Mugiezintasuna eta Aparatu Lokomotorea: Egitura eta Funtzioak

Kirola eta gorputz hezkuntza6,66 KB

Mugiezintasuna

Mugiezintasun-sindromea

Mugiezintasun-sindromea: Mugimendu-funtzioak hondatzeagatik eguneko jarduerak egiteko gaitasuna murriztea edo galtzea. Ezaugarriak:

  • Ariketarekiko tolerantzia murriztea.
  • Giharren ahultasun etengabea.
  • Automatismoen eta gorputz-jarreraren erreflexuen galera.

Faktoreak

  • Zahartzea: Hezur-masaren eta gihar-masaren galera, eta ibileraren eta jarreraren asaldura.
  • Zenbait patologia: Hezur eta giharreko gaixotasunak, bihotz- eta arnas gaixotasunak, gaixotasun neurologikoak, psikologikoak, ahultasun orokorra…
  • Ingurumena: Laguntza teknikoen falta (makilak, etab.).
  • Alderdi psikosozialak: Bakardadea, beldurra…
  • Gaixotasun baten ondorengo susperraldian ohean egon beharra.

Mugiezintasun-motak

  • Arina: Autonomia mantentzen du eta gai da jarduera normalak egiteko. Laguntza mekanikoa erabili dezake.
  • Moderatua: Jarduerak zailtasunez egiten ditu. Autonomia murriztuta dago. Laguntza mekanikoa eta pertsonen laguntza behar ditu, baina ez guztiz.
  • Guztikoa edo larria: Oheratua. Ohetik besaulkira eta besaulkitik ohera soilik mugitzen da. Erabateko laguntza behar du, mekanikoa eta pertsonena.

Ohean mugitu ezinik egoteak dakarren zenbait ondorio

  • Arazo organikoak: Indarra galdu, kontrakturak, arnasketa-arazoak, presio-ultzerak…
  • Arazo psikologikoak: Depresioak, erortzeko beldurra…
  • Arazo sozialak: Isolamendu soziala, instituzionalizazioa.

Mugikortasunaz arduratzen diren organismoko sistemak

Aparatu lokomotorea da, mugikortasunaz eta inguruarekiko harremanaz arduratzen dena.

  • Aparatu osteomuskularra: Mugimendua burutzea, gorputzaren sostengua eta barne-organoen babesa.
  • Nerbio-sistema: Zelula guztien funtzionamendua kontrolatu eta aparatu osteomuskularrak burutuko dituen mugimenduak agindu.

Aparatu osteomuskularra: Hezur- eta gihar-sistema

Gorputza eusteko lanean eta mugimenduan parte hartzen du. Funtzioak:

  • Eustea: Organismoaren ehunak eta organo bigunak lotzen dituen egitura gogorra da.
  • Babesa: Barrunbeetan dauden organoak babesten ditu.
  • Mugimendua ematea: Hezurrek eta artikulazioek palanka egiten dute bertara lotzen diren giharrak uzkurtzen direnean.
  • Hematopoiesia: Hezur-muinak odol-zelulak ekoizten ditu.
  • Gordailua: Hezurretan gatz mineralak biltzen dira.

Hezurrak

Gogorrak dira eta zutik eusteaz arduratzen dira. 205 hezur daude. Giharren euskarri dira. Gorputzari sostengua ematen dion egitura zurruna. Barne-organoak babesteko balio dute. Gatz-mineralak eta kolagenoa dira osagai garrantzitsuak.

Hezur motak

Itxuraren arabera

  • Luzeak: Zabalera, lodiera eta luzera. Femurra, humeroa eta tibia.
  • Motzak: Kubo-forma. Eskuetako karpoetan eta oinetako tarsoetan.
  • Lauak: Meheak dira eta itxura okerra dute. Buru-hezurra, eskapula eta saihetsak, bereziki.
  • Irregularrak: Aurreko taldeetan sartu ezin direnak.

