Ondorengotza gerra (1700–1714)
1. Ondorengotza gerra (1700–1714)
Karlos II.a oinordekorik gabe hil zen, eta horrek eragindako gatazkak 1700etik 1714ra iraun zuten. Austriar etxeko Karlos II.ak seme-alabarik ez zuenez, Frantziako Borboi Felipe Anjoukoari (Felipe V.) utzi zion koroa. Honek, Espainiako koroa jasotzeaz gain, Frantziako koroa ere izateko aukera handiak zituen; horrek oso bloke indartsua eratzea zekarren, eta, beraz, Austria Espainiako koroa erreklamatu zuen (Karlos II.a austriarrekoa zelako).
Aliantzak eta taldeen banaketa:
- Karlos artxidukearen alde: Erresuma Batua, Prusia, Savoia, Portugal eta Aragoia.
- Felipe V.arekin: Frantzia eta Gaztela.
Baina 1711n Karlos artxidukeak Austriako koroa lortu zuen, eta horren ondorioz Erresuma Batua, Prusia, Savoia, Portugal eta Aragoia Austriarekin aliantza apurtu zuten. Ondorioz, Utrechteko Ituna eta Rastatt-eko Bakea sinatu ziren gerra amaitzeko. Aldi berean, Felipe V.ak uko egin zion Frantziako koroari.
Ondoren, Espainiak Europan zituen lurrak galdu zituen eta austriarrek eskuratu zituzten. Erresuma Batua munduko itsas-potentzia nagusi bilakatu zen; gainera, Menorca eta Gibraltar bereganatu zituen. Azkenik, Europan oreka politikoa ezarri zen. Felipe V.ak Aragoiko foruak kendu zituen, Karlos artxidukearen alde egoteagatik. Valentzia, Katalunia eta Aragoia Felipe V.aren aurka zeuden.
2. Borboien neurriak zentralizaziora
Dinastia berrian, jatorri frantsesa zuena Felipe V.ak absolutismorantz jo nahi izan zuen. Horretarako, hainbat neurri hartu zituen:
- Militarrak profesionalizatu: armada profesionalagoa osatu zen.
- Zerga-bilketa erreformatu: diru-sarrerak handitzeko neurriak hartu ziren.
- Administrazioa profesionalizatu: administrazio-buruak erregearen konfiantzazkoak izateaz gain, ikasketadunak izan behar ziren.
- Planta berriko dekretuak aplikatuz, Aragoiko foruak desagerrarazi eta Gaztelako legearen menpe jarri zituzten.
- Probintzien banaketa berria: probintzia bakoitzean erregearen konfiantzako kapitain jeneral bat jarri zen.
- Eliza erregearen menpe jarri: eliza beste erakunde moduan tratatu zuten, eta erlijioari dagokion boterea ere erregearen esku geratu zen; modu batean esanda, jaun eta jabe izan nahi zuten.
Orokorrean, Borboiek zentralizazio eta absolutismo-politika bultzatu zuten Espainian, helburu nagusi moduan gobernuaren kontrola eta diru-sarrerak areagotzea zuten.