Muskuluak: motak, egitura, funtzioak eta giza gorputzaren muskulu nagusiak
Sarrera
Gorputza mugitzen duten organo bigunak.
Nerbio bulkadek kitzikatuta uzkurtu eta mugimendua sortzen dute.
Erlaxatzen direnean, hedatu daitezke.
Muskulu motak
1. Muskulu-ehun eskeletikoa
Hezurrei lotuta daude, hauek mugituz.
Ildaskatua (estriatua) eta borondatezkoa da.
Gorputzaren pisuaren %40 inguru osatzen du.
2. Muskulu-ehun lisua (bisceral)
Hutsune organikoen paretetan (urdaila, hestea, odol-hodiak) dauden sustantziak (odola, janaria) mugiarazteko.
Ez da ildaskatua eta ez da borondatezkoa.
3. Bihotzeko muskulu-ehuna
Bihotzaren paretak osatzen ditu eta mugitzen ditu.
Ildaskatua eta ez-borondatezkoa da.
Muskulu-ehun eskeletikoaren egitura
Muskulua → zelula-sortak edo faszikuluak → muskulu-zelulak (zuntzak).
Zorroak (ehun konjuntiboa):
Epimisioa: muskulu osoa inguratzen du, forma emanez eta alboko muskuluekin irristatzen.
Perimisioa: zelula-sorta inguratzen du.
Endomisioa: muskulu-zelulak (zuntzak) inguratzen ditu.
Muskulu askotan, zorroak muturretan luzatu eta bat egiten dute, tendoiak edo aponeurosiak sortuz.
Tendoiak eta aponeurosiak oso gogorrak dira (ia inoiz ez dira urratzen).
Muskulu-zelulak → miofibrilak → miofilamentoak
Miofilamentoak proteina molekulak dira:
Aktina eta miosina.
Muskulu bat uzkurtzean, aktinazko filamentuak miosinazkoen artean kokatzen dira (miofibrilak laburtu eta loditzen dira).
Muskulua da organo eragilea bakarrik; nerbio-sistemak agintzen dio noiz uzkurtu.
Nerbio-sistemaren zelulak neuronak dira.
Neuronaren eta muskulu-zuntzaren arteko lotura: plaka motorra.
Neurona batek eta berari lotuta dauden muskulu-zuntzek osatzen dute unitate motorra.
Neurona 1 + milaka zuntz: mugimendu ez zehatz eta indartsuak (abdominalak).
Neurona 1 + ehunka zuntz: mugimendu zehatzak (eskuko muskuluak).
Zuntz motak (%)
1. motakoak: uzkurdura motelekoak.
Erresistentziazko jarduera etengabeak.
Jarrera mantentzea.
2. motakoak: uzkurdura azkarrekoak.
Bakarrik azkarrak.
Tartekoak (entrenamenduarekin geldotu/arindu daitezkeenak).
Adibide 1: maratoiko munduko txapeldunen muskulu bikiak %93-%99 zuntz motelez osatuta daude.
Adibide 2: mundu mailako sprinterren muskulu bikiak %25 zuntz motelez osatuta daude.
Muskuluen funtzioak
Mugimendua:
Muskulu eskeletikoa uzkurtzen da gorputza mugitzeko:
osotasunean (lokomozioa);
atal batean (idaztea, haginka egitea).
Muskulu luzeak → mugimendu handiak.
Muskulu txikiak → mugimendu zehatzak.
Beroaren sorrera: muskulu-zelulen ekintzak beroa sortzen du.
Jarrera: muskuluen uzkurdurek zutik egotea, jarrita egotea… ahalbidetzen dute.
Giza gorputzaren banaketa muskularra
1. Buruan
A. Mimikoak (keinuak egiteko erabiltzen direnak):
Begien ingurukoak (adib.: orbikularra).
Sudurraren ingurukoak (adib.: jasotzaileak).
Ahoaren ingurukoak (adib.: orbikularra).
B. Murtxikatzaileak (janaria murtxikatzeko):
Tenporala: tenporal hezurretik barailara.
Maseteroa: hezur zigomatikotik barailara.
Esternokleidomastoideoa
Inserzioa: bularrezurra – klabikula – mastoides (tenporalean).
Funtzioa: biak batera buruaren flexioa; bata uzkurtuta, alboko flexioa.
Inerbazioa: C2-C3.
Eskalenoak
Inserzioa: C2-C7 zeharkako apofisietatik lehen bi saihetsetara.
Funtzioa: biak batera buruaren flexioa; bata uzkurtuta alboko flexioa eta lehen 2 saihetsak igo.
Inerbazioa: C4-C7.
Esplenioak
Inserzio buruarena: C7-D4 arantzadun apofisietatik okzipitala eta mastoides (tenporalean).