Antolaketaren arabera

Eskeleto axiala

Buruko, enborreko eta bularraldeko hezurrek osatzen dute.

Buruko hezurrak: Burezurrak eta aurpegikoak
  • Burezurrarenak: Ezin dira mugitu, loturik daude. Zortzi dira.
  • Aurpegikoak: Hamalau dira.
Enborreko hezurrak: Bizkarrezurra, bularrezurra eta saihetsak (51 hezur)
  • Bizkarrezurra: Burezurraren eta giharren lotura izan, saihetsak finkatu, eta orno-muina babestu. 33 hezur: 7 zerbikal, 12 dortsal, 5 lunbar, 5 sakro eta 4 koxxis.
  • Saihetsak: 12 dira albo bakoitzean. Lehenengo 7 bikoteak bularrezurrarekin lotzen dira (egiazko saihets-hezurrak); hurrengo 3 bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira (saihets-hezur aizunak); hurrengo 2 laburrak dira eta ez daude lotuta (saihets-hezur flotatzaileak/lokabeak). Bular-kaiola eratzen dute, birikak eta bihotza babestuz.
  • Bularrezurra (Esternoia): Saihetsak eta klabikulak lotzen dira. Xifoide apendizea dauka.
Eskeleto apendikularra
  • Sorbalda-gerrikoa: Goiko gorputz-adarrak eskeleto axialarekin lotzen ditu.
  • Goiko gorputz-adarrak: Goitik behera, humeroa, erradioa, kubitua eta eskukoak (karpoa, metakarpoak eta hatzetako falangeak: proximala, erdikoa eta distala). Karpoan eskafoidea dago, eta guztira 8 dira.
  • Pelbisa edo pelbis-gerrikoa: Bi koxal hezurrek osatzen dute.
  • Beheko gorputz-adarrak: Goitik behera, femurra, errotula, tibia, peronea eta oinetakoak (tarsoa, metatartsoak eta behatzetako falangeak). Tarsoan kalkaneoa (orpoaren hezur gogorra) eta astragaloa daude, guztira 7 dira.

Artikulazioak

Hezur edo segmentuen arteko lotuneak. Hiru mota daude, mugitzeko duten gaitasunaren arabera:

  • Sinartrosia: Mugikortasunik ez duten giltzadurak. Hezur lauen artean agertzen da.
  • Anfiartrosia: Mugimendu gutxi duen giltzadura. Ehun kartilaginosoz lotzen dira eta mugitzeko ahalmen mugatu hori ematen die.
  • Diartrosia edo sinobiala: Higidura handia dute. Zuntzezko ehun konektiboz osatutako lotailuz eta inguratzen dituen artikulazio-kapsula baten bidez lotzen dira.

Kartilago batez babestuta daude. Kapsula sinobial baten barruan kokatzen dira, eta kapsula likido sinobialez beteta dago. Artikulazioetan lotailuak eta tendoiak daude.

Lotailuak

Zuntz konektibo multzoa. Hezurrak lotzen dituzte, eta artikulazioari egonkortasuna ematen diote.

Tendoiak

Zuntzezko kordoi zuria, muskulua eta hezurra lotzen dituena.

Giharra

Organo uzkurkorra, zuntzez osatuta eta mugimendua sortzeko balio du. Energia mekaniko bihurtzeko erantzukizuna du.

Bi gihar-mota daude:

  • Ildaskatua:
    • Eskeleto-muskulua: Hezurrei atxikitzen zaien muskulua, gorputz-mugimenduetan, hizketan eta arnasketan parte hartzen duena.
    • Bihotzeko muskulua: Bihotzean aurkitzen den muskulu ildaskatua.
  • Muskulu leuna (Lisoa): Zelula fusiforme ez-ildaskatuz eratutako muskulua, errai-paretetan eta odol-hodietan.

Deskargatu

PDF Word HTML