Merkatu Mota Desberdinak: Lehia Perfektua eta Ez-Perfektua

Ekonomia4,44 KB

Merkatua Sailkatzeko Erabilitako Ezaugarriak

  • Saltzaile eta erosle kopurua
  • Produktuen homogeneotasuna
  • Merkatuaren informazioa ezagutzeko aukera
  • Merkatuan sartzeko oztopoak

Lehia Perfektua

Ezaugarriak:

  • Saltzaile eta erosle kopuru handia
  • Ondasunen homogeneotasuna
  • Merkatuaren gardentasuna
  • Merkatua irekia eta askea izatea

Lehia perfektuko merkatuaren funtzionamendua:

Merkatuaren barne-funtzionamenduan, merkatuan eskaintzaileek eta eskatzaileek prezioa eta elkartrukatutako ondasun-kopurua adostu behar dute. Enpresaren barne-funtzionamenduan, merkatuan oreka-prezioa finkatuta, enpresek erabiliko dute zenbat ekoitziko duten, eta ekoizle asko daudenez, enpresa bakoitzak ontzat emango du merkatuko prezioa.

Mozkinak:

  • Epe laburrean: enpresa batek ez-ohiko mozkinak lor ditzake.
  • Epe luzean: ez dute izango ez-ohiko mozkinik ezta galerarik ere, ez dute luze iraungo merkatuan eskaintzaile edo lehiakide berriak agertzen direlako.

Lehia Ez-Perfektua

Lehia ez-perfektuko merkatua, eragile ekonomiko batek, bere kabuz, prezioari eragiteko boterea duenean gertatzen da.

Ezaugarriak:

  • Enpresa bakoitzak lehia perfektuan baino merkatu-kuota handiagoa du eta, horrela, produktuaren prezioari eragin ahal dio ekoizpen-bolumena aldatuz gero.
  • Eskari-kurba beherakorra da, erosleek prezioaren arabera zehazten dute erosi nahi duten ondasun-kopurua.
  • Merkatuan sartzeko oztopoak daude, lehiakide berriak ezin baitira ekoizpen-jarduera horretan aritu.

Merkatu motak:

  • Monopolioa
  • Oligopolioa
  • Lehia monopolista

Monopolioa

Merkatuan eskatzaile edota eskaintzaile bakarra egotea suposatzen du. Hiru egoera hauetan sor daiteke:

  • Eskaintza monopolioa: ondasunaren eskaintzaile bakarra eta erosle asko.
  • Eskariaren monopolioa (monopsonioa): erosle bakarra eta saltzaile ugari.
  • Alde biko monopolioa: saltzaile bakar bat eta erosle bakarra.

Ezaugarriak:

  • Ondasunaren eskatzaile edo saltzaile bakarra.
  • Ondasuna edo produktua homogeneoa.
  • Enpresa berriak merkatuan sartzeko oztopoak.

Monopolioaren zergatiak:

  • Naturalak: ekoizle bakar batek eskuratzeko aukera du naturako baliabideak, adibidez, diamante-meatzeak.
  • Teknikoak: berrikuntza teknologiaren ondorioz, enpresa batek teknika patentatu eta berak bakarrik erabil dezake.
  • Legalak: produktuak ekoizteko, banatzeko, saltzeko eta zerbitzuak eskaintzeko, estatuko baimena behar da, adibidez, loteria saltzeko dendak.
  • Ekonomikoak: ondasun edo zerbitzua sortzeko kostu oso handiak egonez gero, berezko monopolioa sor daiteke.

Oligopolioa

Saltzaile gutxi eta erosle asko daude, eta enpresa bakoitzak prezioan eta sortutako kantitatean eragin dezake.

  • Produktu homogeneoko oligopolioak: adibidez, energia, petrolioa, eskaintzaile guztien produktuak berdinak dira.
  • Produktu desberdinduetako oligopolioak: adibidez, freskagarriak, autogintzaren merkatua.

Ezaugarriak:

  • Saltzaile gutxi eta erosle asko.
  • Eskaintzaileen artean mendekotasuna da nagusia, eskaintzaile baten jokabideak besteengan eragin zuzena baitu.
  • Eskaintzaileen erabakietan ziurgabetasunak daude, lehiakideek nola jokatuko duten antzeman behar baita prezioa zehazteko.

Ziurgabetasuna eta erabakietan oztopoak. Funtzionatzeko bi modu:

  • Oligopolioen arteko lehia.
  • Oligopolisten akordioak (kartelak).

Lehia Monopolista

Erosle eta saltzaile asko daude, baina saltzaileek produktu bereiztua saltzen dute.

Ezaugarriak:

  • Saltzaile eta erosle asko daude, bakoitzak botere eskasa izango du merkatuan salerosketa-baldintzak ezartzeko. Saltzaileak lehian arituko dira bezeroak bereganatzeko.
  • Produktu bereiztuak saltzen dituzte: marka, kalitatea eta diseinua, salmenta-gunearen kokapena, saldu ondoko zerbitzuen eskaintza, publizitate-kanpainak.
  • Ez dago merkatuan sartzeko oztoporik, ez-ohiko mozkinak erraz lortzen direlako.

Deskargatu

PDF Word HTML