Munch-en Garrasia: Artelanaren Azterketa
Euskarria eta Teknika
Mihise gaineko tamaina txikiko oleoa.
Pintzelkada luzea da, urdurria, askea eta norabide ezberdinetakoa.
Gaia
Alegoria da, etsipenaren, larritasunaren eta bakardade gorenaren sinboloa.
Deskribapena
- Ezkerralderantz luzatzen den sakonera handiko zubia agertzen zaigu, lerro zuzen, diagonal eta dibergenteak itxuratuz.
- Garrasia botatzen duen giza irudi sinplifikatuta eta deformatuta, luzatuta, uhineztatuta, isolatuta dago.
- Urrunago beste bi giza irudi daude, txikiak eta ilunak, eta haien itzal gorri eta luzeek bakardadearen sentsazioa areagotzen dute.
- Eskuinean eta erdialdean itsasoaren lerro uhineztatuak agertzen dira, urdin, berde eta beltzak, zerumugan zeruko kolore hori eta gorrixkekin elkarlotuta.
- Formak sinplifikatuta eta deformatuta daude, ezegonkorrak eta kezkagarriak, marretan deskonposatuta daudelarik.
- Figurazioa subjektiboa da.
Konposizioa
- Zubiaren lerro diagonalak koadroa bi zatitan banatzen du: alde batetik gizaki bakartia eta bestaldetik, natura ezegonkorra.
- Lerro zuzen eta okertuen arteko joko bikaina dago.
Koloreak eta Argia
- Kolorearen erabilera bortitza, ez naturala, subjektiboa da, barne-emozioa adierazteko.
- Kolore desberdinak nahasten dituzten marra luzeetan zabalduta agertzen dira, erritmo diagonal edo uhineztatuak jarraituz.
- Kolore hotzak (grisak, urdinak) eta kolore beroak (laranjak, gorriak) nabarmentzen dira.
Adierazpena
Berak emandako azalpenen arabera:
'Iluntze batean bidean zehar nenbilen. Nire azpian hiria eta fiordoa zeuden. Nekatuta eta gaixorik nengoen. Lainoek odolaren moduko kolore gorria hartu zuten. Koloreak oihuka ari ziren.'
Esanahia
- Pintura honen bidez Munchek bizitzako tragedia erakusten du, ez natura imitatuz, baizik eta pintorearen beraren ikuspegi subjektiboa adieraziz.
- Desesperazioa, larridura eta bakardade infinitua ageri dira, hilotz itxurako gizaki anonimo baten garrasitik abiatuta.
Balorazioa
- Joera espresionistaren lehen ordezkaria da, enkargatzailerik gabeko koadroak burutu zituena.
- Oso goiztiarra gainera, eta geroagoko espresionismo alemaniarrean berebiziko eragina izan zuena.
- Espresionisten kasuan, artelanen bitartez egilearen sentipenak azaleratzen ziren; naturaren objektuak ez ziren modu objektiboan azaltzen, egilearen subjektibitateaz eraldatuta baizik.
- Pintore aitzindaria eta bakartia izan zen.