Inserzio lepoarena: D3-D6 arantzadun apofisietatik C1-C3 zeharkako apofisietara.
Funtzioa: buru-lepoaren errotazioa eta alboko flexioa. Biak batera, buru-lepoa hedatu.
Inerbazioa: C3-C5.
Muskulu zerratu handia (serrato)
Inserzioa: eskapularen ertzetik 1-9 saihetsetara.
Funtzioa: eskapula finkatu eta mugitu; saihetsak altxatu.
Inerbazioa: C5-C7.
Bularreko handia
Inserzioa: bularrezurretik, 1-9 saihetsetatik eta klabikulatik humerora.
Funtzioa: besoaren aduzkzioa eta barne errotazioa.
Inerbazioa: C5-D1.
Bularreko txikia
Inserzioa: 3-5 saihetsetatik apofisis korakoideraino.
Funtzioa: eskapula mugitu eta saihetsak igo.
Inerbazioa: C5-D1.
Eskapularen altxatzailea (angeluarra)
Inserzioa: eskapularen goi-barne angelutik C1-C4 zeharkako apofisietara.
Funtzioa: eskapularen mugimenduak eta lepoaren alboko flexioa (aldebiko eran lepoaren estentsioa).
Inerbazioa: C3-C5.
Erronboideak
Inserzio handia: eskapularen barneko ertzetik D2-D5 arantzadun apofisietara.
Inserzio txikia: eskapularen barneko ertzetik C7-D1 arantzadun apofisietara.
Funtzioa: eskapula finkatu eta mugitu.
Inerbazioa: C4-C5.
Trapezioa
Inserzioa: okzipitaletik eta C1-D10 arantzadun apofisietatik klabikulara eta eskapularen arantzara.
Funtzioa: eskapularen mugimenduak eta lepoaren alboko flexioa eta errotazioa (aldebiko eran lepoaren/bizkarraren estentsioa).
Inerbazioa: C2-C4.
Atzeko zerradunak
Goialdekoa:
Inserzioa: C7-D3 arantzadun apofisietatik 1-4 saihetsetara.
Funtzioa: saihetsen altxatzailea (arnasketa).
Inerbazioa: D2-D5.
Behealdekoa:
Inserzioa: C11-L3 arantzadun apofisietatik 9-12 saihetsetara.
Funtzioa: saihetsak jeitsi (arnasketa).
Inerbazioa: D9-D12.
Subeskapularra
Inserzioa: eskapularen aurrealdeko hondoaren aurpegitik trokinera.
Funtzioa: besoaren aduzkzioa eta barne-errotazioa.
Inerbazioa: C5-C6.
Supraespinosoa
Inserzioa: eskapularen arantzaren gainetik trokiterera.
Funtzioa: besoaren aduzkzioa.
Inerbazioa: C4-C6.
Infraespinosoa
Inserzioa: eskapularen arantzaren azpitik trokiterera.
Funtzioa: besoaren kanpo-errotazioa.
Inerbazioa: C5-C6.
Biribil txikia
Inserzioa: eskapularen atzealdeko behe-kanpo aldetik trokiterera.
Funtzioa: besoaren kanpo-errotazioa.
Inerbazioa: C5-C6.
Biribil handia
Inserzioa: eskapularen atze-beheko angelutik humerora.
Funtzioa: barne-errotazioa eta aduzkzioa.
Inerbazioa: C5-C6.
Deltoidesa
Inserzioa: klabikulatik, akromiotik eta eskapularen arantzatik humeroaren kanpoaldera.
Funtzioa: besoaren abdukzioa eta barne-errotazioa.
Inerbazioa: C5-C6.
Dortsal zabala (bizkar-aldeko zabala)
Inserzioa: sakro eta ilion gandorretatik, D7-D12 arantzadun apofisietatik eta 9-12 saihetsetatik humerora.
Funtzioa: besoaren hedapena eta arnasketa.
Inerbazioa: C6-C8.
Korakobrakiala
Inserzioa: apofisis korakoidetik humeroaren barnealdera.
Funtzioa: besoaren flexioa eta aduzkzioa.
Inerbazioa: C5-C7.
Trizeps brakiala (zati luzea)
Inserzioa: barrunbe glenoidearen azpitik olekranoera.
Funtzioa: sorbaldaren hedapena eta aduzkzioa.
Inerbazioa: C6-D1.
Bizeps brakiala
Zati laburra: apofisis korakoidetik erradioaren tuberositatera (zati luzearekin batera).
Zati luzea: barrunbe glenoidearen gainetik erradioaren tuberositatera (zati laburrarekin batera).
Funtzioa: besoaren flexioa eta abdukzioa.
Inerbazioa: C5-C6.