Nekazaritza eta Abeltzaintza: Mota, Ezaugarri eta Eraginak

Geografia3,87 KB

Nekazaritzan Eragiten Duten Giza Faktoreak

  • Biztanleriaren bolumena: Gero eta jende gehiago elikatu, orduan eta lur gehiago landatu behar da.
  • Nekazaritza teknikak.
  • Ekoizpenaren helburua: Iraupenerako nekazaritzan, ekoizpena autokontsumorako da; merkatuko nekazaritzan, berriz, saltzeko.
  • Globalizazioa.
  • Nekazaritza-politikak: Gobernuek erabateko eragina dute nekazaritzan, zenbait neurri ezartzeko ahalmena baitute.
  • Ingurumen politikak: Ingurumena ondatu gabe.

Merkatuko Nekazaritzaren Ezaugarriak

  • Ekoizpena salduz ahalik eta etekin handiena lortzea da helburu nagusia.
  • Ekoizpenaren espezializazioa.
  • Landako lanen mekanizazioa.
  • Laborantza teknika modernoen aplikazioa.

Nekazaritza Tradizionala

Nekazaritza tradizionalean, nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte eta familiaren mantenua eskuratzeko lantzen dituzte lurrak.

Nekazaritza Tradizionalaren Ezaugarriak

  • Iraupeneko nekazaritza da, jabetza txikietan egiten dena.
  • Zenbait produktu hazten dituzte aldi berean (polilaborantza).
  • Nekazaritza lanak oso neketsuak dira, eskuz egin eta teknika nahiz lanabes oso oinarrizkoak erabiltzen baitira.
  • Faktore fisikoek eragin izugarria dute.

Sailetako Nekazaritza

Sailak nekazaritza-ustiategi mota bat dira.

Sailetako Nekazaritzaren Ezaugarriak

  • Merkatuko nekazaritza da, esportaziorako, hain zuzen.
  • Oro har, jabetza handietan egiten da.
  • Diru asko inbertitzen da.
  • Produktu bakar bat landu (monolaborantza).
  • Langile ugari behar dira.
  • Produktibitate handia da.

Sailetako Nekazaritzaren Arazoak

  • Etekin ekonomikoak atzerriko enpresek eskuratzen dituzte, batez ere.
  • Zenbait herrialdek elikagaiak inportatu behar izaten dituzte.
  • Oso ustiapen intentsiboa egiten da, eta horrek ingurumen-inpaktu handiak eragiten ditu.

Abeltzaintza

Abeltzaintzan animaliak hazten dira, haien haragia, esnea, larrua eta beste produktu batzuk lortzeko. Azienda gehienak behiak, ardiak, txerriak eta hegaztiak dira.

Abeltzaintza Estentsiboa

Herrialde garatuetan nahiz garapen bidean dauden herrialdeetan egiten da. Ustiategi handietan egiten da, eta abereak bazkaleku naturaletan bazkatzen dira. Ez dago elikagaietan eta abarrean asko inbertitu beharrik, baina produktibitatea txikia da.

Abeltzaintza Intentsiboa

Abeltzaintza industriala ere deitua, herrialde garatuetan egiten da. Espezializatutako ustiategietan egiten da, eta diru asko inbertitu behar da, baina produktibitate handia lortzen da. Ukuiluko abeltzaintzan, animaliak ukuiluetan hazten eta kontrolatzen dira. Ekoizpen guztia merkaturako izaten da.

Baso Ustiapena

Baso ustiapena basoen aprobetxamendu ekonomikoari esaten zaio.

Baserri-Paisaia Zehazten Duten Nekazaritza-Elementuak

Lur-Sailak

Baserri-ustiategiak lur-sail batez edo hainbatez osatuta egon daitezke. Lur-sailek hesirik ez badute, sail irekia edo openfield deitzen zaio paisaiari; bide-sare baten bidez komunikatutako lur-sail hesituak, berriz, sail txikia edo bocage.

Laborantza-Sistema

Nekazaritza intentsiboan, lurra ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izaten da. Nekazaritza estentsiboan, lur-sailak ez dira guztiz ustiatzen, zati bat lurgorri uzten baita.

Laboreen Aniztasuna

Ustiategi berean zenbait landare-espezie hazten badira, polilaborantza deitzen zaio. 10 hektarea baino gutxiagoko ustiategiak minifundioak dira. Produktu bakar bat hazten bada, monolaborantza deitzen zaio. 100 hektarea baino gehiagokoak, berriz, latifundioak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML