Merkatu Motak eta Lanaren Ekonomia: Analisi Sakona

Ekonomia8,13 KB

Merkatu Motak eta Lanaren Ekonomia

Lehia Perfektuko Merkatua

Lehia perfektuko merkatuan, enpresek ez dute eraginik prezioan; prezio onartzaileak dira, enpresa asko daudelako. (Enpresa asko izateak sartzeko askatasuna dakar).

  • Eskainitako produktua beti berdina da, eta horrek konpetentzia eta prezio gardentasun handia dakar.
  • Sartzeko eta irteteko askatasuna dago.
  • Bilakaeran hazkundea egoten da eta prezioak jaisten dira (gehiegizko eskaintza dela eta). Horren ondorioz, geldialdia eta sartutako saltzaileak ateratzen dira, eta orduan merkatua egonkortzen da.

BILAKAERA: Hazkundea → Asegaldia → Geldialdia → Egonkortzea.

Lehia Ez-Perfektua

Lehia ez-perfektuaren barruan lehia monopolista, oligopolioa eta monopolioa daude. Enpresa guztiak ez dira baldintza berdinetan lehiatzen; enpresa batek edo batzuek eragin nabarmena izan dezakete prezioan.

Lehia Ez-Perfektuaren Ezaugarriak

  1. Enpresa kopurua: Prezioen ezarpenean eragina du.
  2. Eragina prezioan: Enpresa kopuru handia bada, enpresen eragina prezioan txikia da.
  3. Desberdintzea: Produktu berezitua edo homogeneoa izan daiteke.
  4. Lehiaren intentsitatea: Enpresek merkatuan aritzeko erabiltzen dituzten tentsio-mailak nahiz merkataritza-politikoek osatzen dute.
  5. Gardentasun-maila: Produktu baten inguruan egiten diren akzio guztien prezioari buruz duten informazio-kantitatea adierazten du.
  6. Sartzeko eta irteteko askatasuna: Ez da erraza; sartzeko/irtetzeko bideko oztopoak merkatu-hesiak dira.
Sartzeko Hesiak

Enpresa berriak merkatura sartzea zailtzen dieten faktoreak:

  • Kostu-abantailak: Besteak baino merkeago ekoizteko gaitasuna.
  • Produktu-desberdintzea: Kalitatea, diseinua edo funtzioak bereziak direnez, kontsumitzailearen fidelizatea lortzea.
  • Kapital-inbertsioak: Merkatuan sartzeko oso inbertsio handiak behar izatea.

Fidelizatzea: Bezero bat marka, produktu edo zerbitzu bati leial izatea lortzea.

Irteteko Hesiak: Enpresa batek merkatu jakin batetik ateratzeagatik jasan beharko dituen kostuak edo galerak dira.

Lehia Monopolista

Lehia monopolista: Enpresek ahalmena dute baldintzetan edo prezioetan eragiteko, kontsumitzailearen leialtasunari esker.

  • Enpresa asko eta enpresen eragina prezioan: pixka bat.
  • Desberdintze-maila: Produktu desberdinduak saltzen dira.
  • Lehiaren intentsitatea: Oso handia (merkataritza-politiketan produktua lehiakideenetik bereizten saiatzen dira).
  • Ez dago gardentasunik, baina askatasuna dago sartzeko (produktua berezituta) eta irteteko.

Oligopolioa

Oligopolioa: Enpresen jarduera gainerako oligopolisten merkataritza-politikek baldintzatzen dute.

  • Enpresa gutxi eta enpresen eragina prezioan handia da.
  • Produktu homogeneoak saltzen dira (merkatu homogeneoa).
  • Lehiaren intentsitatea: Handia.
  • Ez dago gardentasunik eta hesi handiak daude sartzeko (kapital-ondasunen inbertsioak) eta irteteko.

Kolusioa eta Kartelak

Kolusioa: Enpresen artean merkatua kontrolatzeko egiten den hitzarmena da.

Kolusiorik gabe: Aurrea hartzeko merkataritza-politikak, prezio-gerrak eta prezioen lidergoa erabiltzen dira.

Kartelak: Sektore bereko enpresen arteko elkarketa informalak eta ilegalak dira, merkatu bateko konpetentzia murrizteko, baina bakoitzak bere independentziari eutsiz.

Kolusiozkoa: Prezioa alde batera utzita lehiatuz eta merkatu-banaketa eginez.

