Materialen Ezaugarriak eta Sailkapena
1. Zergatik tratatzen dira zurak?
Hezetasunari eta parasitoei hobeto aurre egiteko.
2. Azaldu lehengaiak
Baliabide naturalak dira.
3. Idatzi lehengai mota batzuk
- Hidrokarburoak (petrolioa, gasa)
- Harriak nahiz mineralak (granitoa, kararria, igeltsua, marmola…)
- Landareetatik datozenak (kotoia)
- Animalia jatorrikoak (larrua)
4. Paperaren prozesua azaldu
Basotik enborrak hartu, azala kendu eta saltzen da. Batzuetan zura zatitu, eta besteetan izpitu eta egosi egiten da produktu kimikoekin. Orea egitean, zuritu eta irabiatu egiten da. Gero, errefinatu eta likido kopuru bat kentzen zaio. Ondoren, metalezko saretxoetan jartzen da ura kentzeko. Lehortzeko, zilindro beroetara pasatzen da, eta bukatzeko, presio handiko zilindroetan jarri eta papera lortzen da, bobina forman.
5. Zeintzuk dira altzairuaren merkatuko formak?
- Plantxa
- Laukizuzen formako barra
- Profil
- Alanbre
6. Material bat aukeratzean, zein ezaugarri hartu behar dira kontuan?
- Materialaren propietateak
- Egiteko aukerak
- Materialaren erabilgarritasuna
- Materialaren eta erabiltzeko baliabideen kostua
- Ingurugiroan duten eragina
7. Azaldu ezaugarri bakoitza
- Material baten egokitasuna bere erabileraren araberakoa da.
- Material bat edo beste aukeratzea erabiltzeko moduan dauden makina nahiz erremintak, lan egiteko erraztasunaren menpe dago.
- Material horren kantitatea eta kokapena garrantzitsuak dira.
- Ahal den neurrian, materialik merkeena erabiliko da.
- Ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena duten materialak erabiltzeko ahalegina egin behar da.
8. Nola sailkatzen dira materialak?
Osaketaren, jatorriaren, propietate fisiko-kimikoen eta fabrikatzeko moduaren arabera.
9. Material natural eta artifizial bana idatzi
- Naturala: Granitoa, kuartzoa
- Artifiziala: Altzairua, mahaia
10. Osaketaren arabera, nolakoak izan daitezke materialak?
Elementuak/konposatuak, homogeneoak/heterogeneoak, metalezkoak/ez-metalezkoak, inorganikoak/organikoak, etab.
11. Propietateen arabera, nolakoak izan daitezke materialak?
Zurrunak/malguak, gogorrak/apurkorrak, eroaleak/isolatzaileak, erreziklagarriak/erreziklaezinak, etab.
12. Idatzi materialen propietateak
- Propietate sentsorialak
- Propietate fisiko-kimikoak
- Propietate teknologikoak
- Propietate ekologikoak
13. Azaldu eroankortasun termikoa, dilatazio termikoa, gardentasuna eta eroankortasun elektrikoa
- Eroankortasun termikoa: Materialak beroa eramateko duen gaitasuna.
- Dilatazio termikoa: Material batek berotzean duen bolumen handitzea.
- Gardentasuna: Material batek argia igarotzen uzteko duen erraztasuna.
- Eroankortasun elektrikoa: Material bat korronte elektrikoaren eroale ona edo txarra den adieraztea.
14. Azaldu galdagarritasuna, plastikotasuna, harikortasuna eta xaflagarritasuna
- Galdagarritasuna: Materialek galdatzeko duten erraztasuna.
- Plastikotasuna: Materialek forma aldatzeko, apurtu eta arrakalatu gabe, duten erraztasuna.
- Harikortasuna: Material batzuek harietan zabaltzeko duten gaitasuna.
- Xaflagarritasuna: Material batzuek lamina meheetan zabaltzeko duten gaitasuna.
15. Azaldu propietate ekologikoak
Materialak ingurumenerako duen kaltegarritasunarekin zerikusia duten propietateak dira (toxikotasuna, lurrikortasuna, erreziklatzeko erraztasuna...).
16. Idatzi eta azaldu materialen propietate mekanikoak
Material batek karga eta esfortzuetan duen jokabidea adierazten dute:
- Gogortasuna: Material batek beste batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia.
