Marxismoa: Gizarte Komunista eta Eragina

Historia2,19 KB

Gizarte komunista

Marxen ustez, iraultza ondoko gizartea klaserik gabekoa izan behar zen; ondorioz, klaseekin batera langileenganako giza alienazioa desagertu zedin. Marxek Gothako programan adierazi zuen legez, iraultza hura bi fasetan gauzatuko da:

  • Jabetza pribatua jabetza publikoa izatera pasatu (kolektibizatu) behar da. Sistema kapitalistan, produkziorako bideen jabetzak mugatzen eta definitzen ditu klaseen arteko gatazkak. Beraz, jabetza pribatua desagertzean, alienazioa eta esplotazioa desagertuko dira.
  • Gizartearen ideal komunista gauzatzeko, lanaren zatiketa kendu eta produktu soziala handiagotu behar zen (hazkunde ekonomikoa).

Langileek, askatasunez elkartuta, ekoizpen-prozesua zuzenduko dute. Gauzak horrela, estatuaren aparatua izatetik ezabatuko da. Une honetan, gizartea honen arabera jokatuko da: “Bakoitzari bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere premiaren arabera”.

Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Marxen teoriak eragin zuzena izan zuen bi mugimendu politikotan; hala ere, osatuko ziren bi alderdiek estrategia eta ibilbide ezberdinak hartu zituzten:

Sozialismoa

Europako hainbat alderdi politiko marxistetan garatu zen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren hainbat herri kapitalistan integratu da.

Sozialistek 1914an aurrerapauso nabarmenak egin zituzten, Alemanian bereziki. Sufragioa langileen klasera hedatu zenean, alderdi sozialistak indar handia lortu baitzuen. 1895ean Engelsek esan zuen Alemaniako sozialdemokratek arrakasta handiagoa zutela lege-bidezkoak erabiliz, legez kanpokoak erabilita baino.

Komunismoa

1917an Errusiako iraultzaren ondoren gauzatu zen Leninen eskutik. Azken honek Bigarren Mundu Gerraren ondorengo iraultza komunistak inspiratu zituen, bloke komunistak osatu zirenean (Kuba, Txina…).

1914tik aurrera Leninen estrategia zehaztu zen. Leninek komunismoa eskubide politikorik gabeko nekazari-gizarte batean gauzatu behar zela esan zuen, intelektualen edo proletarioen gutxiengo baten ideala oinarri hartuta. Honen alde zeudenek beharrezkoa ikusten zuten iraultza baten gauzapena, egoera ekonomiko eta politikoa aldatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML