Neoklasizismoa: Arrazoiaren eta Klasizismoaren Itzulera

Arteak eta humanitateak2,26 KB

Eskultura Neoklasikoa

I. XVIII. mendea: Bi mundu kontrajarrien arteko gurutze-bidea

Estetika barroko-rokokoak, faltsukeriaren eta gehiegikeriaren sinonimoak, Antzinako Erregimeneko klase dominatzailearekin egiten zuen bat, ilustratuen aburuz; aitzitik, kultura klasikoak ekonomikoki eta sozialki indartzen zihoan klase burgesaren ikuspegia erakusten zuen, eta jarrera etikoa eta pentsamolde arrazionala balioesten zituen. Arrazoi kartesiarra oinarri hartu zuen neoklasizismoa lehen arte mota izan zen, Antzinate klasikoa ezkero, arkitektura zibila garatzen.

II. Ilustrazioaren pentsamoldearen eragina

Neoklasizismo hitzak klasizismo berria esan nahi du. Jakina da artista neoklasikoek Antzinateko Greziako nahiz Erromako forma klasikoetara jo zutela eredu artistiko bila. Horren zergatia Ilustrazioak eragin zuen ikuspegiaren aldaketan datza, pentsalari ilustratuek uste baitzuten Erdi Aroko artea, alegia, erromanikoa, gotikoa edota barrokoa, balio erlijiosoen edota politikoen esanetara egon zirela, eta beraz, ez zirela egokienak gizarte aske batentzat. Horretaz gainera, Neoklasizismoa espiritu arrazionalistarekin hertsiki loturik garatu zen; espiritu horrek filosofia, zientziak eta beste jakintza batzuen garapena mamitu eta sustraitu zituen.

III. Neoklasizismoaren printzipioak

  1. Antzinate klasikoa hartu zuten gizarte berriaren eredu bezala (anti-rokoko), eredu etikoak eta arrazoia balio nagusi bezala bertatik hartzen zutelarik.
  2. Arrazoi kartesiarra hartu zuen oinarri bezala (bokazio unibertsala).
  3. Barroko-rokokoari zegozkion balio estetikoen aurrean, estetika neoklasikoak honako balio hauek goretsi zituen: lerro zuzena, kurbaren ordez; soiltasuna, konplexutasunaren ordez; arrazoia, emozioaren ordez.
  4. Obra neoklasikoei ordena, harmonia, proportzionaltasuna eta hoztasuna darizkie. Printzipio berri hauekin, Iraultzarekin batera sortu zen gizarte berriaren artea irudikatzea lortu zuten.

IV. Neoklasizismoaren hedapena

  1. Piranesi (grabatuak).
  2. Ponpeia eta Herkulano (aurkikuntza arkeologikoak).
  3. Winckelmann eta Mengs (idazleak).
  4. Arte-akademiak (Gobernu ilustratuek jarritako erakundeak, arau neoklasikoak bideratzeko).

Deskargatu

PDF Word HTML