- Iraunkortasuna: Material batek kolpea hartzean apurtzeari dion erresistentzia.
- Malgutasuna: Material batek apurtu barik tolesteko duen gaitasuna.
- Elastikotasuna: Material batek tiratu, konprimitu edo bihurritu ondoren lehengo itxura berreskuratzeko duen gaitasuna.
17. Idatzi fabrikazio prozesu batzuk
Tolestea, soldatzea, tornutzea eta abarren aurrean duen jokabidea.
18. Zergatik egiten dira saio teknologikoak? Idatzi 3 arrazoi
- Material batek egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko.
- Iraunkortasuna aztertzeko.
- Luzaro erabili ondoren zein izango den bere jokabidea ezagutzeko.
19. Zerez osatuta dago zura?
Zelulosaz, ligninaz, gatz mineralez eta urez.
20. Zertarako erabiltzen da zura?
Eraikinen eraikuntzetarako, trenbideetarako, telefono-zurtoinetarako, altzariak, musika-tresnak, etxeko tresnak, papera eta beste produktu kimiko batzuk egiteko.
21. Idatzi zuraren ezaugarriak
Material gogorra/elastikoa, beroa/elektrizitatea ondo isolatzen du, ukitzean gozoa da eta bukaera asko onartzen ditu. Modu egokian tratatuz gero, oso material iraunkorra da.
22. Idatzi zur motak eta adibide batzuk
- Bigunak (pinua, izeia…)
- Gogorrak (haritza, intxaurrondoa, pagoa, artea…)
23. Idatzi zuraren aldaketak
- Ebakitzea
- Azala kentzea
- Despiezea/zatitzea
- Sikatea
24. Azaldu aldaketa bakoitza
- Ebakitzea: Makina espezializatuekin egiten da, adibidez, zerra mekanikoekin.
- Azala kentzea: Probetxugarriak ez diren adarrak eta sustraiak kentzen dira.
- Despiezea/zatitzea: Zerrategian egiten da. Enbor guztiak ez dira modu berean despiezatzen; despiezea enborraren ezaugarrien arabera egiten da.
- Sikatea: Zura egokitu egiten da lana, kolatua nahiz akabera errazteko, garraio-kostuak gutxitzeko…
25. Zein formatan aurki daiteke zura salmenta tokietan?
Ohol trinko, xafla/lamina, listoi/oholtz, moldura/profil eta biribil forman.
26. Zura zaintzeko zer egin behar da?
Zur batzuek (gaztainondoa, nekosta, zedroa) berez egiten diote aurre deskonposizioari. Beste batzuk, siku edo guztiz bustita eduki behar dira onddo, termita edo parasitoen erasoa saihesteko. Luzaro babesteko, zura pintatu edo babesle kimikoz bustitzen da, horiek parasitoak urruntzen dituzte.
27. Azaldu aleazioak. Idatzi adibide bat
Aleazioa metal baten nahastea beste material batzuekin urtu eta solidifikatzen uztean lortzen den materiala da. Adibidez: letoia.
28. Zer da altzairua?
Altzairuak burdinaren eta karbonoaren arteko aleazioak dira.
29. Idatzi altzairu motak
- Altzairu arruntak
- Aleaturiko altzairuak
30. Azaldu mota bakoitza eta idatzi erabilera
- Altzairu arruntak: Burdina eta karbonoa bakarrik dituzte. Soldatzeko errazak dira eta ez dute korrosioarekiko erresistentzia handirik. Egiturak, iltzeak, torlojuak, burdineria eta erreminta arruntak egiteko erabiltzen dira.
- Aleaturiko altzairuak: Burdina eta karbonoa ez ezik, beste elementu batzuk ere badituzte. Korrosioari, higadurari eta tenperatura handiei ondo eusten diete. Tresna nahiz erreminta bereziak, makineriako elementuak, ebakitzeko erremintak… egiteko erabiltzen dira.
31. Idatzi burdinurtuaren eta altzairuaren karbono portzentajea
- Burdinurtua: %0,03-%1,76
- Altzairua: %0,03-2
32. Idatzi burdinurtuaren erabilerak
Tamaina handiko piezak egiteko; makineriaren bankadak, galdarak, karkasak…
33. Azaldu siderurgia prozesua
Burdin minerala ateratzen da eta gangatik banatzen da. Minerala kaltzinatu eta koke ikatzez murrizten da labe garaian, arrabioa lortzeko. Arrabioa burdina gozo, burdinurtu edo altzairu bihurtzen da.
