Miopia, Hipermetropia, Indukzio Elektromagnetikoa eta Gehiago

Fisika5,22 KB

Miopia

Miopeak ondo fokatzen ditu objektu hurbilak, ez ordea urrunekoak. Urruneko puntua distantzia finitura dauka, ondorioz arazo hori, sistema optiko konbergente eta begi-globoa luzeegia delako. Horregatik, begia lasai dagoenean, irudiak ez dira erretinan eratzen, aurreko puntu batean baizik.

ZUZENTZEKO: lente dibergenteak, bertan errefraktatzean izpiak ardatz nagusitik urrundu eta kristalinoak erretinan fokatu ahal du.

Hipermetropia

Hurbileko puntu normala 20cm baino urrunago. Kristalinoa (≠ Miopia: ez da behar bezain konbergente...), horregatik irudia erretinaren atzean sortzen da.

ZUZENTZEKO: lente konbergentea, eta bertan errefraktatzean (≠Miopia) irudia erretinan sortzen da.

Indukzio Elektromagnetikoa

→Lenz: zirkuitu batean induzitutako korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetiko aldakuntzaren ondorioz sortzen da (1834). Induzituriko korrontearen noranzkoa, korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokio.

→Faraday: indukzio elektromagnetikoaren lege matematiko baten bidez formula daiteke → FARADAY. Zirkuitu bateko iee induzitua, fluxu magnetiko aldaketaren abiaduraren berdina, zeinua aldatuz → ε= dΦ/dt.

→iee: zirkuitua zeharkatzen duten indukzio magnetikoaren lerroen kopurua aldatzean zirkuituan sortzen den korronte elektrikoa da.

→Φ: gainazal bat zeharkatzen duten indukzio lerroen kopurua adierazten duen neurri bat da.

Coulomb

2 karga elektriko puntualen arteko erakarpen edo alderapen indarra, 2 kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta... F21↔F12 = k • Q1Q2/r² u (u: norabide bektore unitarioa)

Ezaugarriak: lerro zuzenean, distantziarako indarrak, biraka agertzen dira, gainezartze printzipioa betetzen dute.

Eremu e: E=F/q=kQ/r²

Kepler-en Legeak

(3 dira): 3) T²=K•r³ (arrazoitu).

Alternadorea

Iman iraunkorrek sorturiko B uniforme batean, era mekaniko eta abiadura konstantean birarazten den espira laua.

iee: espira B-n biraka dagoen bitartean espirako fluxu magnetikoa aldatuz doa, eta beraz iee bat induzitzen da espiran, horrek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularazten du.

Uhin-Higidura

Dimentsioa: uhin-higidura energia transmisio era bat da, non perturbazio baten bidez gertatuko da (materiaren garraio netorik gabe).

Motak:

  • Hedatze ingurune materiala behar izatearen ala ez arabera (uhin mekanikoak/ elektromagnetikoak)
  • Uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren arabera (zeharkako uhinak/ luzetarako uhinak).

Ekuazioa: y(x,t)= Asin(2π(1/t - 1/λ)) edo =ASin(Wt-kx).

Fisio Nuklearra

Erreakzio nuklear bat, non nukleo astun bat, neutroiez bonbardeatuz, zatitzen da eta 2 nukleo arinak sortzen dira. Baita ere prozesu honetan zenbait neutroi askatzen dira eta energia kantitate handi bat.

→Prozesu aktibazio energia

→Modu kontrolatua

→Kontrolatugabea

→Desagertzen den masa, masa-galera deitzen diogu, eta energia bihurtzen da Einsteinek emandako formularen arabera → E=ΔM • c².

Erradioaktibitate Naturala

Fenomeno naturala, non alfa, beta eta gamma partikulen igorpena bermatzen da.

  • α: helio nukleoak dira (2 protoi/2 neutroi).
  • β: elektroi bizkorrak eta nukleoko neutroien desintegraziotik datoz (neutroi bakoitzak: 1 protoi/ 1 elektroi).
  • γ: erradiazio elektromagnetikoak (X izpiak baino maiztasun eta energia gehiago).

→Soddy: Helio-nukleoa (bi protoiz eta bi neutroiz eratuta dagoena) nukleo gurasotik irteten da.

→Fajans: Nukleo gurasoaren neutroi bat desintegratzen, elektroi bat, protoi bat eta antineutrino bat sortzen dira.

→γ partikulen igorpena.

HHS (Higidura Harmoniko Sinplea)

Ezaugarri orokorrak: higidura periodikoa eta higidura oszilakorra. / x= Asin (wt + φ0) /

Pultsazioa(w): denbora unitatean egindako fase aldaketa (rad/s).

Abiaduraren ekuazioa: posizioaren ekuazioa denborarekiko deribatzen lortzen da: V=dx/dt→V=Awcos(wt + φ0). V nulua→x=+-A eta x=0→Vmax

Azelerazio ekuazioa: abiaduraren ekuazioa deribatuz... a= -Aw²sin(wt+φ0)

Deskargatu

PDF Word HTML