1799an kontsul izendatu: gobernu pertsonalista (autoritarioa).
Helburuak: ezegonkortasun politikoa gainditzea, iraultzaren printzipio batzuk indartzea, ekonomia suspertzea (burgesiaren interesak).
Ez botere-banaketarik, ez eskubide-adierazpenik (askatasunak mugatu), zentsura inposatu (iritzi publikoa kontrolatzeko).
Administrazioa berrantolatu eta zentralizatu:
Prefekturak (gobernuaren aginduak probintzietan).
Ogasuna erreformatu.
Funtzionario-elitea sortu.
Hezkuntza bultzatu (lizeoak/eskolak).
Erbesteratuei itzultzen utzi, Elizarekin konkordatoa (ituna), kode zibila (bizikidetza arautzeko).
Ekonomia suspertzeko: merkataritza-kodea egin, Frantziako Bankua sortu, billete berriak.
Inperioa (1804-1815)
1803tik aurrera Europa konkistatzeari ekin zion.
1804an Aita Santuak enperadore koroatu zuen (berrezarrita).
Armada handia (taktika militar berriak): Europako monarkiak garaitu zituen.
Austerlitzen, 1805ean, Austriako eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen.
Herrialdeak Frantziaren mende (Europa ia osoa, Erresuma Batua izan ezik).
1808an Espainia inbaditu zuen. Josef Bonaparte (anaia) errege izendatu zuen.
Alde
Monarkia absolutuak abolitu (kendu) zituen.
Eskubide feudalak kendu zituen.
Liberalak alde zeuden.
Aurka
Armadaren (atzerrikoa) inbasioa.
Soldaduen bortizkeria. Herrialdeak indarrez okupatu zituen. Soldaduak errekrutatu zituen.
Frantziako interesak lehenetsi zituen:
Napoleonen familiakoak tronuan jarri.
Zergak kobratu.
Negozioak egin.
Aberastasunak bereganatu.
Herritar askok aurkako sentimendua garatu zuten: sentimendu abertzaleak eragin zituen (Espainian, Alemanian, Italian...).
Porrota
Errusia ezin konkistatzeak.
Espainia ezin menderatzeak gainbehera eragin zion.
Frantziako armada Waterloon garaitu zuten (Austriak eta Prusiak) 1815ean.
Santa Elena uhartera erbesteratu zuten.
1821ean hil zen.
Vienako Biltzarra (1814-1815)
Napoleon garaitu zutenak Vienako Biltzarrean elkartu ziren (Metternich Austriako kantzilerra buru zela).
Helburua: ideia liberalekin amaitzea eta Europan absolutismoa berrezartzea.
Monarkak beren tronuetan jarri zituzten.
Errusia, Erresuma Batua, Austria eta Prusiak Europako mapa birmoldatu zuten (beren interesen arabera). Frantzia 1792ko mugetara itzuli zen. Napoleonek irabazitako lurrak irabazleen artean banatu zituzten.
Berrezarkuntzaren printzipioak: monarka absolutuen legitimitatea, subiranotasun nazionala ukatzea, esku hartzeko eskubidea.
Aliantza Santua sortu zen: monarka absolutuek elkarri laguntzeko eta iraultza liberalei aurka egiteko.