34. Idatzi kobrearen ezaugarriak
Kolore gorri distiratsua duen metala da, ondo eusten dio korrosioari, beroaren/elektrizitatearen eroale ona da, oso harikorra eta xaflakorra da eta, hortaz, oso erraza lantzeko.
35. Idatzi kobrearen erabilerak
Eraikuntzan, sukaldeko tresnak, galdarak, beroa trukatzekoak, alanbreek, gauzak apaintzeko… erabiltzen da.
36. Idatzi kobrearen aleazioak
Brontzea eta letoia.
37. Idatzi brontzearen eta letoiaren erabilerak
- Brontzea: Pieza moldeatuak, bonbillen zorroak, kanpaiak…
- Letoia: Gas nahiz ur giltzak eta balbulak, kanalizazioak, bandak, torlojuak…
38. Idatzi eztainuaren erabilerak
Berun edo zilarrarekin aleaturik, soldadura bigunak eta brontzea bezalako aleazioak egiteko, burdinaren eta kobrearen estalkitzat eta janarigintzan.
39. Idatzi berunaren ezaugarriak eta erabilerak
Kolore zuri-urdinska duen metala da, dentsitate handia du, urtze-puntu baxua du, biguna da eta oso erraza lantzeko. Soldatzeko aleazioak, substantzia erradioaktiboen aurkako edukiontziak eta babesak, pisuak eta lastak, pinturaren pigmentua egiteko.
40. Idatzi aluminioaren ezaugarriak eta erabilerak
Zilar-kolore argia du eta ondo eusten dio herdoiltzeari, oso arina da, beroaren/elektrizitatearen eroale ona eta mekanizatzeko erraza. Beste elementuekin aleaturik, freskagarrien latetan, hegazkinen fuselajean, pinturetan/sendagaietan… erabiltzen da.
41. Idatzi zinkaren erabilerak
Ontziak, teilatu-hodiak eta teilatuak estaltzeko xaflak egiteko, burdinazko piezak eta xaflak estaltzeko ere.
42. Idatzi zuntz motak
Landareenak, animalienak edo sintetikoak.
43. Nola lortzen da kotoia?
Landare malbazeoetako kapsuletatik.
44. Nola lortzen da zeta naturala?
Larbek sortzen dituzten zetazko lore-begietatik.
45. Zer da beirazko zuntza?
Beirazko zuntza sogarrean berotzen den eta metalezko pintzetan luzatzen den beira da.
46. Zertarako erabiltzen da nylona?
Ehunen fabrikazio guztietan, giltzadurak, kojineteak, bandak, makineriarako uhala, kableak, pneumatikoak, iragazkiak, estaldurak, dekorazioak, kirola egiteko materialak… egiteko.
47. Zer da polimerizazioa?
Polimerizazio izeneko prozesu kimikoan molekula erraldoiak lortzen dira.
48. Idatzi plastikoen lehengai bat
Petrolioa, gas naturala.
49. Idatzi plastikoaren erabilerak
Ateak eta leihoak egiteko.
50. Idatzi plastiko motak
- Plastiko termoplastikoak: Zenbait aldiz urtu edo solidifikatzen direnean, euren egitura aldatzen ez dutenak.
- Plastiko termoegonkorrak: Solidifikatu ondoren, deskonposatu gabe urtu ezin direnak.
- Elastomeroak: Forma galtzeko eta lehengo forma berriz eskuratzeko gauza direnak.
51. Idatzi material zeramikoen ezaugarriak
Metalak nahiz polimeroak ez diren material inorganikoak eta solidoak dira.
52. Idatzi beiraren propietateak
Labean harea, kare eta sosazko nahastea urtuz lortzen dira.
53. Zertarako erabiltzen da igeltsua?
Eraikuntzan erabiltzen da, xaflak, fabrikaturiko elementuak, panelak, moldurak… egiteko.
54. Zertarako erabiltzen da zementua?
Adreiluak eta baldosak itsasteko (hautsa).
55. Idatzi pintura motak
Disolbatzaileetan oinarrituriko pinturak eta ura erabiltzen duten pinturak.