Monopolioa

Monopolioa: Enpresa batek prezioa, kantitateak eta baldintzak ezartzeko ahalmena du.

  • Enpresa bakarra eta enpresen eragina prezioan erabatekoa da.
  • Ez du axola zer produktu mota saltzen diren.
  • Ez dago lehiarik eta gardentasunik ere ez.
  • Hesi handiak daude sartzeko eta irteteko.

HEZIAK: Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea, lege-eskubideak izatea (patenteak, lege babesa lortzeko formula) (administrazio emakidak, sektore publikoak enpresa bati lagatzen dizkion hainbat eskubide zenbait baldintza betetzen), emandako zerbitzuaren ezaugarriak (monopolio naturala), kostu abantailak (kostu txikiagoan ekoizten badu merkatuan nagusia da).

Lanaren Ekonomia

Soldata: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria da (langileen errealizazio pertsonala eta profesionala + familien bizi-maila).

Orekako soldata: Eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen soldata da.

Lan-eskaintza

Familiek eskaintzen duten lana. Faktoreak:

  • Biztanleriaren ezaugarriak: Lan egiten duten edo egin nahi duten pertsonen kopurua.
  • Soldata-maila: Soldata handia bada, jende gehiago dago lan egiteko prest.

Lan-eskaria

Enpresek eskatzen duten lan-kantitatea. Faktoreak:

  • Ekoitzitako ondasunaren edo zerbitzuaren prezioa: Prezio altua bada, gehiago merezi du langileak kontratatzea, ekoizpena handitzeko.
  • Langileen produktibitatea: Lortzen den ekoizpena kontuan hartuz.
  • Soldata-maila: Soldata gora bada, kostuek ere gora eta langile gutxiago kontratatzen dira.

Lana Ondasun Desberdindua

Lanaren desberdintasunak:

  • Aldeak giza kapitalean (prestakuntza eta esperientzia).
  • Kompentsatzen diren lan-baldintzak (baldintza gogorrak).
  • Aldeak talentuan edo trebetasunean (ospe handiagoa).
  • Efizientziazko soldatak (soldata gora langileak motibatzeko).
  • Diskriminazioa (lan eta ikasketa berdinak izan arren soldata desberdina).

Lanaren produktibitatea: Lortutako ekoizpenaren eta erabilitako lan-kantitatearen arteko erlazioa neurtzen du.

FAKTOREAK:

  • Giza-kapitala: Prestakuntza eta esperientzia asko izanez gero, produktibitate handiagoa (horri esker metatzen dituzten ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzoa).
  • Erabilitako ekoizpen-ondasunak: Langile eta ekoizpen-ondasun asko ez dira trukagarriak.
  • Teknologia-aurrerapenak: Lan faktorea makinekin ordezten ari dira ekoizpen-prozesuetan.

Langabezia

Lanik eza, arazo larria.

MOTAK:

  • Ziklikoa: Ekonomiagatik hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira.
  • Urtaro-koa: Lan temporalak (marrubi hartzaileak).
  • Frikzionala: Borondatez lanik gabe egotea (lan hobea lortzeko).
  • Egiturazkoa: Zuk ematen duzuna eta enpresek eskatzen dutena ez da bateragarria.

Enplegu-politikak: Ekonomia jakin bateko langabezia murriztea helburu nagusi duten neurrien multzoa.

  • Aktiboak: Enpresen jarduera sustatzea + biztanleria aktiboaren (landun, langabe) produktibitatea handitu eta biztanleria aktiboa murriztea.
  • Pasiboak: Biztanleria aktiboaren (lan-eskaintza) artean dauden langabeen ekonomia eta gizarte egoera hobetzea.

Enplegu-joerak

Gizartearen eskari berriak identifikatzen dituzten ildo orokorrak. Ahalmen handia dute enplegua eta negozio-aukerak sortzeko.

  • Aisialdiaren industria: Teknologia berriek lanorduak murrizten dituzte.
  • Ekonomia berdea: Eskari eta inbertsio handiagoak zerbitzu ekologikoekin lortuta.
  • Ekonomia zirkularra: Kontsumoa murrizten duen sistema-multzoa.
  • Zaintza-zerbitzuak: Teknologia osagarri handiko lanpostuen eskaria handitzen du.
  • Bizi-kalitatea: Enplegu-aukera berriak sortu (hiri-ingurunean).

Deskargatu

PDF Word HTML