Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Faktoreak eta Egitura

Geografia2,68 KB

Gaia: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza

Nekazaritza-guneak baldintzatzen dituzten faktoreak:

Faktore Fisikoak

Faktore fisikoak erliebea, klima eta lurzorua dira. Klima da garrantzitsuena, lurraldearen zati handian prezipitazioak urriak eta irregularrak direlako, eta ekaitzak eta txingorra nahiko ohikoak direlako. Tenperaturetan egoerak muturrekoak dira eta idortasuna nahiko handia da.

Giza Faktoreak

Landako Biztanleria

a) Nekazaritza jardueretan okupatutako biztanleria urria eta zaharra da. Landa-inguruko biztanleriaren zahartzea handiagoa da Iberiar penintsularen barrualdeko autonomia-erkidegoetan. Egoera horren arrazoi nagusia gertatu zen nekazari-exodoa izan da. Izan ere, nekazaritza-eginkizunak mekanizatu egin ziren, eta industriak eta hiriko zerbitzuek biztanleak erakarri zituzten.

b) 1990tik aurrera, nagusi diren joera demografikoak bikoitzak dira:

  • Beharrizan handiena duten landa-inguruetan demografiak behera egiten eta zahartzen jarraitu du.
  • Landa-inguru dinamikoenak nolabait berreskuratu eta gaztetu egin dira. Izan ere, inmigranteak ezarri dira nekazaritza-eginkizunak egiteko.

Nekazaritza-Ustiategiak

a) Nekazaritza-espazioa lursailetan eta nekazaritza-ustiategietan antolatzen da:

Lursailak muga zehatzak dituzten lurrak dira, eta jabe batenak izaten dira. Ustiategiak nekazaritza-ekoizle batek landutako lursailen multzoa dira, bata bestetik bananduta egon zein ez.

b) Oraintsuko aldaketak neurri fisiko eta edukitza-erregimenaren ingurukoak izan dira. Tamaina fisikoei daokienez txikiak (10 ha baino txikiagoak) eta handiak (100 ha baino handiagoak) daude, baina gaur egun ustiategien kopuruak behera egin du.

Edukitza-erregimena lurraren gaineko jabetza maila da. Edukitza zuzenean, jabea eta nekazaritza-ustiatzailea pertsona bera dira. Zeharkako edukitzan, jabeak lurraren ustiapena beste pertsona bati lagatzen dio uztaren ehuneko bat ordaintzearen truke.

Nekazaritza Teknikak eta Sistemak

Aldaketa teknikoei dagokienez, aurrerapenak gertatu dira, besteak beste, eginkizunak mekanizatzea, haziak eta abere-arrazak genetikoki hautatzea, eta ongarri kimikoak eta produktu fitosanitarioak erabiltzea.

Nekazaritza-sistemetan izandako aldaketen eraginez, ekoizpena intentsibo bihurtu da eta horrekin batera etekinak handiagotu dira.

Nekazaritza-Egitura eta Aldaketak

a) Nekazaritza eskualde bakoitzeko produkturik onenetan espezializatzen da.

b) Laborantzak teknika modernoak gehitzen ditu: Hautatutako haziak eta laborantza transgenikoak erabiltzen dira, pestiziden eta ongarrien kontsumoak gora egin du, makineriaren erabilerak gora egin du.

Deskargatu

PDF Word HTML