Nazioarteko merkataritza eta ordainketa-balantza: oinarriak eta truke-tasak
Herrialde batzuekin merkataritzan aritzeko arrazoia: herrialdeak berak ez dituen ondasunak eta zerbitzuak lortzea da.
Ekoizpen-kostuak eta teknologia
Ekoizpen-kostuek eragin erabakigarria dute ondasunen eta zerbitzuen salmentarako ezarritako prezioetan, eta bi faktore hauen araberakoak dira: zer ekoizpen bitarteko dauden eta zer teknologia erabiltzen den.
Kokapen industriala Espainian
XX. mendearen erdialdean, automobilgintza-enpresek, Europako merkatuaren barnean, Espainia aukeratu zuten beren fabrikak ezartzeko, bertako eskulanaren kostua Europako baxuenetakoa zelako.
Gaur egun gure lanaren kostuak Europako beste leku batzuetakoekin parekatu direnez, enpresa multinazional asko fabrikak Asiara edo Ekialdeko Europara eramaten ari dira, eskulana merkeagoa delako.
Inportazioak eta eskaintza
Herrialde bakoitzak, bere ezaugarri sozial eta ekonomikoen arabera, bertako ekoizpenak ase ezin dituen ondasunak inportatzen ditu, bai ondasun horiek ez dituelako, bai eskaintza nahikoa ez delako.
Espainiako zine-aretoetan ikusten diren filmen %90 estatubatuarra da.
Aduana-lurraldea eta lanaren banaketa
Aduana-lurraldea salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da, eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten.
Adam Smithek: "Edozein familiabururen arauak hau izan behar du: ez saiatzea inoiz etxean ezer egiten, hori egitea erostea baino gehiago kostatuko bazaio."
Jostunak ez ditu bere zapatak fabrikatzen; zapatariari erosten dizkio.
Trukearen alderdi onuragarriena da aukera ematen duela lana banatzeko eta, beraz, herrialdeak ondasun eta zerbitzu jakin batzuk ekoizten espezializatzeko, horrek efizientzia handitzea dakar eta.
Espezializatzea soilik ez da nahikoa; beharrezkoa da hori zentzuz egitea ere.
Abantaila konparatiboaren teoria
Nazioarteko merkataritzaren bidez herrialdeek etekinak lortzeko, aukera-kostua aintzat hartuta beste herrialdeekiko merkataritzan abantaila emango diena soilik ekoitzi behar dute.
Abantaila konparatiboaren teoriak dio nazioarteko merkatuan ahalik eta modurik onenean truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen direla herrialdeak.
Egungo ekonomia globalizatuan, merkataritza askeak aukera eman du herrialdeen arteko merkataritzak oztoporik ez izateko, eta horrek abantaila konparatiboaren teoria gauzatzen du.
Protekzionismoa
Protekzionismoa esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari.
Elkartrukeko erlazioa
Elkartrukeko erlazioa herrialde jakin batek merkataritza egiten duen herrialdeekiko duen posizio erlatiboa da. Aldi jakin batean (eskuarki, urtebete) erlazio horrek hobera edo okerrera egin duen jakiteko, hau egiten da: inportatutako produktuen prezioaren aldaketa esportatutako produktuen prezioaren aldaketarekin konparatu.
Ordainketa-balantza
Ordainketa-balantza kontabilitate-dokumentu bat da, herrialde baten eta munduko gainerako herrialdeen artean aldi jakin batean -eskuarki, urtebete- izandako ekonomia transakzioak erregistratzen dituena.
Bi kontu-saileko teknika transakzio guztiak bi aldiz idaztean datzan sistema bat da: batetik, jasotako edo emandako salgaiaren balioa idazten da, eta bestetik, emandako edo jasotako dirua.
Dibisak eta truke-tasak
Nazioarteko merkataritza dibisak erabiliz egiten da. Dibisa esaten zaio herrialdeko bertakoa ez den diruari. Adibidez, libera dibisa bat izango da Ameriketako Estatu Batuetan, baina ez Erresuma Batuan, eta alderantziz gertatzen da dolarrarekin.
Dibisa baten truke-tasak dibisa horrek beste batekiko duen prezioa adierazten du.
Truke-tasaren eraginak
Inflazio-tasa. Herrialde batean inflazioak gora egiten badu, baina ez gainerako herrialdeetan, herrialde horretako prezioak igo egiten dira eta esportazioak murrizten dira; hortaz, herrialde horretako monetaren eskari txikiagoa dago.
Diruaren prezioa. Finantza-bitartekariek gordailuak dibisa jakin batekin ordaintzen dituztenean interes-tasa igotzen bada, moneta hori erakargarriagoa da atzerriko inbertitzaileentzat; beraz, haren eskaria igotzearekin batera, haren balioa ere igotzen da, eta hortaz, haren truke-tasa jaitsi egiten da.
Balio-irabazteen edo balio-galeren aurreikuspenak. Etorkizunari begira sortutako espektatibek ere eragina dute truke-tasan. Moneta jakin batek balioa galtzeko joera badu edo egoera ekonomikoa okertzen ari bada, ekonomia-eragileek berehala trukatu nahi izaten dute moneta hori, balioa galdu aurretik. Horretarako, merkatuan eskaintzen dute, beste moneta indartsuago batzuen truke.
Moneta-gaietako agintarien jarduna. Banku zentralek, beren helburuak lortzeko, edo muturreko gorabeherarik ez sortzeko, truke-tasen merkatuan esku hartzen dute, eta beren moneta saldu edo erosi egiten dute.
Moneta-sistemak
Moneta-sistemak truke-tasak ezartzeko sistemak dira; hau da, dibisen kotizazioa edo prezioa ezartzeko sistema.