Mundu eta Espainiako Gertaera Historiko Garrantzitsuak

Historia4,34 KB

Bakezko Koexistentzia (1956-1970)

1956an, blokeen arteko harremanei Bakezko Koexistentzia deitu zieten. Elkarrizketa-gogoa izan zen aldi horren ezaugarri nagusia. Horren alde egin zuen SESBren gaitasun nuklearra handiagotzeak, elkar suntsitzea posible egin zuenez. Giro horren alde egin zuten bi blokeetako buruek: John F. Kennedyk eta Nikita Khrustxevek.

Etaparen hasieran istilu larriak egon ziren: sobietarrek Berlingo Harresia eraikitzea, sobietarrek Kuban base militarrak ezartzea eragin zuen Misilen Krisia eta Vietnamgo Gerra. Gatazka hori iparraldeko erregimen komunistak herrialdea bateratzea erabaki zuenean piztu zen; ondorioz, AEBk hegoaldeko mendebaldearen gobernua defendatzea erabaki zuten.

Gatazka horiek sortu zuten tentsioak elkar-ulertzearen aldeko mugimenduak eragin zituen. Horren alde jokatu zuten AEBko Nixonek eta SESBeko Brejnevek. Bi blokeetako protesta-mugimenduak sortzeak eta lerrokatu gabeko herrialdeen blokeak eratzeak ere lagundu zuten.

Horren ondorioz, konbentziozko armen eta arma atomikoen lasterketa mugatzeko elkarrizketak hasi ziren. Zuzenean komunikatzeko linea bat ipini zuten Mosku eta Washingtonen artean, eta AEBk Vietnamdik erretiratzen hasi ziren 1970ean, horrek herrialdea erregimen komunistaren mende bateratzea eragin zuelarik.

Fernando VII.aren Erregealdia (1814-1833)

Independentzia Gerra amaituta, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Hainbat etapa izan zituen:

Aldi Absolutista (1814-1820)

Fernando VII.ak Cadizko Gorteen lana ezeztatu zuen, eta liberalak eraso zituen. Batzuek erbestera joan ziren; besteak, berriz, agintea lortzen ahalegindu ziren jaikialdi edo estatu-kolpe militarren bidez.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

Rafael de Riegoren jaikialdiaren garapenaren ondorioz, Cadizko Gorteen lana eta Konstituzioa ezarri ziren indarrean. Azkenean, Fernando VII.ak Aliantza Santuan bateratuta zeuden Europako potentziek San Luisen 100.000 Semeak izeneko armada batekin absolutismoa berriro ezartzea lortu zuen.

Hamarkada Gaitzesgarria (1823-1833)

Liberalak jazartzea eta ondorengotza-arazoak markatu zuten aldi hori. Arazo hori 1830ean sortu zen, Elisabet II.a jaio zenean. Fernando VII.ak emakumeak tronura heltzea deuseztatu zuen Lege Salikoa indargabetu zuen. Fernando VII.aren anaiak, Don Karlosek, ez zuen erabakia onartu, eta absolutismoaren laguntza izan zuen. Maria Kristina erregina, Fernandoren emaztea, liberal moderatuen laguntzaren bila jotzera derrigortu zuen horrek.

Espainiaren Mendeko Amerikaren Independentzia

Fernando VII.aren erregealdiko azken urteetan Espainiaren Amerikako kolonien independentzia sortu zen. Amerikan jaiotako espainolen ondorengoak ziren kreoleek bultzatutako prozesua izan zen, eta horretan kanpoko eta barruko zergatiak bateratu ziren.

Bi Etapa Nagusi

Lehen Etapa (1808-1814)

Independentzia Gerraren denboran gertatu zen. Etapa horretan, kreoleek zuzendutako iraultza-juntak eratu ziren. Junta horiek independentziaren aldeko joerak erakutsi zituzten, Fernando VII.a Espainiara itzuli zenean.

Bigarren Etapa (1814-1824)

Fernando VII.aren erregealdian gertatu zen, errege horrek ez baitzien koloniei nolabaiteko autonomiarik eman nahi. Britainiarren eta AEBren laguntzari esker, San Martin, Simon Bolivar eta Sucre jeneralek arrakasta militar handiak lortu zituzten Espainiaren kontra.

Ondorioak

Ondorioz, Espainiak galdu zituen Amerikako kolonia gehienak, Kuba eta Puerto Rico izan ezik. Horiek eta Filipina Uharteak antzinako inperioaren azken kokaleku bihurtu ziren. Amerikan independentziaren ondoren sortu ziren errepublikak ez ziren biltzeko gai izan, eta buruzagi militarren esku geratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML