Nazio intereseko industriak babesteko legea

Historia1,64 KB

Testuingurua Francok bere diktaduraren hasieran autarkiaren politika ekonomiko nazionalista ezarri zuen:.Inportazioak minimizatzeko, nahiz eta kanpokoa baino garestiago eta okerragoa izan, bertako ondasunak erosi behar ziren, eta inportatzeko gobernuaren baimena behar zen. .INI erakunde publikoa sortu zuen, Espainian existitzen ez ziren oinarrizko industriak  diru publikoaren laguntzarekin sortzeko, komentatzen ari garen 1939ko Nazio-intereseko Industriak Babesteko Legeak azaltzen duen moduan. .Enpresak nazionalizatu egin ziren, kanpoko jabeei Espainiako enpresetan zituzten jabetzak bertakoei saltzea behartzen, enpresa guztiak nazionalak izan zitezen. Autarkiak inportazioak minimoraino murriztu zituen. Gainera, ustelkeriak eraginda,  gobernuak bere lagunei bakarrik ematen zizkien inportatzeko baimenak. Behar-beharrezko oinarrizko ondasunen eskasi larria  sortu zen: petrolioa,  botikak, ongarri kimikoak…  Nekazaritzaren ekoizpena, ongarri kimikoen faltarengatik, suntsitu zen, eta gosea azaldu zen. Goseari aurre egiteko, gobernuak, merkatuko prezioak kontuan hartu gabe, elikagaiei derrigorrezko prezio merkeegiak ezarri zizkien, gabezia gehituz, nekazariek bere ekoizpena merkatu beltzean benetako prezioetan saltzen zutelako. Gobernuak, orduan, jendea gosez hil ez zedin, oinarrizko elikagaien errazionamendua jarri zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML