Merkataritza Sozietateak: Gida Osoa

Ekonomia3,43 KB

Merkataritza Sozietateak

Enpresa baten ustiapenean lankidetzan aritzeko, pertsona batek edo batek baino gehiagok ondare-funts bat bilduz osatutako sozietate mota bat da. Nortasun juridikoa du.

Helburua: makinak lortu eta irabaziak banatzea.

Merkataritza-sozietate guztiak eskritura publiko bidez eratu behar dira eta Merkataritza Erregistroan inskribatu behar dira.

Sozietate Mota Nagusiak

Bi mota daude:

  • Sozietate pertsonalistak: Sozietatearen kudeaketa bazkideek beraiek egiten dute, eta, beraz, garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapitala bera baino. Horrelako bi sozietate daude: Sozietate kolektiboa eta Komanditako sozietate hutsa.
  • Sozietate kapitalistak: Kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Sozietate kapitalistetan kudeaketa ez dute zertan bazkideek egin, aukera baitago enpresaburu profesional bat kontratatzeko, hartaz ardura dadin. Horrelako zenbait sozietate mota daude.

Sozietate Kolektiboa

  • Sozietatea eratzeko, 2 bazkide behar dira gutxienez, ez dago gehieneko kopururik.
  • Bazkide guztiek parte hartzen dute enpresaren kudeaketan. Bazkideen ekarpena lana soilik bada (bazkide industrialak esaten zaie), ezin dute kudeaketan parte hartu.
  • Bazkideek, sozietatearen zorra dagokionez, erantzukizun pertsonala, solidarioa (bazkide bati zor guztiak ordaintzea eska dakioke) eta mugagabea dute.
  • Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik.
  • Bazkide-izaera ezin da askatasunez eskualdatu, horretarako, gainerako bazkideek ados egon behar dute.
  • Sozietatearen izenak hau izan behar du: bazkide guztien izena, batzuena edo bakarrena, eta atzetik “eta konpainia” edo “y Cia” laburdura. Horren atzetik beti, “Sozietate Kolektiboa” edo ”SK” laburdura jarri behar dira.
  • Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu horrelako sozietateak.

Komanditako Sozietate Hutsa

  • Bi bazkide mota:

*Bazkide kolektiboak: Sozietatea zuzenean kudeatzen dute eta erantzukizun pertsonala, solidarioa eta mugagabea dute.

*Bazkide komanditarioak: ekarpen ekonomikoa egiten dute sozietatean, ez dute enpresaren kudeaketan parte hartzen eta emaitza ekonomikoen partaidetza dute. Erantzukizuna mugatua da.

--2 bazkide izan behar ditu gutxienez: bat kolektiboa, eta bestea komanditarioa.

--Bazkide-izaera ezin da askatasunez eskualdatu: gainerako bazkideek ados egon behar dute.

--Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik.

--Sozietatearen izenak hau izan behar du: bazkide kolektibo guztien izena, batzuena edo bakarrena eta atzetik “eta konpainia” adierazmoldea eta “Komanditako sozietatea”

--Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu komanditako sozietateak.

Komanditako Sozietate Akzioduna

Komanditako sozietate hutsaren antzeko ezaugarriak ditu. Bereizten dituzte biak:

--Bazkide komanditarioen partaidetza akzioz osatuta dago, kapitalaren zati berdinez. Horregatik, gutxieneko kapital bat eduki behar dute (60.000€). Komanditako sozietate akzioduna eratzen den unean osorik harpidetuta egon behar du kapitalak, eta horren laurdenak gutxienez, ordainduta egon behar du.

--Sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke, eta atzetik “Komanditako Sozietate Akzioduna” edo “S. Com. p. A.” laburdura eraman behar du.

Deskargatu

PDF Word HTML