Merkataritza-agiriak eta Ordainketa-moduak

Ekonomia4,87 KB

Merkataritza-agiriak

  • Ordainagiria
  • Txekea
  • Banku-transferentzia
  • Banku-txartelak eta kreditu-txartelak
  • Kanbio-letrak
  • Ordaindukoak (pagaré)

Txekea (kontzeptua)

Dirua ordezkatzen duen agiri edo dokumentua da. Sinatzailearen banku-kontutik agiriak dioen kantitatea ateratzeko eskubidea ematen duen dokumentua da txekea. Salerosketan, erosleak jaulkitzen du txekea eta saltzaileari ematen dio, prezioaren ordain gisa. Ordaintze-funtzioa ere badu txekeak, saltzaileak zorrak ordaintzeko erabiltzen badu, beste norbaiti dirua transmitituz.

Txekean ager daitezkeen pertsonak

  • Igorlea: txekea jaulkitzen duen pertsona, ordainketa agintzen duena.
  • Igorpendua: bankua edo aurrezki-kutxa, igorleak bere diru-gordailua duena.
  • Edukitzailea: txekearen jabetza duen pertsona. Lehenengo edukitzaileari hartzailea deitzen zaio.
  • Endosu-emailea: txekea endosuaren bidez transmititzen duen pertsona, baina igorlea ez dena.
  • Endosu-hartzailea: hartzailea izan gabe txekea endosuaren prozeduraz jasotzen duena.
  • Bermatzailea: txekearen ordainketa bermatzen duen pertsona, obligaziodun nagusiak ordaintzen ez badu ordaintzeko erantzukizuna hartzen duena.

Txekea igortzeko moduak

  1. Eramailearentzako txekea:
    1. "Eramaileari ordaindu" hitzak.
    2. Pertsona baten izena eta, jarraian, "eramaileari".
    3. Hartzailearen izenaren ordez, hutsune zuri bat.
  2. Agindurako txekea:
    1. Pertsona baten izena.
    2. ".........-(ar)en agindura", eta pertsona baten izena.
  3. Txeke izenduna: txekean ageri den pertsonari ordaindu behar zaio bakarrik.

Txekearen zirkulazioa

Txekearen ordainketa-funtzioa eskuz aldatzen denean gauzatzen da. Eskualdatze hori txekearen igorpenaren araberakoa izaten da:

  • Eramailearentzako txekea: txekearen entregarekin transmititzen da.
  • Agindurako txekea: endosuaren bidez transmititzen da. Txekea entregatzen den unean titularraren izendapena egin behar da txekean bertan.
  • Txeke izenduna: eskualdatzea gauzatzeko beharrezkoak diren txekearen entrega eta zordunari hartzekodun berria dagoela jakinaraztea.

Endosuaren ezaugarriak

  • Osoa izan behar du: baliogabea da eskubide guztiak transmititzen ez baditu.
  • Garbia eta sinplea izan behar du: ez du baldintzarik izan behar.

Endosuaren elementu pertsonalak

  • Endosu-emailea: Endosua txekearen edozein edukitzailek egin dezake, igorpenduak izan ezik. Edukitzailea txekearen zilegizko eramailetzat hartu behar da, bere eskubidea endosu-kate hautsezin baten bidez egiaztatzen badu, nahiz eta azken endosua zuri egon.
  • Endosu-hartzailea: Endosua edozeinen onurarako egin daiteke. Endosua aurretik agertzen den pertsona baten izenean ere izan daiteke. Horri itzultze-endosua deitzen zaio.

Endosuaren baldintza formalak

  • Endosua txekean idatzi behar da, edo eranskinean.
  • Endosu-emailearen sinadura eduki behar du.
  • Normalean, txekearen atzealdean egon behar du.
  • Ez dago nahitaez data jarri beharrik.
  • Zuriz egindako endosuan ez dago endosu-hartzailearen izena jarri beharrik.

Txeke abalaren baldintzak

  • Txekean bertan edo eranskinean egin behar da bermea emateko adierazpena.
  • Abal-emailearen sinadura eduki behar du.
  • Abal-hartzailearen izena jarri behar da. Horrela egiten ez bada, abala igorleari ematen zaiola jo behar da.
  • Gerta liteke abala emateko adierazpen hori abal-emailearen sinadura izatea soilik. Horrelakoetan, txekearen aurrealdean jarri behar da.
  • Ez dago data eta lekua jarri beharrik.

Banku-transferentziaren datuak

  • Data.
  • Agindu-emailearen izena eta helbidea.
  • Dirua zein kontu-zenbakitatik atera behar den.
  • Zenbatekoa.
  • Onuradunaren izena.
  • Onuradunaren bankua eta dirua transferitu behar den kontuaren zenbakia.
  • Agindu-emailearen sinadura.

Banku-txartelak

  1. Banku-txartelak: urteko kuota baten truke jartzen dituzte bankuek bezeroen eskura. Erabilera onartua duten lekuetan erosketak egiteko aukera ematen dute txartelok, baina erabili ahal izateko beharrezkoa da diru-funtsak izatea bankuko kontuan.
  2. Kreditu-txartelak: Kontuan diru-funtsik ez izanagatik ere erabil daitezke. Txartel hauen bidez ordaintzea ordainketa geroratzea bezala da bezeroarentzat, kreditua baitauka; saltzailearentzat, berriz, eskura kobratzea bezala da.

Deskargatu

PDF Word HTML