Metabolismoaren Oinarriak: Glukogenesia, Arnasketa eta Gehiago
Metabolismoaren Oinarriak
Gluzidoen Metabolismoa
Glukogengenesia: Elikagaietatik gluzidoak hartu ondoren eta glukogenogenesi izeneko erreakzioaren bidez, gehiegizko glukosa gibelean metatzen da glukogeno moduan.
Glukogenolisia: Organismoak glukosa behar duenean, glukogenoa hidrolizatzen du: glukosa unitateak askatu eta, odolean zehar, beharrezko zeluletaraino iritsiko dira.
Glukoneogenesia: Baraualdietan edo ariketa fisiko asko egiten denean, ohiko glukosa kantitatea ez da nahikoa. Glukoneogenesia metabolito ez-gluzidikoen bidez glukosa sintetizatzeko egiten den prozesua da.
Fotoarnasketa
Fotoarnasketa: Prozesu hau gertatzen da zelulan CO2 urria bada eta O2 ugari badago. Egoera hau giro bero eta lehorrean landareak lurrunketagatik ura galtzea eragoztearren estomak ixten dituenean gertatzen da; horrela ez da atmosferako CO2 sartzen eta argitako alditik datorren O2 metatzen da. Egoera horretan, errubiskoak ez du CO2-aren finkapena katalizatzen, baizik eta erribulosadifosfatoa oxidatzen du 2 C-ko konposatu bat emanez, azido fosfoglikolikoa, eta beste bat 3C-koa, azido fosfoglizerikoa oxigenoa kontsumitzen eta CO2 sortzen ari da. Kasu honetan ordea, fotosintesiak sortutako efektua da eta horregatik fotoarnasketa deitzen zaio. Fotoarnasketa kaltegarria gertatzen da fotosintesiaren errendimenduarentzat.
Animalien Amoniakoa Kanporatzeko Moduak
Animalia amoniotelikoak: Ur gezatan bizi diren animaliek aparteko ezer egin gabe kanporatzen dute amoniakoa, adb: anfibioen larbak, ur gezatako arrainak.
Animalia ureotelikoak: Anfibio helduek, ur gazitako arrainek eta ugaztunek amoniakoa urea bihurtzen dute.
Animalia urikotelikoak: Amoniakoa azido uriko bihurtzen dute, adb: Intsektuak, hegaztiak, narrastiak.
Beste Prozesu Metaboliko Garrantzitsuak
Kimiosintesia: Izaki kimiautotrofoek energia eduki txikiko konposatu inorganikoak oxidatuz lortutako energiari esker burutzen duten konposatu organikoak sintetisatzeko prozesua da.
Metabolismoa: organismo batean zelulen barnean gertatzen diren eraldaketa kimiko guztien batura da. Zelulak bizitzeko behar duen energia eta materiala lortzeko.
ATParen Sintesia
ATParen sintesia bi mekanismoren bidez:
- Fosforilazio oxidatiboa: ATParen sintesia mitokondriako elektroien garraio kateari uztartuta egiten da. Baldintza aerobikoetan (oxigenoarekin), ATPa sintetizatzeko bidezidor garrantzitsuena da. ATParen sintesi hori katalizatzen duten entzimak ATPasak dira. Fluxu batek gradientearen alde zeharkatzen dituenean askatzen den energia balia dezakete ADPa fosforilatzeko, eta, hala, ATPa lortzen da.
- Substratu mailako fosforilazioa. ATParen sintesia zenbait erreakzio kataboliko oso exergonikoren uztartuta gertatzen da. Baldintza anaerobikoetan (oxigenorik gabe) ATPa sintetizatzeko modu bakarra da. ATP sintesi hori katalizatzen duten entzimak kinasak dira.
Katabolismoa eta Anabolismoa
Katabolismoa: degradazio fasea da, molekula konplexuak oxidatu egiten dira eta molekula sinpleak eratzen dira. Katabolismoak energia sortzen du.
Anabolismoa: biosintesi fasea da, molekula sinpleak erreduzitu egiten dira eta molekula konplexuak eratzen dira. Anabolismoan sintetizatzen diren molekulak hazkunderako eta zelulak berritzeko erabiltzen dira. Energia kontsumitzen du.
Arnasketa Aerobikoa eta Hartzidura
Arnasketa aerobikoa: oxigenoa da bukaerako elektroien hartzailea, erreduzitu egiten da eta ura ematen du. ATParen sintesia eragiten du, substratu mailako fosforilazioaren eta fosforilazio oxidatiboaren bidez. Animalia eta landare zeluletan, organismo protistoetan eta onddo eta bakterio gehienetan gertatzen da. Adib, izaki bizidun guztiok.
Hartzidura: Konposatu organiko bat da, bukaerako elektroien hartzailea. Hala nola etanola eta azido laktikoa. Substratu mailako fosforilazio bidez soilik erantzun du ATPa. Arnasketak baino askoz energia errendimendu txikiagoa du. Zenbait bakterio taldetan, onddo batzuetan eta animalia ornodunen zelula muskular eskeletikoetan gertatzen da.