Nutrizioa eta izaki bizidunen antolaketa-mailak
Nutrizio-aparatuak
Nutrizioaren bidez, organismoek mantenugaiak bereganatzen eta erabiltzen dituzte, egoera funtzional ezin hobean egoteko. Nutrizioan zenbait aparatu aritzen dira lanean:
- Digestio-aparatua
- Arnas-aparatua
- Zirkulazio-aparatua
- Iraitz-aparatua
Prozesu hau nerbio- eta hormona-sistemek kontrolatzen dute.
Nutrizio-aparatuen funtzioak
- Digestio-aparatua:
- Elikagaiak digeritzea eta substantzia soilago bihurtzea da.
- Arnas-aparatua:
- Oxigenoa lortu eta karbono dioxidoa kanporatzea.
- Zirkulazio-aparatua:
- Odolaren bidez, oxigenoa eta elikagaien substantzia baliagarriak gure gorputzeko zeluletara garraiatzen ditu.
- Iraitz-aparatua:
- Odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzen ditu.
Digestio-aparatua
Digestio-aparatuak elikagaiak mantenugai bilakatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu.
Digestio-aparatuaren atalak
- Ahoa:
- Elikagaiak digestio-hodira sartzeko barrunbea da.
- Faringea:
- Digestio-aparatuaren eta arnas-aparatuaren hodia da.
- Hestegorria:
- 25 cm luze den hodia da, toraxean barrena jaisten dena.
- Urdaila:
- Digestio-hodiaren zabalgunea da eta sabelean dago.
- Heste meharra:
- Sei metro inguruko hodia da.
- Heste lodia:
- Digestio-hodiaren azken zatia da; 1.5 m ingurukoa. U letraren itxura du eta heste itsua, kolona eta ondestea ditu.
Nutrizioaren helburua eta prozesua
Helburua
Elikagaietan dauden nutrienteak lortzea eta erabiltzea, materia eta energia eskuratzeko.
Oharra: Arnasketa zelularra
Arnasketa zelularrean glukosa eta oxigenoa erabiltzen dira, eta karbono dioxidoa, ura eta energia lortzen dira. Arnasketa zelularra zelula guztietan gertatzen da.
Substantzien zirkulazioa nutrizio-prozesuan
- Digestio-aparatuan elikagaiak eta ura sartzen dira.
- Digestio-aparatutik gorotzak irteten dira.
- Digestio-aparatutik zirkulazio-aparatura mantenugaiak eta ura doaz.
- Zirkulazio-aparatutik iraitz-aparatura ura eta hondakin batzuk doaz.
- Iraitz-aparatutik gernua irteten da.
- Arnas-aparatuan oxigeno asko duen airea (gasen nahastea) sartzen da.
- Arnas-aparatutik karbono dioxido asko duen airea (gasen nahastea) irteten da.
- Arnas-aparatutik zirkulazio-aparatura oxigenoa doa.
- Zirkulazio-aparatutik arnas-aparatura karbono dioxidoa eta ura doaz.
- Zirkulazio-aparatutik zeluletara mantenugaiak eta oxigenoa doaz.
- Zeluletatik zirkulazio-aparatura karbono dioxidoa, ura eta hondakin batzuk doaz.
Naturaren konplexutasun-mailak
Naturaren konplexutasuna bi mailatan banatzen da:
- Abiotikoak
- Biotikoak
Maila abiotikoak
- Maila subatomikoa:
- Elementuaren zatirik txikiena.
- Maila atomikoa:
- Elementu kimiko baten parterik txikienak.
- Maila molekularra:
- Bi atomo edo gehiagoren lotura kimikoak: O2, CaCO3 (karbonatoa), glukosa (C6H12O6).
Maila molekularraren azpiatalak
- Makromolekulak:
- Oso molekula handiak dira, adibidez, proteinak eta gantzak.
- Supramolekulak:
- Zenbait molekulak osatzen dituzte. Adibidez, gluzidoak eta proteinak elkartzean glukoproteinak sortzen dira.
- Organulu zelularrak:
- Zenbait konplexu supramolekularrek osatzen dituzte. Izaera propioa badute ere, ezin dira izaki biziduntzat hartu, ez baitituzte beren nutrizio-, erlazio- eta ugalketa-ezaugarriak betetzen. Zelularen barruan daude.
Adibideak: mitokondriak, peroxisomak, erretikulu endoplasmatikoa, etab.
Maila biotikoak
Atomoa → Molekula → Makromolekula → Organulua → Zelula → Ehuna → Organoa → Aparatua → Organismoa
Zirkulazio-aparatua
Arteriak eta zainak
Heste meharrean elikagaietatik lortu diren molekula sinpleak heste meharreko paretak zeharkatzen dituzte eta odolera pasatzen dira. Odolak molekula sinple horiek zelula guztietara garraiatuko ditu.
Metabolismo zelularra
Zeluletan gertatzen diren erreakzio guztien multzoa da metabolismoa.
Erreakzio horietan energia eta materialak lortzen dira.
Nutrizioaren helburua metabolismoa egin ahal izatea da.
Metabolismoan bi motatako erreakzioak daude:
- Katabolismoa:
- Erreakzio hauetan molekula konplexuetatik molekula sinpleak lortzen dira eta energia askatzen da.
- Anabolismoa:
- Erreakzio hauetan molekula sinpleetatik molekula konplexuak lortzen dira eta erreakzio hauek gertatzeko energia behar da.
Arnasketa zelularra
Arnasketa zelularra erreakzio kataboliko bat da. Arnasketa zelularrean glukosatik, oxigenoa erabiliz, ura, karbono dioxidoa eta energia lortzen dira.
Erreakzio anabolikoen bidez gure gorputzeko zelulek behar dituzten materialak eratzen dira.
Iraitz-aparatuaren funtzioa
Hondakin horiek zeluletatik odolera pasatuko dira. Odolak hondakin horiek iraitz-aparatura garraiatuko ditu eta iraitz-aparatuak hondakin horiek uretan disolbatuta kanporatuko ditu, gernuaren bidez.
Iraitz-aparatuaren atalak
Giltzurrunak → Ureterrak → Gernu-maskuria → Uretra