Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Filosofia eta etika1,68 KB

Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Pentsamenduaren munduan ez ezik, Marxen filosofiak izugarrizko garrantzia eta eragina izan du gure munduko errealitate historikoan.
Marxek pentsamendu korronte bat sortu zuen eta batez ere iraultza komunista ezarri zen herrialdeetan garatu zen, Soviet Batasunean bereziki. Iraultzaren buruak, Lenin eta Stalin, Marxen ideia nagusiak bereganatu zituzten, zenbait aldaketa eginez. Esaterako, "proletalgoaren diktadurak" iraunkorra izan behar zuela zioten, ezinbestekotzat jotzen baitzuten gizarte komunistaren idealak gauzatzeko. Europako pentsamendua ere marxismoaren eraginpean egon da XX. Mendean zehar, nahiz eta pentsalari gehienak kritikoak izan Marxen filosofiaren zenbait alderdirekin. Batzuk aipatzeagatik: existentzialismoa: J.P. Sartre; Frankfurteko Eskolakoak... Marxismoaren errealizazio historikoa Errusian gauzatu zen 1917tik aurrera eta ez gizarte kapitalista batean, gizarte feudal batean baizik. Handik ondoko herrialderara zabaldu zen, esaterako Poloniara, Txinara, Hungariara, etab. XX.Mendeko bukaera arte herrialde askoren sistema politikoaren oinarrizko ideologia izan delarik. Nagusi ez zen herrietan ere, eragin handia izan du alderdi komunisten eta sozialisten bidez. Berriki gertatu den sistema komunista askoren erorketarekin batera, sistema hauen porrot historikoa agerian gelditu da eta, ondorioz, marxismoaren tesi nagusiak baztertuz joan dira.

Deskargatu

PDF Word HTML