira? Horien artean, zein da adibiderik argiena? Zer informazio du?

Pazientearen osasunarekin eta jasotzen duen arretarekin lotuta daude. Adibiderik argiena historia klinikoa da. Bertan anamnesia, azterketak, probak, diagnostikoak, tratamenduak, ebakuntzak eta pronostikoak jasotzen dira.

2. Osasun-dokumentu administratiboak

2.- Zer dira osasun-dokumentu administratiboak? Zer lau bloketan sailkatzen dira dokumentu horiek?

Osasun-zentroaren kudeaketa eta funtzionamendurako erabiltzen diren dokumentuak dira. Lau bloketan sailkatzen dira:

  1. Pazienteak: ospitaleratzeak, lekualdatzeak, altak eta heriotzak.
  2. Baliabide materialen dokumentuak: materialaren inbentarioa eta kontrola.
  3. Giza baliabideen dokumentuak: langileak, txandak, zereginak, oporrak…
  4. Pazienteen beharrei erantzuteko dokumentuak: itxaron-zerrendak.

3. Dokumentu mediku-legalak

3.- Zer dira dokumentu mediku-legalak? Adibide bat jarri.

Dokumentu mediku-legalak osasun-arretarekin lotutako alderdi legalak edo juridikoak jasotzen dituzten dokumentuak dira. Adibidez: lesio-partea, heriotza-akta edo baimen informatua.

4. Dokumentuak kudeatzeko sistema

4.- Zein da dokumentuak kudeatzeko sistema bat izatearen helburua? Zeintzuk dira sistema horietan kontuan hartzen diren prozesuak?

Helburua dokumentuak modu ordenatu eta eraginkorrean gordetzea eta kudeatzea da, informazioa azkar aurkitu eta erabiltzeko. Kontuan hartzen diren prozesuak honako hauek dira:

  • Sortzea: Osasun-informazioa sortzea, atzematea eta baliozkotzea.
  • Erregistroa: Dokumentu sanitarioen identifikazioa eta deskribapena.
  • Sailkapena: Dokumentuak multzo edo segidetan antolatzea.
  • Biltegiratzea: Dokumentuak leku seguru batean zaintzea.
  • Sarbidea: Baimendutako erabiltzaileek dokumentuak kontsultatzea.
  • Kontserbatzea: Dokumentuak denboran zehar mantentzea, haien osotasuna, erabilgarritasuna eta irakurgarritasuna bermatuz.
  • Azken xedapena: Dokumentuak behar ez direnean, eliminatzea.

5. Dokumentu-sistemako erabiltzaileak

5.- Zer erabiltzaile mota izan dezakete dokumentuak kudeatzeko sistemaren barruan dauden dokumentuek? Horietako bakoitzaren bi adibide jarri.

Bi erabiltzaile mota daude: barneko erabiltzaileak eta kanpoko erabiltzaileak:

  • Barnekoak: Osasun-zentroaren barruan lan egiten duten edo sistemaren barruan dauden pertsonak dira. Adibidez: medikuak eta erizainak, edo ospitaleko kudeatzaileak.
  • Kanpokoak: Osasun-zentrotik kanpo dauden baina informazio hori behar duten erabiltzaileak dira. Adibidez: erakunde publikoak, eta pazienteak zein senideak.

Deskargatu

PDF Word HTML