Moneta Politika: Kontzeptua, Motak eta Eraginak Ekonomian

Ekonomia3,11 KB

Moneta Politika Bateratua

Moneta-bateratze ororen ezaugarri nagusia denek moneta bera izatea da, eremu osoan moneta politika bera, erakunde goren bat ere, eskumena duena likideziaren kontrolarekin lortutako erabakiak hartzeko, zirkulazioan dagoen diru kantitatea kontrolatzeko.

Moneta politika bideratzeko, parte hartzen duten herrialde guztietarako baliagarriak diren irizpideak erabiltzen dira, denentzat berdinak, eta politika hori gauzatzeko.

1998ko urrian eta abenduan, Banku Zentralen Europar Sisteman 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera moneta politikan aurrera eramango zuen estrategia zehaztu zuen EBZren Gobernu Kontseiluak. Estrategia hori Europar Batasunaren Tratatuan ezarritako azken helburua lortze aldera diseinatu zen: prezioen egonkortasunari eustea.

Moneta Politika Motak

BZESk tresna hauek baliatzen ditu ekonomia politika aurrera eramateko:

  • Erreserba minimoaren mekanismoa: Banku sistemaren likidezia areagotzen edo murrizten da. Euroguneko kreditu erakundeek betebeharra dute kutxa koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.
  • Merkatu irekiko eragiketak: Europako moneta politikako tresna nagusia da. Funtsezko eragiketak dira Eurosistemako moneta-politikan interes-tasak kontrolatzeko, bai eta zirkulazioan dagoen diru kantitatea kudeatzeko ere.
  • Erraztasun iraunkorrak: Merkataritza bankuek beren herrialdeko banku zentraletik jasotzen dituzten likidezia-erraztasunak dira. Egun baterako bi eragiketa monetaren bidez bideratzen dira, kasuan-kasuan dagokiona: Kredituak ematea (dirua injektatzea) edo gordailuak xurgatzea (dirua ateratzea). Erraztasun horiek eragina dute interes-tasatan eta zirkulazioan dagoen diruan. Haiek baliatzeko EBZren baimenik behar ez dutenez, tresna horren aplikazioan, besteetan ez bezala, erabateko autonomia dute EBko herrialdeko banku zentralek.

Eraginak Ekonomian

Erabakiak Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluak hartzen ditu. Erabaki horiek Euroguneko herrialdeetako banku zentralek gauzatzen dituzte. Zirkulazioan dagoen diru kantitatea handitzen bada edo interes tasa jaisten bada, moneta politika hedatzailea da. Zirkulazioan dagoen diru kantitatea murrizten bada edo diruaren prezioa igotzen bada, moneta politika murriztailea da.

Hedatzailea: Diru eskaintza areagotzeko, diru gehiago ematen zaie maileguan bankuei, interes tasa jaitsita edo kutxa koefizientea murriztuta. Banku sistemak diru asko du, eta merke, antzeko baldintzetan ematen die maileguan familiei. Ordaindu beharreko interesen bolumena jaisten da, familiek kontsumitzeko duten errenta nahiz enpresek inbertitzeko dutena areagotu egiten da.

Murriztailea: Diru gutxiago ematen zaie maileguan bankuei, interes tasak igota edo kutxa koefizientea handituta. Ordaindu beharreko interesen bolumena handitzen bada edo diruaren prezioaren igoeraren eraginez maileguak lortzea zailagoa bada, familiek gutxiago kontsumitzen dute, eta enpresek gutxiago inbertitzen dute, inbertsio gutxik orekatuko baitute trukean ordaindu behar den interesa.

Deskargatu

PDF Word HTML